Berriak
11-2-2007
Editoriala: Denboraldi Berrirako Gida
Denboraldi berriaren hasierarekin aurreko editorialetan azaldutako joko motor eta entrenamendu sistema berriak martxan jarriko ditugu.
Oraingo honetan, datozen aldaketak laburbildu nahi ditugu, eta behar den ataletan baita beraien funtzionamenduari buruzko xehetasun gehiago eman ere.
Printzipioz, eguneraketa honen gaurkotze guztiak momentuan bertan emango dira. Hala ere, joko motor berria lagunarteko partiduetan bakarrik erabiliko da datorren denboraldian. Hau denentzat berdina izango da, baita selekzioentzat ere.
"Froga denboraldi" honek dinamika berriak ulertzeko eta zure taldea prestatzeko aukera emango dizu. 2008ko hasiera aldera hasiko den denboraldian, joko motor berria Hattrickeko partidu guztietarako erabiliko da.
Entrenamendu sistema berria momentuan bertan jarriko da martxan. Hemen dago aldaketen laburpen bat, noiz eta nola eragiten duten adibideekin behar den kasuetan:
Joko motorra
1. Dohainen eragina, eta zelaiko kokapen ezberdinetan bakoitzak duen pisua, dezente aldatu da. Jokalari gehiagok erabiliko dute orain bigarren edo hirugarren dohain bat. Hau gure azken editorialean azaldu zen xehetasun guztiekin; mesedez begiratu ezazu, edo irakurri Hattrickeko arau eguneratuak.
2. Egoera fisikoa jokalari guztientzat hartuko da kontutan. Partiduaren hasieran, jokalari guztiak ondo atseden hartuta daude, eta euren gaitasun osoan jokatuko dute. Partidua aurrera doan ahala, jokalariak nekatzen joan daitezke. Orduan eta egoera fisiko altuagoa, orduan eta beranduago nekatuko da jokalaria. Behin nekea somatzen denean, jokalariaren jokoa linealki okertuko da: nekatutako jokalari batek gaitasun kopuru bera galduko du 65 eta 70 edo 85 eta 90 minutuen artean. Atsedenaldian eta berriz ere luzapenaren aurretik jokalariek atseden apur bat hartuko dute, eta euren gaitasuna zertxobait hobetuko da. Partiduaren ondoren, egoera fisikoaren eragina izar puntuaketetan aztertu ahal izango duzu. Honi buruzko datu gehiago hurrengo atalean.
3. Izar puntuaketak. Gorago azaldutako aldaketen ondorioetako bat zure taldearen puntuaketak, eta jokalarien izar puntuaketak, aldatu egingo direla da. Puntuaketek, azken batean, jokalari bakoitzaren eta taktikaren "indarra" erakusten dute. Joko motor berriaren aldaketa positibo gehienak oraindik erabiltzaileek entrenatu ez dituzten dohainen kontribuzioetan eman direnez, normala da zure puntuaketak apur bat jaistea. Bestalde, hauek hobetzeko aukera asko izango duzu ondo entrenatzen baduzu. Izar puntuaketak, gainera, zertxobait informazio ezberdina erakutsiko du hemendik aurrera. Jokalarien jokoa partidu osoan zehar estatikoa ez denez, jokalari bakoitzaren izar puntuaketak partiduan izan duen batazbesteko jokoa erakutsiko du orain. Honek bakarrik sistema zaharrean baino izar gutxiago emango ditu, lehen jokoa konstante mantentzen baitzen partiduan zehar. Honez gain, izar puntuaketak zure jokalaria partiduaren amaieran nola jokatzen ari zen erakutsiko du. Hau jokalariaren izar puntuaketaren zati bat izar grisez erakutsiz egingo da.
Adibidea: Guztira bost izar dituzu partiduaren kronikan, lehen hiruak horiak izanik eta azken biak grisak. Honek, zure jokalariaren ekarpena batazbeste bost izarretakoa izan dela esan nahi du, eta partidu amaieran hiru izarretako ekarpena bakarrik ematen ari zela. Jokalari honek batazbeste hobeto jokatuko luke egoera fisiko hobea baleuka. Partiduaren minutu gutxiago jokatuko balitu ere batazbesteko ekarpen hobea izango luke, nekatzeko denbora gutxiago izango bailuke.
