Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

7-16-2007 Editoriala: Egoera Fisikoa eta Jokalarien Garapena

Duela egun pare bateko editorialaren jarraipen bat da hau, datorren denboraldirako aldaketetan murgilduz eta Hattricken epe luzeko garapena (eta aukerak!) non ikusten ditugun azalduz.
Hattricken, talde bakoitzaren arrakasta definitzen duten bi baliabide nagusui daude: jokalariak eta dirua. Biak jokoko atal guztietara estuki lotuak daude eta esan liteke Hattricken ekonomiaren berezko arazoa ez dela diru iturri falta, jokoan asko entrenaturiko jokalari garesti gehiegi daudela baizik.
Jokalariak lortzea eta entrenatzea merkea da Hattricken, eta horregatik egiten dugu horrenbeste. Gainera, erabiltzaile batek Hattrick uzten duenean, urteetan zehar berak entrenaturiko jokalariak sisteman geratzen dira, batazbesteko dohain mailak hauek "gastatu" daitezkena baino azkarrago handituz.

Entrenatzea ez dago gaizki, jokoaren oso atal garrantzitsua da eta ez dugu inola ere ezabatu nahi. Baina, denboraz, jokalari onen kopurua nolabait txikitu behar dugu, beraineganako eskea handitu, eta baita hauek sortzeko behar den denbora handitu ere. Motorraren inguruko aldaketez jokalariak sistematik kentzeko moduren bat ere pentsatu genezake jokalari kopurua jaisteko. Erabilgarri diren jokalari kopurua kontrolatzea jokoaren diseinu naturala izan daiteke jokoak aurrera jarrai dezan.

Duela hilabete batzuk argitaraturiko editorial batean azaldu genuen bezala, aldaketa batzuk egin behar ditugu egoera fisikoaren sisteman. Egoera fisikoa orain dena baino askoz garrantzitsuagoa bilakatuko da, bai zelaian eta baita jokalarien garapenean ere. Honekin loturik hainbat aldaketa daude soldaten formula eta jokalarien dohainen jaitsieretan.

• Zelaiko kokalekua edozein izanda ere, egoera fisikoa jokalari guztientzat garrantzitsua izango da. (Hurrengo denboraldian inplementatuko da)

• Egoera fisikoa astero entrenatuko da, taldearen entrenamendu orokorraren portzentai bat bezala. Egoera fisikoaren entrenamentuak efizientzia galduko du entrenamenduaren intentsitate altuetan: hobe izango da astero zertxobait entrenatzea noizean behin asko baino. Jokalari zaharragoek egoera fisikoaren entrenamendu gehiago beharko dute egoera fisikoaren maila jakin bat mantentzeko. Entrenatzaileek euren taldeari eta helburuei ondoen dohakien portzentaia aurkitu beharko dute egoera fisikoaren entrenamendurako. (Egoera fisikoaren entrenamendu berria denboraldi honetan bertan inplementatuko da; taldeengan inongo eragin negatiborik ez egoteko, jokalari guztiak udaleku berezi batzuetara bidali berri dira euren egoera fisikoa hobetzeko)

• Adina ez da hain faktore garrantzitsua izango jokalarien dohainen jaitsiera kalkulatzerakoan, nahiz eta orain arte bezala jaitsiera hauek ez diren hasiko jokalariak 30 urtetik gertu egon arte. Jokalari zaharragoek denbora luzez mantendu ahal izango dituzte dohain maila altu xamarrak, baina arazoak izango dituzte euren egoera fisikoa mantentzen. Dohain mailen jaitsierak ez dira orain diren bezain zorizkoak eta asmaezinak izango. (Hurrengo denboraldian inplementatuko da)

• Dohainen mailak dohain hauen jaitsieretarako faktore bilakatuko dira. Hau da, orduan eta maila altuagoa izan, orduan eta zailagoa izango da maila hau mantentzea, jainkotiarretik gorako mailetan, batez ere. (Hurrengo denboraldian inplementatuko da)

• Jokalari zaharren "adin beherapena" murriztuko da, baina gutxi. Jokalari zaharrek, gazteekin alderatuz, orain baina soldata altuagoak izango dituzte. (Hurrengo denboraldian inplementatuko da)

