Berriak
6-5-2007
Editoriala: Gaur egungo harrobia
Martxoaren 26an harrobia ireki genuen, eta gaur, bi hilabete beranduago, 550.000 gazteen talde baino gehiago daude Hattricken, sinestezina! Azken bi hilabeteotan denbora asko pasa dugu zuen galderak foroetan erantzuten, zalantzak argitzen eta gauzak gutxi gora behera hobetzen. Editorial honetan harrobiaren hasiera eta foroetan esan ditugun gauzak laburbildu nahiko nituzke, eta baita harrobiaren inguruan jakin beharrezko beste gauza on batzuren berri eman ere.
Harrobia martxan jarri genuenean, zuen erantzuna ikusteko irrikitan ginen. Gustoko izango zenutela espero eta pentsatzen genuen, baina aurrez jakin ezin ganuen gauza horietako zen. Gaur egun, 550.000 harrobiko talde baino gehiagoren ondoren, geure buruaz nahiko harro egon gaitezkela uste dut. Zenbakiek ez dute dena esan nahi eta oraindik aztertzeko gauza asko dituzue, beraz txanpaina atera aurretik gehiago itxarongo dugu. Honek ez gaitu hala ere harrobietan funtzio berriak ezartzen jarraitzetik geldituko; batzuk handiak izango dira, beste batzuk txikiak, eta beste batzuk gure Supporterrentzat. Harrobiak ireki genituenean esan genuen nola harrobia ideia berriak frogatzeko eta nolabaiteko experimentuak egiteko erabiliko genuen, joko nagusian egin izan duguna baino maizago, eta hitz-emate honi eusten diogu. Hurrena etorriko den aldaketa nagusia aipatu berri ditugun jokalari arteko aldaketak izango dira, baina honen aurretik beste funtzio txikiago askok martxan jartzeko aukera handia dute.
Arauen 27. kapituluan "batzuetan ustekabeko gertaerak egoten dira, “bug”ak adibidez" aipatzen da, eta zoritxarrez harrobiak izan ditu bere bug-ak. Berdin dio sistema berri bat zenbat forgatzen duzun, eta batez ere hau bezain sistema handi bat, beti geratuko zaizu bug-en bat bizirik, frogaketa ingurune bat ez baita sekula zuzeneko ingurune baten berdina izango. Harrobia Hattrickeko langileek denbora dexentean frogatu zuten denbora erritmo bizkortu batean sistema erabat martxan jarri aurretik. Erabiltzaile suediar batzuk froga batzutara ere gonbidatu genituen euren erantzunak aztertzeko eta harrobiaren martxa nola hartzen zuten ikusteko. Baina nahiz eta ondo prestatuak egon, bagenekien gutxienez arazo batzuk izango genituela sistema zuzeneko ingurunean martxan jartzean, oso zaila baita 60-70.000 erabiltzailek sorturiko zerbitzarien karga edo jokoko beste gune batzuak geldoago ibiltzearen egoera simulatzea, adibidez. Hau sistema martxan jartzeko ahalmena lehenengo erabiltzaile batzuri emateko arrazoietako bat zen, zerbitzarien karga ahalik eta baxuen mantendu nahi genuen hasiera batean.
Hau esanik, espero genuena baino bug gehiago jasan genituen, eta hau ez da batere harro egoteko modukoa, gure langilego boluntarioek lan-karga handiagoa izan baitute eta bezero askok guganako konfidantza galdu ahal izan baitute. Atal honetan hobetu beharra dugu, oso garbi daukagu. Hala ere ez dut uste inork zalantzan jartzen duenik gogor lan egin dugula arazo hauek ahalik eta azkarren konpontzeko, garrantzitsuenekin hasiz eta eta txikiago eta banakakoetara joanez, gaur egun akatsen zerrenda ia hutsik dagoela esan baitaiteke.
Harrobia itzaltzeko aukera ematea egin beharrekoen zerrendan egon da, eta hau egitea jadanik posible dela esan beharrean nago! Zure harrobia itzaltzeko aukera gazteen denboraldiaurrean edo inongo ligaren parte ez bazara izango duzu, baina gutxienez 6 astetan izan behar duzu harrobia martxan. Honetarako arrazoia ez dugula harrobia aste batean piztea, hurrengoan itzaltzea, ondoren berriro piztea, eta horrela ibiltzea da; harrobia epe luzeagorako konpromisoa izatea nahi dugu. Gainera, ez dugu alferrikako karga ipini nahi gure zerbitzarietan.
Foroetan egon zen espiritu esploratzaile bat hasieran, eta hala izan behar zen! Gaur egun azterketa eta esploraketa arteko nahasketa bat dago, eta ez da lehen bi astetan bezain bizia. Entrenatzaileen oharrak izan dira agian foroetan gehien eztabaidatu den gaia, batez ere hasieran, erabiltzaile batzurentzat, ez zutelako nahikoa datu ematen. Honetarako arrazoi bat, jokalariek hasieran gure asmoa zena baina entrenamendu gutxiago jasotzen zutela zen, baina badaude beste azalpen natural batzuk entrenamenduetako oharretan zergatik ez diren datu gehiago jasotzen argitzen dutenak. Entrenamenduko gertaera asko daude bertako oharretan agertzeko aukerak dituztenak, eta gertaera bakoitzak nolabaiteko probabilitate bat dauka. Batzuk nahiko ohikoak izango dira, eta beste batzuk, ordea, arraroak. Jokalari baten dohainak ere faktore garrantzitsuak dira gertaera gehienentzat, eta honek ere azaltzen du zergatik ez diren horrenbeste datu ematen oharretan, zure jokalari gehienak oraindik talentu gutxiko eskolako umeak baitira. Benetako jokalari gazte gehiago lortzen dituzun heinean datu gehiago jasoko dituzu oharretan. Gainera, gertaera jakin batzuk agertzeko probabilitatea zertxobait igo dugu.
Foroetako beste gai nagusi bat izar urdinak izan dira, ez baitirudi talde nagusiko izar horien jokaera berdina dutenik. Berez hala dute, jokalari jakin batek partidu batean zemuz jokatu duen adierazten dute. Bi gauzatan ezberdintzen dira: Izarrek eskala ezberdinak erabiltzen dituzte, harrobiko jokalarien batazbesteko maila talde nagusikoena baino baxuagoa baita eta xehetasun maila handiagoa behar baita euren garapena ikusteko. Beste alde batetik, izar urdinak gehiago aldatu daitezke partidu batetik bestera, harrobiko jokalarien jokoa gehiago aldatu baitaiteke partidu batetik hurrengora. Harrobiko jokalari batek erakustaldi ona ematen badu partidu batean, ondo entrenatzen bada maila honetan egonkortu daitekela jakingo duzu. Baina ezin duzu ziurtatu hurrengo partiduan berriro maila hori emango duenik. Izarren mekanikak, bestela, beti izan denaren berdina izaten jarraitzen du.
Azkenik, aukera hau hartu nahiko nuke gure langilegoari harrobia martxan jarri aurretik eta ondoren egindako lan bikainagatik eskerrak emateko. Ulertuko duzuen bezala sekulako lan pila izan da egin beharrekoa, eta beraz esker handi bat LA, GM eta Mod guztiei itzulpenetan, akatsen berriematean eta joko laguntzan egindako lan paregabeagatik.