Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Arauak

Mezu komertzialak

Hattrickeko foro, bisita liburu, talde orri eta publikoki ikus daitezkeen beste tokiak ez dira erabiltzaileek bertan mezu komertzialak idazteko eginak. Printzipioz, Hattrickeko erabiltzaile zarenetik, ez duzu zertan beste erabiltzaile batzuk euren bizitza-errealeko onurarako idatziriko edukiak ikusi beharrik.

Honek ez du esan nahi ezin duzunik konpainia edo produktu baten izena aipatu kontestuak hori eskatzen duenean. Baina arau honetaz abusatzen baduzu, eta mezu komertzialak edzein arrazoirengatik jartzen badituzu, ezabatu egin ditzakegu, zure isun bat jarri, edo baita Hattricketik kaleratu ere. Eztabaida ongi dago, promozioa ez. "Spam" moduan hartzen dugu gure toki publikoaren kutsadura bezala.

non-HT foroetan normalean beste gune edo online jokoei buruzko gaiak onartzen ditugu. Hau gure erabiltzaileenganako zerbitzu bezala egiten dugu, eta gai irekia izateak probertxu komertzialera eramaten ez duen bitartean onartzen dugu. Beste konpainia batzuk Hattrick dohaineko marketing toki bezala erabiltzen hasten badira, edo esteka promozionalak edo afiliatuen estekak gure foroetan idazten badira, produktu hauek eta mezu horiek jarri dituzten erabiltzaileak debekatu ditzakegu. Zoritxarrez jaso dugu Hattricken aurrez ere spam komertziala, eta ez dugu berriro ikusi nahi.

Gure bazkideen aktibitateak eta/edo produktuak sustatzeko foruak erabiliko ditu Hattrickek noizbehinka. Foruko aktibitatea espreski jokoaren inguruko gaiei buruzkoa izaten saiatzen gara, baina beste hainbat gairi buruzko informazioa emateko gai izan behar dugu, baita, beharrezkoa izanez gero, gai komertzialen inguruan.

 
Server 071