Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Sarrera

Hattricken, herrialde bakoitzak selekzio absolutu bat eta U21 selekzio bat ditu, bakoitza hautatzaile baten agindupean.

Selekzioko hautatzailea herrialdeko erabiltzaileek aukeratuko dute, hauteskunde publiko baten bitartez. Hautatzaileek derrigorrezko bi denboraldiak beteko dituztela espero da. Hainbat arrazoi tartean hautatzaileak bere beteharra betetzerik ez badu deituko dira soilik hauteskunde berriak, beti ere Selekzio Nazionaleko Zuzendaritzak hala erabakitzen badu

Hauteskundeak bidezkoak izan behar dira. Hori bermatzeko Selekzioko Zuzendariek ez dute zalantzarik izango balizko bidegabetasuna ekar dezakeen jarrera darabilten duten hautagaiak kanporatzeko garaian. Gure eskuliburuan ikus dezakezu hauteskundeei buruzko informazio gehiago.

Arau horiek Hattrickeko arau orokorretako gehigarria dira. Arau horiek bestelakoa ez dioten bitartean, arau orokorrari egin kasu (adibidez, partiden inguruko arauak).

Ezin zaitezke bi Selekzio Absolututako edo bi U21 Selekziotako entrenatzaile une berean izan, zure gidaritzapean dauden bi talderen arteko partida bat suertatu daiteke bestela, eta onartezina da. Horrela, HFAk ez dizu herrialde bat baino gehiagoko hauteskundeetan batera aurkezteko baimenik emango. Ezin duzu ezta ere herrialde batean aurkeztu, ondoren hori utzi eta beste batean aurkeztu. Honek hauteskundeetan parte hartzetik galarazi diezakezu.

Arau eta informazio gehigarriak Selekzioen foroan argitaratzen dira, hautatzaileek bakarrik irakur dezaketena. Arau osoak foroan sartzean ikusi daitezke.

 
Server 071