Duela ez asko Hattricken historiaren proiektu batean lanean hasi nintzen, eta nahiz eta ia hasieratik jokatu dudan Hattrick, ezin izan nuen liluratua sentitzetik ihes egin. Jokoaz eta martxan egon den denboraz liluratua; betidanik egon dela martxan esan liteke, ze motako joko bat den kontuan izanik. Baina neure buruaz ere liluratua nengoen barregarria badirudi ere. Nire azken 10 urteez pentsatzen hasi nintzenean oso garbi ikusi nuen gauza asko gertatu direla orduz geroztik, eta gaur egun nire bizitzan oso gauza gutxi daudela Hattricken hasi nintzenekoak.
Hattricken hasi nintzenean, hogei urte baina zertxobait gehiago nituen, neskalagunik ez eta nire nire lehen zortzi orduko lanean nenbilen. Orduz geroztik, erlazio luze bat, beste hainbat neskalagun, mutilzahar beste hainbatetan, lan ezberdin pare bat, pisu batzutatik sartu eta irten, eta ezkontza bat jasan ditut. Gauza guzti hauek, berez, ez dira batere arraroak edo liluragarriak. Azken batean gauza normalak dire nire adineko batentzat. Benetan harrigarria dena 10 urte horietan ia egunero Hattrickera konektatu naizela da. Nire bizitzan ia dena aldatu da denbora honetan, baina Hattrick oraindik ere hortxe dago bizirik. Beste afizio batzuk denbora baten ondoren desagertu egin badira, Hattrickenak aurrera darrai. Batzuek honi "friki" jokaera bat deituko diote, baina nik liluragarria deitzea aukeratu dut.
Guzti hau oraindik harrigarriagoa egiten duena gaur egun duela 10 urteko lagunekin ia denborarik pasatzen ez dudala da. Nire gaur egungo lagunik gehienak, bai... Hattricki esker ezagutu ditut. Ezkondu nintzenean Hattric bidez ezaguturiko jende mordo bat gonbidatu nuen, baina duela 10 urteko lagun bakarra etorri zen, eta honek ere Hattrickean jokatzen du. Nire emazteak lagunik izan ez balitu, benetazko Hattrick festa bat izango zela suposatzen dut, ezkontza jantziekin festa nolabait animatzeko.
Guzti honek nire buruaz asko esaten duela uste dut, baina gehiago esaten du Hattricki buruz. Munduari ze nolako manager hona nintzen erakusteko eman nuen izena Hattricken, baina segituan konturatu nintzen Hattrick joko bat baino askoz gehiago zela. Eta lehen komunitate bilkurara joan nintzenean Soldaten Svejkera, Estokolmoko pub/restaurante txekiarra, beste erabiltzaileak Jolt Cola edaten zuten pertsonalitate aspergarriko friki gizenak (edo meheak) ez zirela ikusi nuen. Funtsean ni bezelakoak ziren, normalak eta besterik gabe Hattrickekin erlazio sendo bat zutenak.
Agian harrigarriena dena nire istorioa bakarra ez dela da, oso ondo baitakit zuetako askok antzeko esperientziak izan dituzuela.
"Eta orain zer?" galderari, 2000ko Urrian ezarri zen Hattrick "berria"ren ondoren, erantzun asko eman zitzaizkion: Hattrickek milioi bat erabiltzaile izango ditu, ONUren asanblea orokorretan parte hartu ahal izango duen gobernu propio bat izango du, eta Björnek bakearen Nobel saria irabaziko du mundu guztian futboleko biolentzia ezabatzeagatik. Horrelako ezer ez da gertatu, noski, baina gutxienez bide luze bat egin dugu komunitatean hain gauza politak gertatzen direnean, hala nola Gabonetan erabiltzaileek supporterrak oparitzen diren zozketak antolatzea bera ordaintzeko arazoak dituzten erabiltzaileentzat, edo orain gutxi sortu den Bakearen Kopa, non Israelgo taldeek eta musulmanek aurka jokatzen duten.
Gauza guzti hauek ez dira historia liburuetan agertuko. Beno, oraingoz ez behintzat. Baina gure historia liburu berriak Hattrickeko nostalgia ugari dauka, denboraldiz denboraldi. Gure artxiboetan oso sakon begira aritu naiz, eta lehenaldira bidaia aparta izan da. Noski, ezinezkoa da dena Historia dokumentu batean sartzea. Oraingo honetan jokoaren aldaketa eta eguneraketetan kontzentratu naiz, eta nahiko motza izaten saiatu naiz. Istorio asko geratu dira kontatu gabe, “Barba izurria”, Klonen gerrak eta Doeak, besteak beste, lehen aipaturiko komunitate ekintzekin batera. Istorio hauekin itzultzea espero dut, hala ere.
10. urteurrena bertan dugu, eta beraz garaia dugu gure
historiari begirada bat emateko. Aurretik ez zenekiten zer edo zer aurkituko duzuelakoan nago, baina memoria eta une bikainak gogoraraziko dituzuela ere ziur nago. Nik behintzat gogorarazi nituen.
(Oraintxe gogoratu naiz beste gauza bat ere maiz egin dudala: Smashing Pumpkins entzuten ibili naiz urte guzti hauetan. Baina hori da dena. Zin egiten dizuet.)