Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Sistemaren informazioa

Hattricken osasuna, gure ustez

Osasuntsu
Joko motorra
Osasuntsu

Osasuntsu
Salerosketa merkatua
Osasuntsu

Osasuntsu
Foroa
Osasuntsu

Osasuntsu
Azpiegitura
Osasuntsu

Osasuntsu
CHPP
Osasuntsu

Osasuntsu
Mugikorra
Osasuntsu

...besterik aurkituko bazenu, mesedez bere berri eman.

Zer berri?

6-22-2020 Jokoko Motorraren Berriztatzea

Aldez aurretik iragarri genuen Ustekabeko jokalariekin zerikusia duen konponketa argitaratu dugu gaur jokoko motorrean.

6-15-2020 Harrobiko partida berriak ez dira sortu

Harrobiko ligak partida berrien zain daudela heldu zaigu. Arazoa zein den aztertzen gabiltza ahalik eta bizkorren konpontzeko, seguraski biharko konponduta egongo da.

6-4-2020 Eskillara Globala Faltan

Gure datu baseetako batetan datuak galtzen gabiltza eta hori dela eta Eskillara Globala, era bertan jokatutako partida guztiak, desagertu egin dira webgunetik. Datuen errekuperazio prozesua martxan jarri dugu dena berriro itzuli dadin. Une honetan ezin dugu jakin zenbat denbora beharko duen prozesuak bukatzeko, baina informazioa ematen jarraituko dugu berriak egon hala. Parkatu eragozpenak.

ALDAKETAK: Dena normal egon beharko litzateke orain, Maiatzak 1a baino lehenago jokatutako partidak izan ezik. Horiek bihar egongo dira ikusgai.

6-1-2020 Salerosketa epea luzatua

Arazo bat izan dugu eta HT orduko 18:14-etatik aurrera bukatzen ziren salerosketen bukaera epea 60 minutuz luzatu dugu.

5-27-2020 Akats baten zuzenketa Partiden Motorrean

Hattrick-eko partiden motorrean zegoen akats bat zuzendu dugu. Akats hau dela eta, "Ezusteko Bere Atean Sartutako Gola" kontrako taldeari ematen zitzaion. Gertaera Berezi hau hegalean eta aurrelari gisa ezusteko jokalari gehien dituen taldearen alde izan beharko zen, baina ez zen horrela gertatzen. Akats hau konpondu dugu.

5-22-2020 Faltan dauden email-ak

Arazo batzuk ditugu 'hotmail, live, msn eta outlook' zerbitzarietako email helbideetara bidalitako emailekin. Aste bukaerarako zuzenduta edukitzea espero dugu. Zure email-a balioztatu nahian bazabiltza Facebook, Google, edo beste email mota batekin balioztatu beharko duzu.

Berriztapena 2020-05-25: Arazoak konpondu ditugu.

5-22-2020 Maiatzak 22ko Oharrak

Ondorengo akats eta hobekuntzak argitaratu ditugu:

• Zure partidei buruzko txostenak idatzi ahalgo dituzu.

Beti bezala, beste aldaketa eta hobekuntza txiki batzuk ere egin ditugu zure experientzia hobea izan dadin.

5-8-2020 Maiatzak 4ko oharrak

Ondorengo hobekuntza eta zuzenketak argitaratu ditugu:

• Txat-ek zituzten akats batzuk zuzendu ditugu eta 7 egun baino berriago diren mezuak ikusteko aukera gehitu dugu. Lehen bi eguneko mezuak baino ezin ziren ikusi.

Beti bezala, zure experientzia hobetzeko asmoz beste aldaketa txiki batzuk ere egin ditugu.

4-29-2020 Eskaintza automatikoentzako arau berriak

Eskaintza automatikoen sistema pixkat aldatuko dugu, eskaerak manualki egiten dituzten pertsonei abantaila apur bat emateko. Eskaintza manual bat egiten ari bazara, eta balio berdina duen eskaintza automatiko bat balego, zuk irabaziko duzu eskaintza nahiz eta teknikoki eskaera automatikoa zurea baino lehen zegoen eginda. Zure eskaintza eskaera automatikoa baino baxuagoa izan arren, eskaera automatikoa ez bada zureari irabazteko bezain handia, salerosketa irabaziko duzu.

Aldaketa hau iada argitaratuta dago. Aldaketa hau erabiltzaileek eskaintza manualen bidez aldez aurretik ezarrita zeuden eskaera automatikoak "exploratzea" sahiesteko egin da.

