Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

10-8-2007 Editoriala: Datorren denboraldirako aldaketak

Oraingo denboraldi hau hasi aurretik argitaratu ziren editorialetan Hattricken egungo ekonomia eta jokoaren diseinurako genituen helburuak azaldu genituen, hala nola jokalarien eskaintza handiegia txikitzea eta salerosketa merkatu orekatuago bat lortzea. Ekintza zehatz batzu ere iragarri genituen, bai epe motzerako eta baita luzerako ere. Epe luzeko aldaketen xehetasunak azaltzeko ordua da.
Gogoratu dezakezutenez, Uztailean taldeen diru sarrerak handitu genituen, astero Hattrick sistemak izaten zuen diru galera gelditzeko. Honek espero genituen emaitzak izan ditu: taldeek diru gutxiago galtzen duten, talde gehiagok inbertitzen dute jokalari berritan, eta merkatuko prezioak berera itzultzen ari dira. Nahiz eta beharrezkoa izan, hau azken batean momentuko sendagaia besterik ez zen. Datozen pausoek, garrantzitsuagoak, jokalariak denboran nola garatzen diren eta joko motorrean nola aritzen diren aldatuko dute. Jokoaren mekanikak erabiltzaileak euren taldeentzat bakarrik ez, baina Hattrickentzat ere onuragarriak diren erabakiak hartzera animatzea nahi dugu.

Guzti hau jokoaren erraztasuna galdu gabe eta talde mota batzuei, diru asko aurreztua dutenei edo jokoan denbora luzea daramatzatenei adibidez, abantailarik eman gabe egin nahi dugu. Honek, aldaketa berrien ondorio gehienak gradualak izango direla esan nahi du, eta benetazko eraginak denboraldi batzuren ondoren ikusiko direla, erabiltzaileak sistema berrira ohitu ondoren. Etorkizuneko irabazleak ondoen egokitzen diren erabiltzaileak izango dira, ez une honetan talde hobeak dituztenak.

Prestatuak ditugun aldaketak lau sailetan banatu daitezke:
• Partiduetako motor berria: Jokalarien kokapenak eta bakarkako aginduak
• Egoera fisikoaren eragina, jokalari guztientzat
• Dohainen entrenamendua
• Dohainen jaitsiera denboran zehar

Partiduetako motor berria: Jokalarien kokapenak eta bakarkako aginduak
Gure epe luzeko helburuetako bat jokoan dohain anitzeko jokalariak sustatzea da. Dohain asko entrenatzeak denbora asko behar duenez, eta jokalariak adin zaharragoz entrenatu behar direnez, dohain anitzeko jokalariak joko motorrean eragin handiagoa izanez premiatu beharko lirateke, eta ez soldata murrizketa antzeko batekin bakarrik. Datorren denboraldirako partiduko motorraren berrikuste oso bat egin dugu, jokalarien kokapen bakoitza eta bertako bakarkako aginduak aztertuz eta eremu bakoitzeko puntuaketetan, eta ondorioz baita partiduaren emaitzean ere, zuten eragina egokituz (eragin batzuk altuegiak ziren, beste batzuk, ordea, baxuegiak).

Bakarkako agindu guztiak eraginkorrak izatea nahi dugu eta zure erabakia dituzun jokalarien dohainen eta taktika beharraren araberakoa izatea, ez "objetiboki" hobea ze agindu den arabera aukeratzea. Kokapen ezberdinen arteko lotura naturalak indartu eta euren garrantzia erlatiboak orekatu ere nahi ditugu, era berean "taktika extremoen" eragina txikituz, non bigarren dohain izugarri altu batek partiduaren motorretik modu irreal batean probetxua ateratzen duen.

