Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Laguntza »   Arauak »   GameMasterrak 

Arauak

GameMasterrak

Hattricken GameMaster (GM) edo joko-administratzaile kopuru bat dago. Hauek jokalari trebe eta arduradunen talde txiki bat dira, jokoa ondo doala ziurtatzeko izendatuak, azpijokoak eragotziz eta taldeekin arazo tekniko ezberdinak dituzten jokalariei lagunduz. GameMasterrek laguntzea atsegin dutelako egiten dute euren lana, eta lana ez dago ordaindurik.

Batzuetan GameMasterrek euren boterea erabili beharko dute azpijokoetan dabiltzan edo Hattricken portaera arauak hausten dituzten jokalariak kanporatuz. Hau zuri gertatuz gero eta bidegabeki zigortua izan zarela uste baduzu, erruduna zergatik ez zaren ustearen arrazoiak azaltzeko eskubidea duzu. Baina, hau garrantzitsua da, Hattricken futbol lehiaketa baten arau berdinak ezartzen dira.

Ea zergatik izan zaren zigortua galdetu dezakezu, baina ez da GameMasterren lana euren ebidentzia guztia erakustea. Aldiro tranpati bat nola harrapatu duten esango balute, etorkizunean tranpatiak harrapatzea askoz zailagoa izango litzateke. GameMasterrak ez daude behartuak ustezko tranpen frogak ematera. Hala ere, GameMasterren betebeharra da erabiltzaile bat tranpetan ari denaren susmo irmoa badute berau zigortzea.

GameMasterrek hainbat zigor mota desberdin emateko ahalmena dute, joko barneko taldean isun bat jartzetik jokotik guztiz kanporatzeraino.

GameMasterren erabakiak GM Seniorretara eraman daitezke konforme ez bazaude, baina bigarrenen erabakiei ezin zaie buelta eman. Kontuan izan helegitea jarri ondoren, azken erabaki bat hartu ondoren zigorrak txikitu edo handitu egin daitezkeela.

Hattrickeko taldetik gure langileak sostengatzen ditugu. GMek eta Moderatzaileek maiz hitz egiten dute gurekin azpijokoak nola galarazteari buruz, baina gu ez gara inoiz kasu zehatzetan sartzen. Konfiantza osoa dugu izendatu ditugun langileengan.

Langileen orria

Langile batekin harremanetan jartzeko, bisitatu gure GMen orria. Mesedez, ez ezazu erabili barneko HT-mail zerbitzua jokoaren inguruko gaiei buruz beraiekin kontaktatzerakoan. Honetarako e-maila erabili. Euren barneko posta euren taldeei buruzko gaietarako dira, ez euren langilego eginkizunerako. Gainera, langile eta erabiltzaileen arteko posta-truke guztia pribatutzat jotzen da, eta pribatutzat tratatu behar da.

 
Server 070