Zure jokalariek dena emateko moduak bila itzazu, baina gogoratu normala izango dela jokalari gehienak partidu amaieran nekatuak egotea.
Guzti honez gain, izar puntuaketen formula zaharreko akats batzuk konpondu ditugu. Adibidez, birkokatutako jokalariek merezi zituzten baino izar gehiago jaso ohi zituzten. Beste batzuetan, zelaiko kokapen batzuetarako bigarren dohainen kontribuzioa ez zen ondo adierazten izar puntuaketetan. Aldaketa hauen xehetasunak ez azaltzea aukeratu dugu, nahiko nahasgarriak izan baitaitezke. Garrantzitsua zera da: puntuaketek jokalari bakoitzak taldean duen garrantzia lehengo sistemak baino hobeto erakutsiko dizu.
Entrenamendua eta jokalarien garapena
1. Aldaketa garrantzitsu batzuk egin ditugu dohainak entrenatzen diren moduan eta jokalariek denboran dohainak galtzen dituzten moduan. Aldaketa hauek hemen azalduko ditugu, eta xehetasun gehiago aurkitu ahal izango dituzu arauetan, baina gogoan izan funtsean sistema bakar bat dela: jokalarien dohainak denbora zehar nola garatzen diren euren adinaren, entrenamenduaren, eta dohain mailaren arabera. Hasteko, aldaketa hauen zergatia aztertu dezagun.
Orain arte, dohainak beti abiadura berdinean entrenatu dira, baxuak edo altuak ziren kontuan hartu gabe; entrenamenduan eragiten zuten faktore bakarrak entrenatzen zen dohaina eta jokalariaren adina ziren. Hori dela eta, erabiltzaile askok jokalari bat, bere karrera osoan, dohain bakar batean entrenatzea aukeratu dute. Behin dohain bakar hau oso gora iristen denean, jokalaria zaharregitzat hartzen da bigarren dohain batean entrenatzeko. Jokalari hauek erlatiboki adin gaztean "konpletutzat" hartzen direnez, dohain oneko jokalarien emari handiegi bat azaldu da Hattricken. Sistema berriak modelo hauek konpontzea nahi genuen, erabiltzaileak jokalari gutxiago denbora gehiagoz entrenatzera animatuz.
Sistema “berriak” hiru faktore hartzen ditu kontutan: entrenamendu mota, adina eta oraingo dohain maila. Sinplifikatuta, adinak ez du lehen bezain beste geldotuko entrenamendua, baina honen ordez dohain mailak geldotuko du. Erreformaren eragin nagusiak honakoak dira:
• Jokalari guztiek dohain baxuak orain baino ASKOZ azkarrago entrenatuko dituzte. Dohaina hobetzen den heinean entrenamendu abiadura jaitsiko da. Dohain maila altuenetan jokalari guztiek orain baino entrenamendu geldoagoa jasoko dute.
• Euren adineko beste jokalarien dohainekin alderatuz dohain oso altuak dituzten jokalariek, harrobietako jokalari onenak direnek adibidez, euren dohain nagusia orain baino zertxobait polikiago entrenatuko dute.
• Jokalari zaharragoak, adinekoekin alderatuz dohain baxuagoak dituztenak, orain baino azkarrago entrenatuko dira.
• Jokalari gehienak orain baino azkarrago entrenatu ahal izango dira, dohain nagusi oso altuak entrenatzen ez badira behintzat.
Adibidea: "Ona altua" dohain mailatik hasi den 17 urteko atezain batek orain baino denbora gehiago beharko du atezaintzan maila jainkotiarra lortzen. (Berdina gertatuko da 17 urteko eta talentu handiko atzelari, erdilari, hegaleko eta abarrentzat).
