Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Jokalari gazteak

Bilatzaileen Sarea

Astero jokalari bat aurki dezakezu bilatzaileak talde nagusirako jokalari bila bidalita. Sarearen maila hobea den heinean, aukera gehiago izango duzu jokalari on bat eskuratzeko. Ezin duzu aukeratu nolako jokalaria eskuratu, atezaina ala zelaiko jokalaria nahi duzun bakarrik erabaki dezakezu. Ez pentsa astero izar bat aterako duzunik! Aurkitutako jokalari asko ez lirateke ezta harrobiko talde baterako egokiak izango. Denboraldiko, talderako egokiak diren bat edo bi lortzen badituzu, alai egon zaitezke – kontuan izan errealitatean gauzak nola diren!

Talde gehienek diru ugari inbertitzen dute euren bilatzaileen sarean, baina badaude gutxiago edo ezer ere ez inbertitzen dutenak ere, jokalariak zuzenean salerosketa merkatutik erosiz. Hala ere, bilatzaile sare on bat sortzea erabakitzen baduzu, pazientzia eduki, posible da denbora dezente behar izatea jokalari egokien bitartez emaitzak ikusten hasteko. Zure bilatzaileen sarearen maila “pobrea” bada, adibidez, ez du zentzu handirik izango astero jokalari bat bilatzeak, adibidez.

Astero zure bilatzaileen sarerako inbertsio handiak (20 000 US$), ertainak (10 000 US$) edo txikiak (5 000 US$) egiteko aukera duzu. Jarraian egindako inbertsio txiki asko eraginkorragoak dira inbertsio handi gutxi baino. Beste modu batera esanda, burutapen ona da epe luzerako planak egitea – etorkizunean izango duzun diruaren zati handi bat bilatzaileen sarean inbertitzeko asmoa baduzu, inbertsio handiak egokiak dira emaitzak azkar lortzeko. Hainbeste diru gastatu gabe, azpiegitura dezente bat eraiki nahi baduzu, egin ezazu asteroko inbertsio txikia. Ez baduzu inbertsio erregular bat mantentzen, nahiko azkar hondatzen hasiko da. Sarearen maila jaisten denean, denbora dezente beharko du berriz igotzeko.

Astero jokalari gazte bat bakarrik igo dezakezu. Ez baduzu lehenago inbertitutako kopurua aldatzen, aurreko asteko kopuru bera inbertituko duzu automatikoki.

Jokalari bat igotzea 2 000 US$ kostatuko zaizu.

Zure harrobiari buruzko informazioa “Nire Kluba” menuan, “Harrobia” atalean, aurki dezakezu. Gainera, bertatik aldatu ahal izango duzu bilatzaileen sarerako inbertsioa eta astero jokalari bat aurkitzeko aukera ere bertan izango duzu.
 
Server 071