Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

7-14-2007 Editoriala: Hattrickeko Ekonomia: Gainbegirada eta Ekintzak

Azken hilabeteotan denbora asko pasa dugu Hattrickeko mundua eta bere garapena aztertzen, jokalarien garapen eta ekonomia arloetan, batez ere. Askok segituan ikusi dute zerbait ez doala bide onetik, kolapsatzen ari den salerosketa merkatuari erreparatuta batez ere, eta teoria asko egon dira arazo hauen arrazoiak azaldu nahiean, eta baita eurentzat balizko konponbide batzuk ere.
Eztabaida hauek gertutik jarraitu ditugu foroetan, eta eskuan ditugun datu eta estatistikekin alderatu ditugu. Bi ikerketa independienteren laguntza ere izan dugu: hauetako bat Estokolmoko Unibertsitateko bi ekonomista nazionalek egin dute, Hattrickeko ekonomiari perspektiba erabat zientifiko bat ezarriz. Bestea, berriz, Hattrickeko erabiltzaile beterano batek egin du, datu berdinak izan dituelarik eta ikerketari joko aldeko perspektiba bat eman diolarik.

Bi ikerketen ondorioak oso antzekoak izan ziren Hattrickek dituen arazoak deskribapetzerakoan.

Laburbilduta, taldeen gastuen eta irabazien arteko epe luzeko oreka apurtu da, geroz eta diru gehiago ateraz Hattricketik. Faktore garrantzitsu bat soldatak dira izugarri onak diren jokalari multzo bati lotzen zaienean, hauek gehiegi entrenatuak eta mantentzeko oso zailak izanik.
Epe motzean jokuko ekonomia hustutzen ari den joerari buelta eman beharrean gara, honek salerosketa merkatua blokeatzen baitu talde asko porrot ekonomikora hurbilduz.

Hau bezain garrantzitsua da epe luzeago batean Hattricki ekonomia eta salerosketa merkatu orekatuago bat ematea, etorkizunean guk ekonomian zuzeneko konponketak egitetik galeraziko dizkiguten ekintzak aurrera eramanaz. Hauetako aldaketa batzuk martxan dira jadanik, edo jokoaren diseinuan eragina izan dute azken urte honetan.

Gure helburuetan jokalarien sorkuntza eta erretiroa kontrolatzea, batazbesteko entrenamendua jaistea (jokoari dibertigarritasua edo interesa kendu gabe), jokoaren motorra dohain ezberdinetako jokalarien mesederako ikutzea, salerosketa merkatuan jokalari garestienak jokalari onenak izatea eta orokorrean Hattrick bai erabiltzaile sutsu eta baita normalagoentzat interesgarri mantentzea daude.

Gaur egun ikusten ditugun arazoak, eta ekintza hauekin konpondu daitezkela uste ditugunak honakoak dira: blokeaturiko salerosketa merkatua, epe luzeko entrenamenduetarako motibazio falta eta nekazal-talde eta talde kamikazeren existentzia, adibidez.

Asko dago egiteko, baina egin, egin daiteke, eta gauza positibo asko naturalki azalduko direla uste dugu erroan dauden arazoak konpondu ezkero, Hattrickeko zati garrantzitsuenetariko batean eragin zuzena dutenak: dirua eta jokalariak.

Askotan esan izan da, eta baita HT-Taldetik ere, Hattricken ekonomia bere burua erregulatzeko gai izan beharko litzatekela: soldatak altuegiak badira, erabiltzaileak horretara egokituko dira. Hau, modu handi batean, hala da, eta talde bakoitzak bere etorkizuna aukeratzeko nahikoa da. Baina ez da nahikoa huts egiten ari den ekonomia global bat konpontzeko, agian Hattrick ekonomia simulatzaile bat baino zerbait gehiago delako, beste edozerren gainetik joko bat delako, eta gure ardura da jokoaren parametroak jokoa interesgarria eta dibertigarria izateko behar diren baliotan mantentzea.

Epe motzean: Diru iturriak

Argi eta garbi azaltzeko, gaur egungo Hattrickeko galeren arrazoia gastuak konstanteki handitzen joan direla azken denboraldiotan da, diru iturriak aldatu ez direlarik. Gastuen handitzea soldatengatik da, batez ere, geroz eta jokalari gahiago baitaude sisteman eta geroz eta gorago entrenatzen baitira.

Batazbesteko taldeak diru galera bat du, eta ezin du garai batean bezala jokalariak entrenatuz eta salduz konpentsatu. Batazbesteko taldea dirua galtzen ari denez, Hattrickeko ekonomia globaletik dirua galtzen ari da. Berez jokaera hau urte askotan ikusi dugu, baina diru freskoa ekartzen duten erabiltzaile berrien hazkuntza handiaz elikatzen zen ekonomia globala. Hazkuntza hau nolabait gutxitu denez, diru berri gutxiago dago, eta baita dohain baxuko jokalarien eske gutxiago ere. Hau ez da berez arazoa, baina Hattrickerako diru iturriak beste bide batetatik sortu beharko ditugu jokoa osasuntsu mantentzeko.

Epe motzeko diru iturriak hobetzeko, babesleengandik jasotzen den dirua asteko 10.000 eurotan handituko da. Aurretik adierazi genuen nola aurreztutako diruarengan eragiten zuten interesak ezabatu behar genituen, baina ikerketen arabera hau ez da batere ideia ona, eta beraz interesak mantenduko ditugu nahiz eta kopuru baxuan izan, oraingo portzentaiaren erdian, hain zuzen ere. Zor den diruan eragiten duen interesa ere heren batean murriztuko dugu.