• Jokalariek nolabaiteko egoera fisiko maila bat izan beharko dute bestelako entrenamenduak ongi jasotzeko. Egoera fisiko txarra duten jokalariak ez dira behar bezala arituko dohain tradizionaletako entrenamenduetan. (Hurrengo denboraldian inplementatuko da)

• Egoera fisiko eta baloi geldituko entrenamenduetan talde guztia (bai partidua jokatutako jokalariak eta baita besteak ere) entrenatzeko aukera kenduko dugu. Bigarren dohainen garrantzia handitzeko asmoekin bat datorrenez, baloi geldituaren dohaina orain baino garrantzitsuagoa izango da. (Hurrengo denboraldian inplementatuko da)

• Lesioetatik sendatzeko denbora zertxobait jaitsiko da, eta adinak ez du orain bezain beste eragingo epe honengan. Min hartzeko aukeretan egoera fisikoak ere eragingo du: nekatutako jokalari batek beste batek baina aukera handixegoak izango ditu min hartzeko. (Hurrengo denboraldian inplementatuko da)

• Egoera fisikoaren jaitsierak entrenamendu garaian kalkulatuko dira, eta ez Astelehenetan, orain arte bezala. Entrenamenduaren eraginak bai igoerak eta baita jaitsierak ere izango dira. (Denboraldi honetan inplementatua)

Zergatik aldaketa hauek?
Arrazoi asko daude. Egoera fisikoaren oraingo sistema ez da batere errealista eta ezta oso aberasgarria joko esperientziarako ere, eta oraintxe jokalari aldaketak datozenez egoera fisikoak kokapen guztietan eragitea nahi genuen, bestela aldaketak erdilarien gauza bakarrik izango baitziren. Egoera fisikoak dohain normalen entrenamendua nolabait gutxitzeko aukera ere ematen zigun, zure taldearen garapena eta itxura modu errealista eta estrategikoago batez eramanez, gainera. Gaur egun, jokalari zaharrak edukitzea oso merke irteten da, eta talde askok hamaikako oso zaharrak dituzte. Jokalari zaharrak erretirora eramateko motibazio batzuk behar ditugu, edo gutxienez hasierako hamaikakotik kentzeko, agian honen ordez denboraldi pare batez ordezko bezala mantenduz (orain baina askoz hobeto jokatuko luketelarik, dohain nagusiaren maila altuagoa izango baitute baina euren egoera fisiko kaxkarrak ez baitiete luzaroan jokatzen utziko).

Hauek dira datorren denboraldirako aldaketak, hauetako asko hemendik denboraldi oso batera jarriko direlarik martxan. Egoera fisikoaren sistema eta jokalarien garapenetik aparte, joko motorrarenak izango dira aldaketa garrantzitsuenak, hainbat dohain dituzten jokalarien mesedetan egingo direnak. Datorren denboraldian zehar azalduko dizkizuegu aldaketa hauek xehetasun gehiagoz.

Gure berraztertze zerrendan taldearen jarraitzaileak edo bazkideak ere baditugu, hau da, bazkideen umorea nola aldatzen den taldearen arrakasten edo porroten eraginez. Badaukagu non hobetu, bazkideek memoria luzeagoa izan beharko bailukete eta agian posible izan beharko bailitzateke entrenatzaileek zaleekin modu zuzenago batean harremanak izatea. Bazkideekin lotuta, maila igoera eta jaitsieren eraginak ere berraztertu genitzake.
Hau lanean ari garen gaiekin irekiagoak izateko asmoa dugulako aipatzen dugu, ez baita gure asmoa datorren denboraldietan gertatu daitekeenari buruz azaleko azalpenen bat bakarrik ematea, hauen inguruko zuen ideia eta iradokizunak ere entzun nahi ditugu.

Azkenik, konturatzen gara berri asko eta handiak direla hauek denak batera kontuan hartzeko, baina denboraz aldaketa hauei zentzua aurkituko zaiela eta ez dutela Hattrick joko zail edo konplexuago batean bihurtuko uste dugu. Hattricken ibiltzea erraza izatea nahi dugu, era berean interakzio eta estrategian sakona den joko bat mantenduz.

Eskerrik asko zuen arretagatik!
 
Server 070