4-3-2020 Apirilak 3ko Oharrak

Ondorengo hobekuntzak argitaratu ditugu:

• Nire Bulegoko Egutegian botoi bat gehitu dugu zuzenean aste honetara joateko egutegian aurrera edo atzera bi aste baino gehiago mugitu bazara.

Honez gain hobekuntza txiki batzuk ere argitaratu ditugu.

3-11-2020 Martxoak 11ko Oharrak

Ondorengo hobekuntzak eta konponketak argitaratu ditugu:
• Etorkizunean ezingo da talde gehigarri bat itxi jokalari bat salgai duzun bitartean
• Taldearen interfaz berezia erabiltzen bazabiltza, lehen agertzen ez zitzaizun orrialde askotan agertuko zaizu orain

Honez gain, betiko lez, arazo txiki batzuk ere konpondu ditugu.

1-10-2020 ISP Mantenimenduko denbora

Urtarrilak 13, astelehenetik Urtarrilak 14, asteartera, ISP sustatzaileak mantenimendurako denbora hartuko du 23:00etatik 05:00etara CET. 30 minutuko etenaldia gerta daiteke ordu bitarte horretan.

12-19-2019 Release notes 18th December

The following improvement has been released:

• We are now using the new live code which we've been working on recently in an attempt to improve the stability of the live experience.

As always we also release other minor bug fixes and improvements to improve your experience on our site.

12-6-2019 Abenduak 6ko Oharrak

Ondorengo hobekuntzak argitaratu ditugu:
• Idazkaria berriro agertuko da jendeak hala nahi zuelako
• Nire ofizinako ezkerraldean kontadore bat jarri dugu irakurri gabeko mezu kopuruarekin.

Beti bezala, zuen experientzia hobetzeko asmoz beste hobekuntza txiki batzuk ere argitaratu ditugu.

12-5-2019 Abenduak 5eko Oharrak

Ondorengo hobekuntzak argitaratu ditug:

• Ofizina berriztatu dugu, berririk ez dagoenean idazkaririk agertu ez dadin.
• "Hattrick interneten" atala ere ezabatu dugu. Oraindik blogeko azken bi asteetan argitaratutako idatziak erakutziko dizkizugu. Blogera edozein unetan sartu ahlago zara "Nire Hattrick" menuan, eta Facebook eta Twitter-eko estekak beti egongo dira eskuragarri webgunearen azpiko aldean.

Beti bezala, beste aldaketa eta konponketa txiki batzuk ere egin ditugu gure webgunean.

11-28-2019 Azaroak 28ko Oharrak

Ondorengo zuzenketak eta hobekuntzak egin ditugu:

• Orrialde bat sortu dugu multzoko guduentzako
• Salerosketa baten zure eskaintza automatikoki igo denean jasoko duzun mezua ez da zure eskaintza gainditu dutenean jasoko duzun berdina izango.

Beti bezala, beste hobekuntza txiki batzuk ere egin ditugu experientzia hobetzeko.

11-26-2019 ISP mantenimenduko denbora

ISP zerbitzuak programatutako mantenimendua dela eta, Hattrick offline egon zen 03:58 HT ordutik 04:51ra. Denbora honetan zehar bukatzen ziren salerosketak ordubetez luzatu dira.

11-19-2019 Salerosketen luzapena eta mantenimendurako etenaldia

Gaur goizaldean, espero ez genuen etenaldi bat eduki dugu eta hori dela eta 02:37etatik aurrerako salerosketa guztiak luzatu dira.

Honez gain, datorren astelehenean (Azaroak 25) gure ISP hornitzaileak mantenimenduko etenaldi bat planifikatu du 02:00etatik 06:00etara, beraz gure zerbitzua ordubetez etetea espero dugu denbora horretan.

Asteartean (Azaroak 26) 05:00etan gaur goizeko arazoa sortu duen akatsa konpontzeko etenaldi bat izango dugu.

11-18-2019 Azaroak 18ko Oharrak

Ondorengo konponketak egin dira:

• Multzoko guduekin zerikusia dutek konponketa ugari.

Beti bezala, beste akats txiki batzuk ere hobetu ditugu.

11-15-2019 Mailako Guduen bigarren faseko zozketa

Arazo batzuk eduki ditugunez, bigarren errondako partiden zozketa berregin behar izan dugu. Sentitzen dugu honek sortu ahal izan dituen arazoengandik.


Gehiago ikusi

 
 
Server 080