Kontua, azken finean, honakoa da: edozein bakarkako agindu emanda ere, atzelari batek beti zelaian dagoen ez-atzelari batek baino eragin handiagoa izango du defentsan. Honek, adibidez, hegaleko defentsibo batek hegaleko erasoan hego-atzelari erasokor batek baino eragin gehiago izango duela esan nahi du, edo defentsan eragin handiagoa izango duela erdiko atzelari erasokor batek erdilari defentsibo batek baino. Postu batean dohain bakarreko jokalari bat erabiltzeak ez du ondorio txarrik izango, baina kokapen horretarako komenigarri diren dohain guztiak dituen jokalari bat erabiltzea eragingarriagoa izango da. Jokalari bat berez berea ez den postuan kokatzea (adibidez sortze-lan oso altua duen erdilari bat erdiko atzelari erasokor bezala jartzea) posible izango da oraindik ere, baina ez da lehen bezain onuragarria izango.

Azkenik, kokapen askotarako dohain berri erabilgarriak jarri ditugu. Dohain hauek hirugarren mailako dohainak edo izango lirateke, ez baitute euren kasan eragin handirik izango. Hala ere, entrenamenduetarako helburu berri politak izan daitezke dohain maila baxuen entrenamendu azkarragoa kontutan izanik (ikus entrenamenduaren atala, beherago), nahiz eta partiduan bertan ez duten sekulako eraginik izango.

Kokapen bakoitzean ezarriko diren aldaketen xehetasunak ikusteko, irakurri hurrengo editoriala.

Egoera fisikoa
Uztaileko editorialean aipatu genuen bezala, egoera fisikoa jokalari guztientzat izango da garrantzitsua. Partiduan zehar egoera fisikoak eragiten duen modua ere aldatuko da. Lehenik, egoera fisikoa jokalari guztientzat, eta ez erdilarientzat bakarrik, hartuko da kontutan. Gainera partidu guztian zehar izango da faktore, eta ez bigarren zatian bakarrik gutxi gora behera orain egiten den bezala. Zure jokalariak egoera fisiko altua badu, ez du errendimendurik galduko agian partidu amaiera arte (maila altu honen arabera). Maila baxuko jokalari bat, berriz, lehen zatian hasiko da errendimendua galtzen. Atsedenaldian energia apur bat berreskuratuko du, baina bigarren zatian segituan hasiko da berriro galtzen.

Egoera fisikoak eragindako errendimendu galera honen abiadura orain arte erdilariekin eragiten zuen moduan modelatu da. Nola nahi ere, eraginak orain argiagoak izango dira, partiduan zehar datu gehiago emango baitzaizkizu hauei buruz. Partiduaren kronika erabiliko dugu egoera fisikoaren gertaerak azaltzeko, baina egoera fisikoaren eragin orokorra ere erakutsiko dugu puntuaketen sisteman.

Entrenamendua
Maila baxuetako entrenamendua orain baino askoz azkarragoa izango da: orduan eta maila baxuagoa, orduan eta entrenamendu azkarragoa. Oso maila baxuetako entrenamendua orain baino hainbat aldiz azkarragoa izango da. Entrenamendua dohaina gora doan heinean geldotzen joango da, eta maila "ona" lortzen denerako entrenamenduaren abiadura orain dugunaren antzekoa izango da. Dohain mailak igotzen den maila bakoitzeko entrenamendua geldotuko du, baina eragin handiena maila baxuenetan ikusiko da. Maila altuagotan, geldotze hau entrenamenduan adinak duen eragina murriztuz konpentsatuko da. Praktikan, oso maila altuak lortu beharko dituzu geldotze honen eraginak entrenamenduan garrantzitsuak izan daitezen.

Argi esateko, adinaren araberako entrenamendu abiadura bakarrik izan beharrean, orain bai adina eta baita dohain maila ere hartuko dira kontuan abiadura hau kalkulatzean. Aldaketa honek bigarren mailako dohainen entrenamendua bizkortuko du, eta baita onuragarriago egin ere (soldata mugatik gertu bazaude behintzat). Kasu askotan komenigarriagoa izango da adibidez zure atzelariari sortze-lan entrenamendu piska bat ematea, zure dohain bakarreko erdilari hori oraindik gehiago entrenatzen jarraitzea baino, honen soldata eta maila baxuetako entrenamendu bizkorra dela eta.

