Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

3-24-2007 Editoriala: Hattrick liburua

Abuztu honetan Hattrickek 10 urte beteko ditu. Hau ospatzeko, egin dugun bidea, honetarako behar izan den jende guztia, eta jokoaren gaur egungo egoera azaltzen duen liburu bat argitaratu nahiko genuke.
Liburu honetako benetazko protagonista Hattrikeko komunitatea izango da, bera gabe ez baikinate gauden lekura iritsiko eta ez bailitzateke kontatzeko gauza askorik egongo. Honegatik, zurekin kolaboratuz egin nahiko genuke liburu hau, gustoko dituzun gauzak irakurriko (eta idatziko) dituzula ziurtatuz.

Hattrick liburua proiektu handi xamarra izango da, kolorezko 200 orri izango dituelarik gutxi gora behera. Kalitatea altu eta prezioa zentzundun mantendu nahi ditugu, gure gastuak berreskuratzeko adina, baina interesatua bazaude gehiegi ordaindu gabe erosteko aukera izan dezazun.

Jadanik hasi gara liburuaren funtsezko artikuluak idazten, jokoaren historiaren atzeko kontuak, diseinua, HT Taldea, eta abar. Beste artikuluetarako ideiak jasotzeko gogotsu gara!

Libururako, zure kolaborazioa bi modutan nahiko genuke. Alde batetik, Hattricken Urteurreneko Liburua foroan artikuluen ideiak idaztea eta besteen ideiak eztabaidatzea gonbidatzen zaitugu. Liburua egiten laguntzeko prest bazaude, hau izena eman beharko duzun foroa izango da.

Bestetik, aukera mordoa izango dituzu zerorrek ekarpenak egiteko. Hattriceko bilkuretako argazkiak, zure talde edo komunitatearen inguruko istorioak, komikiak, marrazkiak, Hattrickeko abestien letrak, zuk egindako Hattrickeko arropak, pasadizo arraroak edo iritzizko artikulu serioak. Bidali iezazkiguzu!

Idazlan lehiaketa serioagoak ere antolatuko ditugu, non guk erabakitzen dugun gai bati buruz testuak edo ekarpenak egin ahal izango dituzun. Gai bakoitzeko idazlan onenak liburuan jarriko ditugu, eta egileek sari bereziak jasoko dituzte.

Gure nahia, liburua Hattrick komunitateari buruzko dokumentu aberats eta interesgarri bat izatea da, sinesten ez zaituzten lagun edo gurasoei erakutsi ahal izango diezaiekezularik, egindako lanagatik harro sentiaraziko dizuna, edo etorkizuneko belaunaldiei gure istorioa azaldu ahal izango diena.


 
Server 070