Honez gain, futbol zelaiaren handitzea %25ean merketuko da. Honek talde berriei euren diru iturriak azkarrago handitzen utziko die, ikusle gehiago jasoko baitituzte. Duela gutxi arau zaharrekin zelaiak handitu dituzten taldeei nolabait konpentsatzeko, 25000 euroko diru kopuru bat emango zaie azken egutegi urtean zelaia handitu duten talde guztiei.

Hattrickeko jokalari guztiek astean 250 euroko soldata murrizketa bat onartu dute, eta Jokalarien Elkartearekin sinatu den azken itunean urteko soldata ordainketak aldatu egin dira denboraldiko azken astean taldeek soldatarik ordaindu ez dezaten. Honez gain, partiduetarako sarrerak ehuneko 20 inguruan garestitu dira.

Estimulazio "pack" hau asko pentsatu ondoren prestatu dugu, eta taldeengan era justu batean eragina izan dezan saiatu gara. Zalantzarik ez dugu sistemara dirua sartzearekin soilik ez dela Hattricken epe luzeko arazoa konponduko, baina ekonomia estimulatzen lagunduko du beste ekintzak eraginak izaten hasten diren bitartean. Eta hau beharrezkoa da.

Epe luzean: Salerosketa merkatua

Hattrickeko ekonomia arazoak salerosketa merkatuan agertzen dira argien, hau baita Hattricken taldeek elkarrekin harreman ekonomikoak izateko dagoen modu bakarra. Honegatik, salerosketek oso esanahi garrantzitsua dute, taldeen entrenamenduak espezializatzeko, taldeak bakoitzak nahi duen eran eraikitzeko eta abar balio dutelako.

Gaur egungo salerosketek dituzten prezio baxuetarako arrazoi bat baino gehiago daudela uste dugu: dohain altuko jokalari gehiegi daudela, sisteman dagoen diru falta, jokalariak eskatzen dituzten talde berrien kopuru murritza eta jokalari zaharrak erretiratzeko motibazio falta, eta baita dohain bakar baina oso altua duten jokalarien soldatek nolabait salerosketa merkatuko balio logika apurtzen dutela ere, jokalariok erostea oso erraza izanez baina mantentzea ia ezinezkoa.

Balio arraro hauek oso zaila egiten dute entrenamendua planifikatzea, eta hau Hattricken osagarri garrantzitsuenetarikoa da. Bestelako efektu negatiboak ere badaude, epe oso motzekoak direnak eta oso txarrak jokoaren dibertigarritasunerako, irrealistak eta batzuetan suntsikorrak ere badirenak: jainkotiarren jokaldia edo "divine trick" delakoa, talde kamikazeak, eta abar.

Nola nahi ere, badakigu jokalari mota honek nahiz eta salerosketa merkatuan presentzia handia izan eta nahiko kaltegarriak izan, gaur egun oso jokalari gutxi ari direla maila hauetaraino entrenatuak izaten; erabiltzaile gehienek soldata jasan ezin horiek kontuan izaten dituzte eta denboraz entrenatzeari uzten diote. Selekzioetarako entrenatuak izaten ari diren jokalariak dira salbuespenak, eta joko motorrean egingo diren aldaketek selekzioen hautatze moduak ere denboraz nolabait aldatuko direla pentsatzen dugu.

Gehiago arduratzen gaituena beste honako hau da: entrenamenduen geldiketen antzeko efektu bat gertatzen ari da soldatak hain muturrekoak ez diren mailetan ere; entrenatzeak irabazirik ematen ez duen jokalarien dohain mailak piskanaka beherantz doaz etengabe, eta honek, zerbait egiten ez badugu, denboraldi batzuren ondoren inongo entrenamenduk irabazirik emango EZ lukeen egoera batetara joan gintezkela esan nahi du. Joera hau oso garrantzitsua da eta ekonomia orokorrarekin, entrenamenduarekin eta jokalarien jarioarekin zerikusia dauka. Salerosketetako balioen efektu hauek murriztea garrantzitsua dela onartzen dugu, baina ez dugu hau egun batetik bestera lortu nahi, piskanaka hobetzen joango den zerbait dela espero dugu. Une honetan benetan garrantzizkoa espiral negatiboa etetea da.

Jokalari onena garestien izan beharko litzakenaren araua berreskuratzeko tresna joko motorra izango da, bigarren dohainak orain direnak baino baliogarriago eginez. (Aldaketak lagunarteko partiduetan aurkeztuko ditugu lehenik, erabiltzaileei joko motor berria frogatzeko aukera emanez ligako eta kopako partidu ofizialetan erabili aurretik.)

Dohain mailaren faktore bat ere sartuko dugu dohainen jaitsieretako formulan, maila muturreko dohainak mantentzea zailagoa suertatuz (hau maila jainkotiarretik gora nabarituko da, batez ere). Bestelako aldaketa batzu ere buruan ditugu, selekzioetako hautatzaileak dohain bakar izugarria duten dimentsio bakarreko jokalariak hautatzetik desanimatuko dituztenak, selekzioen garrantzia hainbat dohain dituzten jokalarietara eramanez. Lortu nahi dugun ondorioa dohain altuko jokalariak salerosketa merkatuan desiragarrienak izatea da. Baina jokalari onenak, merkatuan prezio altuenak izan beharko lituzketenak eta selekzioetarako hautagai nagusiak izan beharko liratekenak, hanbat dohain altu dituztenak dira.

Denboraldi honetan, epe luzean Hattrick norabide onean eramatea espero dugun kontzeptu berri batzu ere gehituko ditugu: egoera fisikoarentzat sistema berri bat, eta aldaketa batzuk jokalariak denboran garatzen diren moduan. Aldaketa hauek gure hurrengo editorialean azalduko ditugu, Astelehenean argitaratuko dena. Bertan, hurrengo denboralditarako ditugun ideia batzu ere aipatuko ditugu.
 
Server 071