Nahiz eta gure azken inkestan (editoriala
hemen irakurri dezakezu) errespetu eta uste oso ona erakutsi zuen GM eta Mod langileengan (zuen %3a bakarrik ez dago euren lanarekin pozik), guretzat erronka handia da bezeroen arretarekin zerikusia duen jokoaren zatia hobetzea.
GM and Mod langileak aspalditik ari dira lanean eta, egia esan, oso ondo gainera. Esan bezala, jokoko atal asko bi organizazio hauen ardura dira, hauetako bat isun eta zigorren kasuak eramatea eta tranpatiak antzematea izanik. Orain arte, foroko isun/zigor edo kontuen isteen kasu guztietan lehen erabakia hartu ondoren erabiltzaileak protesta eginez gero, prezedura orokorra honako hau da. Kasua GM/Mod berdinak aztertzen du berriro ere eta oso kasu garbia bada (gehienak oso kasu garbiak izaten dira), azken erabaki bat hartzen da. Kasu zail edo zalantzazko bat denean, GM/Modek euren artean hitz egiten dute, bigarren iritzi batzuk jasoz azken erabakia hartu aurretik; honela erabiltzailea ziur egon daiteke erabakia ezbedinen artean hartua eta zuzena dela. Hau da, edo hala izan beharko litzateke, zigor edo isun kasu guztien amaiera, honezkero dena argitua izan beharko zela suposatzen baita. Hala ere, oso gutxitan eta kasu berezitan, erabiltzaileak azken erabakia oraindik ere zuzena ez dela pentsatu dezake. Puntu honetan, orain arte, kasua GM Globalei pasatzen zitzaien. Bai, azken pauso hau betidanik existitu da nahiz eta ofiziala izan ez, baina hau aldatu egingo da orain!
Denbora motz batez, "azken helegitea" izeneko sistema ofizial bat frogatuko dugu. GM Seniorrak eta Mod Seniorrak esperientzia handiko eta konfidantzazko bi GM/Mod talde dira, GM/Mod langileen liderrak direnak eta, beste gauza batzuen artean, hemendik aurrera, kasu berezi hoietan azken erabakia emateko ardura izango dutena. Euren erabakiak ziurtasun handia izango du, kasua ondo aztertua izango baita, eta gainera behin betikoa izango da (ez da HTei protestatu beharrik izango). Hau esanik, kasu batek horra joaten bada,
erabakia ez da bakarrik berraztertuko, agian gogorragoa ere bihurtuko da hala behar bada. Beraz, ondo pentsatu erabili aurretik. Arduraz jokatu eskainiko dizugun aukera honekin eta oso kasu berezietan bakarrik erabili, besteak (kasu normalak, hasiberrien galderak, bug-en mezuak, joko iradokizunak, etab.) ez dira bertan aztertuko eta automatikoki ezabatuko dira (eta baita agian zigortuak ere). Mezu batzuek again ez dute erantzunik ere jasoko. “Oso kasu bereziak” GM/Mod-en erabakien %99a zuzenak direla esan nahi du, gure langilego lokalarengan konfidantza handia baitugu, beraz, mesedez, zuen onerako gogoratu langile lokalen pauso hau zuen protestetan.
Zer protestatu behar da orduan? Irakurri duzun bezala, itxi diren kontuen kasu berezi eta zalantzagarriak GM Seniorrei esan daitezke, eta foroko isun eta zigorrak Mod Seniorrei (bi kasuetan erabiltzaileak berak ohartarazi beharko ditu). Gogoratu GM/Mod lokalekin hitz egiteaz lehenengo seniorretara joan aurretik, erabakien prezedura orokorra ez baita honegatik aldatuko. Esan beharrik ez dago ikerketetako xehetasunik ez dutela seniorrek emango, orain arte izan den bezala.
Modu hau langileren bat (edo batzuk) bere lana ondo egiten ari ez denaren irudipena baduzu ere erabil daiteke. Badakigu zuretzat garrantzitsua dela, baina baita guretzat ere. Honela, zure informazioa konfidentzialki erabiliko da.
Nola errekurritu, orduan? Kontaktuko formularioa erabili (MENU > Laguntza >
Harremanetan jarri, eta bidali zure protesta Mod seniorrei moderatzaileen erabaki bat errekurritu nahi baduzu, edo GM Seniorrei GM baten erabakiari buruz bada. Arrazoi sendoak azaldu beharko dituzu, eta helegitea Ingeleraz izan beharko da zure errekurtsoa ulertu eta denbora onargarri batean erantzun ahal izan dezagun. Ingelera ez badakizu eta zure kasua gaizki eraman dela uste baduzu, lagunen baten laguntza edo eskatu ahal izango duzu errekurtsoa ingeleraz bidali ahal izateko.
Zergatik froga? Gure erabakiak ahalik eta justuen izatea nahi dugulako, eta zuk ere hala dela jakin dezazun nahi dugulako. Ez dakigu helegite sistema hau ondo irtengo den, eta "spam"eatuak izango garenaren beldur gara, jaso beharko ez genituen kasuekin. Baina ondo funtzionatu dezan nahi dugu, eta frogatzea behintzat, frogatzea erabaki dugu.
/GM eta Mod Seniorrak