Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Arauak

Foroko arauak eta moderatzaileak

Oso harro gaude gure komunitateaz, bereziki foruetako giroaz eta aktibitateaz. Hattrick foruetan guk ezarritako moderatzaile (edo Mod) batzuk daude, beharrezkoa denean erabiltzaileei laguntzeko, baina foruak gune atsegina izateko ardura ere dute. Foruak bisitatzean, beti bezala, jokoaren arau orokorrak jarraitu behar dira; baina foruetako giro jatorra mantentzeko foruko arau zehatz batzuk ere ezartzen dira. Foru batzuek arau berezi gehigarriak ere badituzte, eta horiek beti foru horretako "sticky" gaiean aurki ditzakezu. Arauak betetzen direla ziurtatzeko, moderatzaileek zigorrak jartzeko edo abisuak emateko boterea dute.

GameMasterrek ere moderazio botereak dituzte, eta arau-apurtze larrien ardura hartu dezakete (jokotik kaleratzea ekar dezaketena). Gogoratu Supporter izateak ez zaituela forora sartzeko debekuetatik libratuko, eta kasu horietan ez zaizula dirurik itzuliko.

Moderatzaileen erabakiak Moderatzaile Seniorrengana eraman daitezke, baina hauenak ezin dira zalantzan jarri. Mesedez kontuan izan apelatzen diren zigorrak gogortu ere egin daitezkeela behin azken erabaki batera iristean.

Hattrickeko foro guneetan gure portaera arauak jarraitu behar dituzu. Honez gain, debekatua dago honako mezuak jartzea:



- 'Spam' egitea, hala nola: mezu bera behin eta berriro idaztea
- 'Bumping' delakoa egitea (mezu bat norbere burua edo hari zehatz bat sustatzeko helburuarekin mezu bat idaztea)
- Mezu probokagarriak idaztea eta "troll"-eatzea
- Hizkuntza zakarra edo iraingarria gehiegi erabiltzea
- Mezu arrazistak, sexistak edo eraso pertsonalak idaztea; herrialde edo erlijio zehatz bat erasotzea
- Eztabaida politikoak eta erlijiosoak idaztea.
- Tranpatien salaketak egitea (erabil tranpatien salaketa orria horretarako).
- Sofware ilegalarekin edo euren CD piraten inguruko laguntza eskatzea edo sustatzea (kirol) emanaldien torrent eta/edo streaming-ei buruz galdetzea
- HTko langilea izatearen itxura ematea, hala ez zarenean.
- Erabiltzaile edo kasu jakin batzuen inguruko erabaki ofizialez hitz egitea, edo HT langileekin izandako korrespondentzia baimenik gabe argitaratzea.
- Foro publikoak (erabilerarik ez dutenak) federazioetakoak bezala erabiltzea. Mesedez errespeta itzazu ligetako eta harrobiko ligetako foroak, multzo horietan jokatzen duten taldeen arteko komunikazioa sustatzeko sortuak baitira. Noski, bisitariak ongietorriak dira, baina ez da baimentzen multzoarekin zerikusirik ez duten gaien inguruan aritzea.

Federaziotako foroak
Federazioen foroak (Supporterren funtzio bat) Hattricken zati pribatuago bat dira, non federazioko kideek euren agenda eta neurri baten arauak sor dezakete. Hala ere federazioten honako hauek ez dude baimenduta::
- berez legez kanpoko edozergauza (legez kanpoko materialak eta benetako mehatxuenganako link-ak) :
- Gorrto mezuak zabaltzeko plataformak, :
-beste erabiltzaile batzuk (Hattrick epaileak barne) eraso edo probokatzeko nazioarteko ekintzak antolatzea,:
- langileen arteko gutunak argitaratzea hattrick-eko epaileen baimenik gabe jartzen dituzten arauak hein batera.

Federazioetako presidenteek bestelako portaerak ikuskatzeko eta haiei uste duten konponbidea emateko betebeharra dute. Egokiak ez diren edozein mezu ezabatzeko, jendea federaiotik kanpo bidaltzeko eta federazioarentzat moderatzaile bat izendatzeko posibilitatea izango dute federazioko foroaren barnean ordena mantentzeko. Era berean federaziotik ateratzeko aukera duzu izkanbilak aurrera joan ez daitezen.
 
 
Server 080