Online Futbol Kudeaketa joko klasikoa
Hattrick interneten bidez jolasten den futbol kudeaketa joko bat da. Bertan, manager bezala, zure taldea goi mailara eramatea izango da zure helburua. Zure klubaren kudeaketaren arlo guztiak zure esku egongo dira: Jokalariak erosi eta saldu, entrenamenduak prestatu, taktikak ezarri partida guztietarako... zure herriko ligan eta kopan parte hartuko duzu, adibidez AEB eta US Open Cup.
Zure partida hasten denean, gure sistemak simulatuko du eta akzioa zuzenean jarraitu ahal izango duzu, bitartean arerioaren entrenatzailearekin txateatuz. Nahiago baduzu, partida jokatu ondoren analizatzeko aukera ere badago.
Beste edozerren gainetik Hattrick estrategia joku bat da, eta garrantzitsua da planak epe luzeari begira egitea. Harrobian dirua sartu behar duzu edo hobe da zure errendimendua bizkor hobetuko duen jokalari zahar bat fitxatzea? Harrobitik defentsak ala aurrelariak igo behar dituzu?
Ondo aukeratu, zure gazteak agian etorkizunean izar bilakatu daitezke. Nork daki ea hurrengo Lionel Messi, Cristiano Ronaldo edo Kylian Mbappé zure harrobitik aterako ote diren!
Emozioaren zati haundi bat, jokalari askoren arteko experientzia dela da - zure aurkarien taldeak beste gizaki batzuek daramatzate. Galderak erantzun eta zuri bide egokia erakusteko beti prest dagoen komunitate haundi bat dago.
Zure taldeko izarrak partida internazionaletarako ere hautatuak izan daitezke, USA selekzioarko jokatuz! Denboraldi oro, Hattrick-ek Munduko Kopa bat antolatzen du, batzutan nagusien taldeentzat eta besteetan 21 urte azpiko taldeentzat. Gaur egun Hattrick-eko munduko txapeldunak España dira, txalo bero bat beraientzako!
Manager bikaina bihurtu eskero, selekzioko entrenatzaile izateko hauteskundeetara aurkeztu ahal zara eta beste manager-en bozkak jaso ditzakezu. Une honetan, 152 selekzio daude Hattrick-en, eta edozeietara aurkeztu ahal zara hautagai bezala, nahiz eta taldea beste liga batetan eduki.
Hattrick-en beti dago zereginen bat, edozer gauzari buruz forora sartzetik, merkatuan gangak bilatzeraino.
Hattrick norberak bere erritmora jokatu dezakeen joku bat dela jakitea ere garrantzitsua da. 30 minutu astean igarotzen badituzu entrenamendua erabaki eta partidarako aginduak bidaltzen, txapelketa nagusietan ondo moldatzeko aukera izango duzu - zure erabakiak onak diren bitartean behintzat.
Beste joku batzuetan ez bezala, Hattrick-en ez zara egunero sartu behar bonusak edo jokuko dirua lortzeko. Hattrick-en ez dago abantailarik erosteko aukerarik. Supporter bilakatu ahal zara ordea, jokoa interesgarriagoa eta dibertigarriagoa egingo duten ezaugarri askotaz disfrutatu ahal izateko, baina sekula ez jokurako abantailarik.
Hattrick interneteko futbol kudeaketa joku originala da, eta 1997tik egon gara interneten. Sortzaileak oraindik aktibo dabiltza eta Hattrick debalde eskeintzeaz harro.
Uste dugu Hattrick-ek ordenagailuan oinarritutako futbol kudeaketa jokoen onena biltzen duela, Football Manager jokoen antzera, baina are interesgarriagoa dela benetako pertsonen aurka jolasten delako.
Fantasy Football jokuen ezaugarri batzuk ere baditu, edo FIFA Ultimate Team-en antzeko jokoenak ere, non txapelketak lortzeko asmoz beste jokalari batzuen aurka lehiatzen zaren.
Hattrick-era ongi etorria opa dizugu - edonon topa dezakezun futbol estrategia jokorik onenera! Guztiz debalde da izena ematea, ez duzu ezer deskargatu behar baina debaldeko app-ak dituzu eskuragarri bai iOS eta baita Android mugikorretan ere, zure taldea mugikorretik kudeatu ahal izateko.
Baina kontuz ibili, Hattrick adiktiboa izan daiteke - gure erabiltzaile askok 10 urte daramatzate jolasten eta oraindik ere topera dabiltza.