Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

3-26-2007 Editoriala: Harrobia martxan da

Zure talderako talentu onak bilatzea interesgarriago bilakatu berri da! Gaur Hattrickeko Harrobia martxan jarri dugu, denboraldi honetarako proiektu handia. Supporterrek sistema zuzenean frogatu ahal izango dute, nahiz eta besteok egun gutxi batzuk itxaron beharko dituzue sistemak zama osoa jasan dezakeela ziurta dezagun. Harrobiko sistema berriarekin jokalari gazteak aurkitu eta garatzeko aukera izango duzu, etorkizuneko izarra zure aurkarien muturren aurrean hartuz. Gainera, zure liga propioak egin ahal izango dituzu, Hattrickeko beste edozein erabiltzailerekin buruz-buru lehiatuz!
Ongietorri denboraldi berrira! Denboraldi honetarako Hattrickeko funtzio berri nagusia harrobiaren sistema berria da, hurrengo asteetan martxan jartzen joango garena. Lehen pauso bezala, Supporterrek bakarrik izango dute sistema berrirako sarbidea. Egun gutxi batzutan Hattrickeko erabiltzaile guztiek frogatu ahal izango dute. Hasierako mugaren arrazoia zerbitzarien zama arazoen arriskua murriztea da, eta baita gure Supporterrei eskerrak emateko modu bat ere, noski!

Harrobiaz, zure jokalari gazteen ibilbidearen hasiera kontrolatu ahal izango duzu. Zuzenean talde nagusira sartu beharrean, mutiko bezala hartuko dituzu, gazteen liga berezietan jokatzen jarriko dituzularik, eta nortzuk entrenatzea komeni den ondoren talde nagusira igotzeko aukera izan dezaten erabaki beharko duzu. Honi buruz joko arau eguneratuetan irakurri ahal izango duzu gehiago, baina piska bat harrobiaren sistema berriaren inguruan ditugun ideiei buruz hitzegin nahi nizuen.

Ez da gure asmoa lehengo "zozketazko jokalaria igo" sistema gauza berri eta handiago batekin ordezkatzea. Sistema zaharrak oraindik ere martxan jarraituko du (zuzenean talde nagusirako bilatu bezala aipatuko dena), eta orain arte izan den bezain arrunta eta zuzena izaten jarraituko du. Estrategia ona ere izan daiteke sistema zaharra erabiltzea. Hau oso garrantzitsua da, orain Hattricken sartzen duten denbora baino gehiago sartu nahi ez duten erabiltzaileak ez baititugu gehiago jokatzera behartu nahi.

Harrobiaren sistema berria, nolabait, sistema tradizionalaren aurreko denboraren simulazio bat bezala ikusi beharko litzateke, aukerazko "joko barneko joko bat", derrigorrez amaieran jokalari hobeak eman beharko ez dizkizuna, baina egunen batean talde nagusirako ondo etorriko zaizkizun jokalari motak entrenatu eta garatzeko aukera emango dizuna.

Jokoaren ikuspegitik, harrobia oso interesgarria izango dela uste dugu. Jokalariak bilatzea eta zure taldea eta entrenamenduak aurrera eramatea erronka bat izango da bera bakarrik, ikasi eta ikertzeko gauza berri mordoarekin. Beste funtzio berri on bat nahi duzun jendearekin ligak sortu ahal izango dituzula da, eta baita partiduak noiz jokatuko diren aukeratu ere! Hau, gainera, lehen aldia izango da Hattricken erabiltzaile guztiak zerotik hasita maila berean lehiatu ahal izango direna: Harrobian, ez diruak, ez salerosketek, ez eta jokoan daramazun denborak ere ez dizute abantailarik emango. Klub guztiek jokalari talentudunak aurkitzeko aukera berberak izango dituzte, eta entrenatzaile moduan dituzun dohainak izango dira zure gazteen taldearen arrakasta zehaztuko dutenak.

Harrobiak, gure jokalariei historia eta pertsonalitate gehiago emango diela ere gustoko dugu. Zure etorkizuneko izarra eskualdeko aurkari batek nahi izan ez zuen eta zuk kasualitatez hartu zenuen mutikoa izan daiteke, sekula inora iritsiko ez zela uste zenuena. Edo agian, gazteen ligan beti pitxitxi izendatzen zen aurrelari bikain hori benetan hain ona ez dela ikusiko duzu, behin talde nagusira igota. Baina izango al zara bera kaleratzeko gai horrenbeste denbora batera egin ondoren?