Nola nahi ere, 24 urteko aurrelari zoragarri bat (edo atzelari, erdilari, etab.) orain baino azkarrago entrenatuko da. Hau dohain guztientzat gertatzen da, baloi geldituarentzat izan ezik. Aldaketak askoz nabariagoak izango dira dohain maila baxuetan, sortze-lan mundiala eta pase pobreak dituen jokalari batek bere paseak orain baino askoz azkarrago entrenatu ahal izango baititu.
Azkenik, “dohainen beherakada” sistema ere aldatu dugu. Orain arte hau ausazkoa zen, eta erabat adinean oinarritua. Jokalari batek, adinean aurrera joan ahala, orduan eta arrisku handiagoa zuen “dohain jaitsiera” bat jasateko; batzuetan beherakada berean hainbat maila jaitsi zitzazken. Sistema berria ez da batere ausazkoa edo zortezkoa, “zahartze prozesu” gradual eta asmagarri bat baizik. Eragiten duten faktoreak jokalariaren adina eta bere dohain bakoitzaren maila izango dira: dohain altuagoak lehenago jaisten hasiko dira, dohain baxuagoak orain baino beranduago.
Honek jokalarien garapenen kurbak indibidualagoak egingo ditu. Sistema zaharrean, jokalariek ezin zuten beherakadarik izan 26 ure bete aurretik. Lege hau berdin mantenduko dugu, baina adin zehatza ezberdina izango da jokalari ezberdinentzat, euren dohainen mailetan oinarrituta.
Jokalarien garapen modu berri honek efektu interesgarriak izango dituela uste dugu. Bigarren dohainak entrenatzea azkarragoa izango da (normalean dohain nagusia baino baxuagoa izaten hasten baita). Dohain maila altuak baxuagoak baino lehenago hasiko direnez beherakadak jasaten, hainbat dohainetan entrenatzen den jokalariak hobeto mantenduko du bere jokoa adinean aurrera joan ahala.
Dohain altuenak dituzten jokalariak izango dira dohain beherakadak jasaten lehenak. Muturreko jokalariek denboraldi bakar batean beherakada handiak jasan ahal izango dituzte.
Kontuan hartzekoa: Datorren denboraldian dohainen beherakaden eta entrenamenduen berri egun ezberdinetan ematen jarraituko da. Hemendik denboraldi batera beherakaden eguneraketak egunez aldatuko ditugu entrenamenduen eguneraketekin batera gertatzeko.
Entrenamendu hondarra
Orain arte, taldeko jokalari GUZTIEK jasotzen zuten entrenamenduaren eragin txiki bat partidua dagokion kokapenean jokatu zuten inporta gabe. Entrenamendu honi entrenamendu "erresiduala" ere deitu izan zaio askotan. Entrenamendu sistema berriaz, entrenamendu "hondar" hau astean zehar partiduren bat jokatu duten jokalariek bakarrik jasoko dute. Aldaketa hau egingo ez bagenu, entrenamendu hondar hau boteretsuegia bihurtuko litzateke.
Defentsa Postuak
"Defentsa Postuak" entrenamendu motak atezainaren defentsa dohaina ere entrenatuko du hemendik aurrera.
Baloi Gelditua
Baloi geldituaren entrenamenduaren eragina ez da hemendik aurrera talde osoarentzat izango, astean zehar partiduren bat jokatu dutenentzat baizik. Falta eta penalty jaurtitzaileek eta atezainek, gainera, %25eko bonus bat jasoko dute baloi gelditua entrenatzean. Honez gain, baloi geldituaren entrenamenduak betiko moduan funtzionatzen jarraituko du: dohainaren mailak ez du eraginik izango ez entrenatzeko abiaduran eta ezta dohainaren beherakadetan ere. Salbuespen hau baloi geldituen dohainak partiduan duen eragina aldatzeko asmoa dugulako egin dugu, eta lan hau baloi gedituen entrenamendu sisteman aldaketa gehiago ezarri aurretik amaitu nahi dugu. Baloi geldituen dohaina jokalarien soldaten kalkulurako faktore izatea ere atzeratu egin dugu. Baloi geldituak jasango dituen aldaketei buruzko datu gehiago datorren denboraldian zehar emango ditugu.