Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

8-30-2007 Editoriala: Hattricken hamar urteak

Gaur hamar urte Hat-Tricken lehen bertsioa, horrela idazten genuen orduan, Interneten agertu zen.
Oraindik hasierako garaiak ziren: irudi mugikorrak zituen zure webgune pertsonala zerorrek eraikia izatea oso modakoa eta azkenekoa zen, eta webean oinarritutako email zerbitzua izugarri konplexua.

Hattrick bestelako zerbait zen, nahiko joko arrunta azalean, baina baita mundu propio bat ere, zure zati txikiaren jabe izan zintezkeen futboleko mundua. Hasiera haietan ere, estrategia eta hartueman sozialaren nahasketa zirraragarria zen, eta nahiz eta horretarako inolako planik egon ez, Hattrickeko foroak sortzen hasi ziren, komunitate bat sortuz.

Hattrickekin horrenbeste urtetan lan egin dugunez, askotan jaso ditugu honako galderak: Uste al zenuten hain handia bilakatuko zela? Zeintzuk ziren zuen helburuak Hattrickekin hasi zinetenean?

Noski bagenuela Hattrickengan fedea eta bagenekiela jende asko egon zitekeela interesatua. Baina helburua ez zen erabiltzaile, liga edo urte kopuru zehatz batera iristea. Oinarri bat eraiki nahi genuen, Hattrick bere potentzial osora irits zedin lagunduko zuen oinarri bat, potentziala edozein izanda ere: bai jokoari dagokionean, edo erabiltzaileei edo komunitateari dagokienean ere. Hazkuntza, askotan espero ez genuen tokitan, sorpresa pozgarrien moduan etorri da, Hattricken bidez ezagutu ahal izan dugun jende guztia bezala.

Hattricken 10 urteak ospatzen ditugun unean, gure filosofia hasi ginenekoaren oso antzekoa da. Ezin dugu etorkizuna aurrikusi, baina Hattrickentzat eta bere erabiltzaileentzat ahalik eta osasun onena nahi dugu. Gaur egungo jokoko ekonomiaren arazoari buelta ematea, jokorako funtzio interesgarriak sortzea, eta komunitatea bultzatzeko era berriak aurkitzea: egiteko asko dago.

Baina, eta urteurrena... nola ospatu behar dugu? Modurik onena agian jokoko zure lagunekin tabernako bidean jartzea da, eta gau on bat pasatzea. Ondoren gure Egutegia erabil dezakezu zure bizitza errealeko ekintzak azaltzeko eta zure lagunak bertan izen-ematera animatzeko zure festa, futbol partidu eta abarrekin bat egiteko. Egutegiak Hattrickeko gertaera garrantzitsuak ere erakusten ditu, eta Supporterra bazara zure ohar pertsonalak ere bertan idatz ditzakezu.

Beste funtzio bikaina eta soziala HT-Live Berria da. Hau zure partiduak jarraitzeko modu alternatiboa da, txat propioa duen interfaze grafiko hobe batez, zure partidua jarraitzen ari diren erabiltzaileekin zuzenean hitz egiten utziko dizuna.

Gainera, Gonbidapenak ere ezarri ditugu, zure lagunei Hattrickekin bat egiteko gonbidapenak bidaltzen utziko dizuna, eta gonbidapena onartzen dutenen egoera ikusten utziko dizuna.

Hori da dena oraingoz! HT Taldetik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu Hattricken 10 urte bikain hauengatik, beste asko beteko dituen esperantzarekin.

Skål!
 
Server 071