Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Eskaintza automatikoetako adibideak

Bi eskaintza automatiko elkarren aurka

Bi eskaintza automatiko elkarren aurka ematen direnean, bigarren gehienezko eskaintza egin duena hasiko da eskaintza igotzen bere kopuru txikienean. Ondoren, sistemak bi eskaintzak konparatuko ditu, behin betiko eskaintza zein den erabakitzeko.

Adibidea: A taldeak 50 000€ gehienezko eskaintza egiten du, eta enkanteko lidertza hartzen du 20 000€-rekin. Ondoren, B taldeak 40 000€-ko gehienezko eskaintza egiten du. Itxura hau hartuko luke enkanteak:

A taldea - 20 000€
B taldea - 21 000€
A taldea - 41 000€

Ikusten duzunez, sistemak bi eskaintzak aztertzen ditu, eta automatikoki doa A taldeak B taldearen gehienezko eskaintza (40 000) kopuru minimoan gainditzen duen unera.


Bi taldek gehiengo eskaintza berbera egiten dutenean

Bi taldek gehiengo eskaintza bera egiten badute, lehen eskaintza egin duenak hartuko du aurre. Goiko adibide bera hartzen badugu, baina B taldeak 50 000€-ko gehiengo eskaintza egiten badu, honako itxura hartuko luke:

A taldea - 20 000€
B taldea - 21 000€
A taldea - 50 000€

Sistemak bi eskaintzak aztertzen ditu, eta zuzenean joko du gehienezko eskaintzaraino. Eta bi kasuetan gehienezko eskaintza berbera denez, lehen eskaintza egin duen taldeak irabaziko du.


Eskuz egindako eskaintza bat gehienezko eskaintza automatiko baten berdina denean

Norbaitek une horretan aktibo zegoen gehienezko eskaintza baten kopuru bereko eskaintza egiten badu, lehen eskaintza egin duenak (eskaintza automatikoa egin duenak) galduko du. Hau eskuz egindako eskaintzek lehentasuna dutelako gertatzen da. Horrelakoa izango litzateke adibidea:

A taldea – 20 000€
B taldea – 50 000€


Norbaitek gehienezko eskaintza automatikoa baino baxuagoa den eskuz egindako eskaintza bat egiten badu, baina gehienezko eskaintza automatiko hori ez bada eskuz egindakoa baino %2 handiagoa

Hemen ere oinarrizko araua eskuz egindako eskaintza, eskaintza automatikoa baino lehenago gertatuko dela da. Goiko adibidea erabiliko dugu baina demagun B taldek 49.500€-ko eskaintza egiten duela. A taldeak ezin du eskaintza bere gehiengoa den 50.000€-ra igo, beraz B taldeak irabaziko du enkantea.Enkantearen pausuak hauek izango ziren:

A taldea – 20 000€
B taldea – 49 500€


Atzera >>
 
Server 070