Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Hattricken oharrak

10-21-2020 Uda bukatzear dago!

Igande goizean, udako ordutegia bukatuko da, eta berriz ere erlojua aldatuko dugu. Honek esan nahi du 02:00etatik 03:00etarako ordua bi aldiz igaroko dela. Noski, ordu horretan bukatu behar diren partida eta salerosketak behin bakarrik gertatuko dira.

10-12-2020 Hattrick Masters txapelketako zozketa

Hattrick Masters txapelketa datorren astelehenean hasiko da. Denboraldi honetako zozketa gaur izango da 15:00etan (CET).

9-21-2020 Txinak irabazi du Munduko Txapelketa

Atzo gauean Munduko Txapelketako finala jokatu zen Iran eta Txinaren artean. Asiako bi talde finalera heltzen ziren lehenengo aldia izan zen, eta horrek lehenbizikoz Asiako txapeldun bat izango genuela esan nahi zuen.

Lehenengo zatian Txinatarrek aukera gehiago izan zituzten baina Iraneko atezaina oso ondo ibili zen eta ez zuten lortu hasierako 0-0 emaitza aldatzea. Iran-ek ere penalty bat izan zuen alde gola sartzeko, baina Txinatar atezaina ere ondo zebilen eta penaltia gelditzea lortu zuen. Beraz, lehenengo zatian emaitza ez zen aldatu.

Bigarren zatian Iran indartsuago zelairatu zen, baina zoritxarrez, langa jo zuten gola sartu beharrean. Horrelakoak gertatzen diren kasu askotan, hurrengo aukera zelaiaren beste aldean izaten da, eta kasu honetan ere, Txinak 18. minutuan izan zuen aukera aprobetxatu zuen 0-1ekoa eginez. Erlojua aurrera zihoala, talde biek aukera gehiago izan zituzten baina inork ez zuen gola sartzerik lortu beraz partida bukaeran emaitza 0-1ekoa izan zen eta Txina lehendabiziko Asiako Munduko Txapelketako txapelduna izan zen.

Zorionak Txinari eta beraien entrenatzailea de chenxialin managerrari.

9-17-2020 Hauteskundeak datoz!

Munduko txapelketa amaitzear dagoela (finalerdiak bihar eta finala igandean), ondorengo selekzioko entrenatzaileak hautatzeko garaia heldu da.

Hautagaia izan nahi baduzu, erregistratu egin behar zara. Erregistroa irekita dago orain, eta bozketak astelehenean hasiko dira, astebeteko iraupenarekin.

Hautagaia izateko, gutxienez denboraldi batetan eraman behar duzu jokoan, eta bozkatzeko ere gutxienez denboraldi bat eraman behar duzu jokoan - hau hauteskundeetan fraudeak ekiditzeko egiten da.

Hasi daitezela kanpainak!

9-15-2020 Multzo aldaketa

Arrunta den bezala, HFA-k talde batzuei multzoz aldatzen utziko die:

• Multzo aldaketa hau 17 Osteguneko 00:00etatik 18 Ostiraleko 23:59ak arte baimenduko da (CET)
• HTI-ko taldeak Ostiraleko 16:00ak (CET) arte soilik aldatu ahalgo dute multzoz
• Multzoz aldatzeko aukera azken hiru mailetako batetan dauden taldeek soilik edukiko dute
• Zure maila bereko bot talde batekin soilik aldatu dezakezu multzoz
• Behin soilik aldatu ahal duzu multzoz, eta behin egitean ezin da erabakia atzera bota

Zure maila bereko bot talde batekin aldatu dezakezu multzoz. Sailkapenaren orrialdean esteka bat agertuko da bot taldearen izenaren ondoan. Kontuan izan "robot logoa" duen bot talde batekin soilik aldatu ahalgo duzula multzoz, ez erabiltzaile gabe baina oraindik bot bihurtzeko dagoen talde batekin.

9-11-2020 Bost liga berri

Datorren denboraldian bost liga berri gehituko ditugu Hattrick-era. Ongi etorria eman Myanmar, Zambia, San Marino, Puerto Rico eta Haiti-ri gure futbol familiara!

Myanmar oraindik Hattrick-en ez dagoen herrialdeen artean jende gehiena duena da, eta Asiako Txapelketa birritan irabazi du. Honez gain, bigarren postu bat ere lortu zuen Asiako Kopan 1968. urtean. Zambia ez da soilik Victoria ur jauzien etxea, Afrikako Koparen irabazlea ere bada, 2012. urtean hain zuzen ere.

Karibetik frantzesez hitz egiten duten Haiti eta EEBB-etan gehitu gabeko lurraldea den Puerto Rico batuko dira. Bi hauetatik, Haitik du futbol talderik indartsuena, 70. hamarkadan izan zen beraien urrezko garaia, 1974ko Munduko Txapelketarako sailkatu zirenean. Puerto Rico-n baseball-a da gaur egun kirolik garrantzitsuena baina futbolak gero eta garrantzi gehiago du. Haiti eta Puerto Rico gehituta, Karibean oraindik ligarik ez zuten herrialde jendetsuenak gehitu ditugu.

Europan San Marino-ko liga gehitu dugu. Hiri estatu hau mundu mailako futbolez inguratuta dago, Italiako lurraldeak inguratzen du eta. UEFA-ko partida ofizialak jolastu ditu 1990. urtetik. San Marinok rekord internazional batzuk ere ditu, baina zoritxarrez ez dira rekord onak. Hala ere: Benvenuto!

Bost liga hauek Munduko Txapelketaren formatu berria hasi baino lehen gehituko diren azken herrialdeak dira, eta txapelketa horretan parte hartuko dute.

Herrialde hauetako batetan jolasteko gogoa baduzu, ziurtatu datorren asteburuan erregistratzen zarela, bestela agian kopatik at geratuko zara.

9-3-2020 Diseinu zabalagoa eta aukera berriak

Uda diseinu aldaketa batekin agurtuko dugu! Aldaketa nagusia Hattrick zabalagoa izango dela da, eta honek lan egiteko espazio gehiago emango digu. Honek ere orrialde guztietan ezkerraldeko menua izateko aukera emango digu, beraz ez da inon desagertuko, adibidez "Partida zuzenean" ikusteko edo Taldea Aztertzeko orrialdeetan. Honez gain, orrialde guztiek letra tamaina apurtxo bat handiago izango dute orrialdeak ikustea errezagoa izan dadin.

Funtzionalitate berria ere gehitu dugu orrialde batzuetan:

* "Partidak" orrialdeak orain txartelan ditu goiko aldean, azken partida eta hurrengoa azpimarratuz. Lagunartekoak ere orrialde honetatik egin ahalgo dituzu.
* Ligako multzoaren orrialdean ere informazio gehiago erakutsiko dugu
* Jokalarien orrialdean ere jokalariei buruzko informazio gehiago gehitu du eta ordenatzeko aukera berriak.
* Salerosketen bilaketak ere berrikuntza asko ditu. Berezitazunentzako ikonoak filtroan, bilaketak gordetzea, ... Duzun diru kopurua ere bertatik ikusi ahalgo duzu.

Berez gauza gehiago aldatu ditugu eta dena irakurtzeko aukera izango duzu Garatzaileen Blog-ean.

Espero dugu Hattrick-en itxura berria gustoko izatea!

 
 
Server 080