Lehenago esan genuen bezala, aldaketak egingo ditugu baloi geldituaren eta egoera fisikoaren entrenamenduetan.
Baloi gelditua: Partidua jokatzen duten jokalari guztiek (eta baita ordezkoek ere) jasoko dute entrenamendua. Baloi geldituak jaurtitzen ditu(zt)en jokalariak/ek bonus bat jasoko du(te). Gainera, esan beharra dugu etorkizunean baloi geldituaren dohainak garrantzia handiagoa izango duela.
Egoera fisikoa: Partidurako hautatuak diren jokalariek, minuturik jokatzen ez duten ordezkoak barne, egoera fisikoaren entrenamenduaren %100a jasoko dute. Taldeko beste jokalariek entrenamenduaren eraginaren erdia bakarrik jasoko dute.


Dohainen jaitsiera
Dohain mailak eragina izango du dohainaren jaitsieretan, baina oso maila altuetan bakarrik (jainkotiarraren ingurukoak). Jainkotiarretik gora entrenatuak izan diren jokalariek arazoak izango dituzte jainkotiar gorako maila horiek mantentzeko. Era berean, adina ez da hain garrantzitsua izango orokorrean dohain jaitsierak kalkulatzean.

Noiz ezarriko dira aldaketa hauek?
Aldaketa guzti hauek datorren denboraldian ezarriko dira (Azaroaren 5ean hasia). Partiduen motorrean aldaketa asko daudenez (nahiz eta aldaketa bakoitza berez txikia izan), lehenik aldaketa hauek frogatzeko aukera izan dezazun nahi dugu, partidu ofizialetan ezarri aurretik. Honegatik, partiduko motor "berria" (egoera fisikoaren eta jokalari/kokapen ezberdinen eragin berriekin) lagunarteko partiduetan bakarrik erabiliko da datorren denboraldian, eta ondoren ezarriko da partidu guztietarako.
Laburbilduta: Entrenamendu eta dohainen jaitsierak datorren denboraldiaren hasieran aldatuko dira, kokapenen eraginen eta egoera fisikoaren aldaketak datorren denboraldiko lagunartekoetan bakarrik hartuko dira kontutan.

Bananduta iragarriko diren aldaketak
Uztailean iragarri genituen beste bi aldaketa ere datorren denboraldian ezarriko dira. Aldaketa hauek denboraldi hasierarako prest egongo ez direnez datorren denboraldian zehar iragarriko dira Nire Hattrick orriko mezuen bidez:

• Egoera fisikoaren maila zentzudun bat izatea beharrezkoa izango da bestelako entrenamendu batzuk jasotzeko. Oso egoera fisiko kaskarrean dauden jokalariek ez diote dohain tradizionalen entrenamenduei probetxu handirik aterako.

• Min hartzeen sendatze denbora gaur egungo balioetatik zertxobait murriztuko da, eta adina ez da denbora hauetarako hain garrantzitsua izango. Nola nahi ere, partiduetako momentuko egoera fisikoak eragina izango du lesioetan. Nekatuta dagoen jokalari batek min hartzeko arrisku handiagoa jasango du.

Hau al da dena?
Datorren denboraldira begira, bai. Baina hau hasiera besterik ez da, ez azken konponbidea. Aldaketa gehiago eta funtzio berriak eztabaidatzen ari gara, bai jokoaren esperientzia hobetzeko eta baita dohain anitzeko jokalariak gehiago sustatzeko ere. Gainera, ziur naiz HFAk egoera ekonomikoa aztertu beharko duela (zurrumurruek diotenez zaleak protesta taldeak antolatzekotan daude, partiduetako sarreren garestitzearen ondorioz).

Ondo izan!
 
Server 070