Sentimenduak alde batera utzita, harrobiaren beste alde garrantzitsu bat aipatu nahiko genuke. Hau oso proiektu handia izan da guretzat, funtsean jokoaren barneko beste joko oso bat egin behar izan baitugu; asko aldatutako partiduen motor bat, web orri berriak, partidutako kronika berriak, zerbitzari eta joko kontzeptu berriak. Urteetan ibili garen sakonen murgildu gara programaren kodean, eta bertako xehetasun asko hobetu eta garbitzeko aukera ere izan dugu :) Lan handia baina dibertigarria izan da!

Harrobiaren proiektua Hattrickentzat ideia berriez eta etorkizuneko Hattrickez esperimentatzeko modu bikaina izan dela ere konturatu gara. Normalean, jokoaren nukleoari aldaketak egiten dizkiogunean, hauek txikiak eta ondo neurtuak izan behar izaten dira, jokoa izugarri handia delako eta erabiltzaileek horrenbeste denbora sartu dutelako euren taldeetan. Guzti hau oso ondo dago eta hala izan beharko litzateke, baina gu garatzaileok asko mugatzen gaitu, beti egon behar baita innobazioaren eta tradizioaren arteko oreka bat.

Harrobiaren sisteman, berriz, inork ez du izan erabaki finko bat zehazteko denborarik, eta gainera jokoaren nukleotik "kanpo" dago, zuzenean eragiten ez diolarik. Honegatik, harrobia garatzean, geure buruei ideia berriak frogatzeko eta erabiltzeko ahalmena ematea erabaki dugu, eta ez dena Hattricken dabilen bezala egitea. Funtzio berriak oso ondo ez badabiltza, beti izango dugu aukera hauek kentzekoa. Eta ondo badabil eta gustoko baduzue, jokoaren nukleora erraz gehitu dezakegu, jadanik frogatua eta aztertua izan baita!

Honekin ez dugu esan nahi harrobi berria ikerketa zentru bat besterik ez dela izango, oso garrantzitsua da guretzat egiten dugunarekin betetzea eta jokoa ulergarria eta jokatzeko erraza mantentzea. Baina Hattrickeko joko nagusiarekin ez bezela, harrobia jolasgarriagoa eta esperimentalagoa mantentzen saiatuko gara. Datorren asteetan aldaketa eta konponketa txiki asko ere espero ditzakezu, jokoa egoera batean baretzen den arte.

Barkatu berriz aipatzea, baina proiektu errraldoia izan denez, ez dugu denboraldi berrirako bestelako funtzio berri askorik. Hau Hattricken 10. urtemuga da, eta benetan funtzio bikain bat argitaratu nahi genuen. Urtea aurrera doan eran horrelako gehiago argitaratzea espero dugu... Datorren denboraldirako, gure atentzioa berriro ere jokoaren nukleoan jarriko dugu, eta batez ere ekonomia eta entrenamenduen eta salerosketen epe luzeko estrategiak nola hobetu aztertuko dugu. Bi proiektu paralelo ditugu Hattricken mekanika aztertzen, eta emaitza goiztiar baina argi batek Hattrickeko ekonomiaren deflazioaz zerbait egin beharra dugula dio. Hau, batez ere, batazbesteko talde baten gastuen igoerak (soldatak, batez ere) sortua da, irabaziek orekatzen ez dutena, eta baita jokalarien merkatu handiegiak ere. Hau konpontzeko modua ez da besterik gabe jokalarien soldatak jaistea edo trebezia handiko jokalarien kopurua txikitzea, ekonomia bere osotasunean orekatzen saiatu behar gara, bere burua hobeto erregulatu dezan. Oso goiz da zer egiten amaituko dugun esateko, baina ondokoa da esan dezakeguna:

* Hattricken salerosketa merkatuarentzat epe luzerako dugun helburua, prezioen egonkortasuna da.
* Zentzunduna da jokalari onenek prezio altuenak izatea.
* Zentzuduna da jokalariak entrenatzeak taldeari irabaziak eman beharko lizkiokela.
* Jokalarien eskaintza handiegia dago Hattricken gaur egun, eta hau orekatzeko moduak aztertuko ditugu.

Informazio honekin egiten duzuna zeure esku dago, baina une honetan hau gure lehentasuna dela esan nahi genizun...

Nahikoa da diru kontuei buruz! Harrobiko jokalariak ez dira soldata baten eske...
 
Server 070