Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

12-7-2007 Editoriala: Harrobiko hobekuntzei buruz xehetasun gehiago

Harrobia itxita egon zen joan den Astelehenaren zati handi batetan asko behar zen eguneraketa batengatik, Astarteko "Aldaketak Harrobiak" editorialean azaldu genuen bezala. Honako hau Astearteko editorialaren jarraipen bat da, egin genituen aldaketei buruzko xehetasun gehiago eta etorkizunerako ditugun ideien berri jakin nahi dituztenentzat.
Hau irakurtzen duzunerako, Harrobiko aldaketen lehen fasea egina egongo da. Oraingo harrobiko jokalarien maila hobetu dugu, eta sortuko diren jokalariak baina berdin edo hobeekin irteteko formulak aldatu ditugu. Maila berri hauekin, erabiltzaileek aukera handiagoak izango dituzte zentzuzko harrobiko jokalariak sortzeko.

Jokalarien hobekuntzen printzipioak:

* Bai uneko dohainak eta baita potentzialak ere hobetu dira. Jadanik potentzial altua zuten jokalariei gutxiago handitu zaie potentzial hau, potentzial baxua zuten jokalariekin alderatuz gero. Hau "goiko mugako" balioekin nahiko pozik gaudelako da, baina ez hain pozik potentzial hauen mailetara iristeko behar den denborarekin.

* Uneko dohainen igoera jokalariaren potentzialaren araberakoa izan da. Orduan eta potentzial altuagoa, orduan eta handiagoa uneko dohainaren eta potentzialaren arteko tartea. Benetan ona bazara, asko entrenatu beharko duzu potentzial horretara iristeko.

* Uneko dohainen gorakadak jokalariak Harrobian daraman denbora ere kontuan hartzen du; orduan eta denbora gehiago, hobeto.

* Nahiz eta gorakada ezberdina izan jokalari bakoitzarentzat, gorakada ez da inongo kasutan beherakada izan.

Entrenamenduaren aldaketen xehetasunak:

* Harrobiko entrenamenduen abiadura handitu da. Talde nagusian bezala, dohain maila baxuak altuagoak baino azkarrago entrenatuko dira, eta jokalari gazteak zaharragoak baino azkarrago. Beste guztia berdina bada ere, orokorrean Harrobiko jokalariek talde nagusikoek baino azkarrago entrenatuko dute.

* Harrobian bi entrenamendu mota batera erabiltzeagatik jasotzen den bonusa igo egin dugu. Konbinaturiko eragina %25 altuagokoa izango da orain, lehengo %10aren ordez.

* Egoera fisikoaren eta sasoiaren entrenamendua kendu ditugu Harrobitik. Partiduak jokatzean, zure jokalari guztiek egoera fisiko bera izango dute. Harrobiko jokalariak talde nagusira igotzen direnean euren egoera fisikoaren maila ahula eta eskasa bitartekoa izango da (lehengo sistema zaharraz igotako jkalari gazteak ere maila hauekin agertuko dira).

* Egoera fisikoak eta sasoiak ez dute eraginik izango Harrobiko partiduetan. Honek bi arazo konpontzen ditu: Dohainen entrenamenduen alternatibak ezabatzen ditu, horrela entrenamendu abiadura handituz. Gainera, erabiltzaileei euren Harrobiko jokalarien garapena jarraitzea errazten die.

* Hala ere, Harrobiko jokalarien jokoa ez da erabat aurrez asmagarria izango. Euren jokoa normalean unean dituzten dohainei dagokiena izango da gutxi gora behera, baina euren potentzialari dagokionetik gertu ere ibili daiteke. Honekin, ze jokalarik hobetu dezaketen asmatu ahal izango duzu.

* Atezainek lehenago zutena baino potentzial handiagoa izango dute Defentsa dohainean, baina hasierako dohaina nahiko baxua izango da.

* Baloi geldituaren hobekuntza tartea nahiko mugatua izango da. Batere entrenatzen ez baduzu, zure jokalariek harrobi "zaharrean" baino baloi geldituaren dohain baxuagorekin amaituko dute. Entrenatzen baduzu, orokorrean sistema zaharrekoek baino maila altuagoa izango dute baloi geldituan.

* Bakarkako entrenamendua askoz eragingarriagoa egin dugu. Entrenamendu mota honekin ez dago talde entrenamendurik, baina jokalari bakoitzak jokatu duen kokapenari dagokion dohainetako bat entrenatuko du. Hala ere, bakarkako entrenamenduak oraindik ere talde entrenamenduak baino eragin txikiagoa izango du.

* Jokalari bat talde nagusira igotzen denean, bere dohainetan gorakada bat jasoko du bere potentzialera hurbilduz. Gorakada hau jokalariaren adinaren araberakoa da. 17 urteko jokalariek ez dute inolako gorakadarik jasoko. Orduan eta zaharragoa, orduan eta gorakada handiagoa. Honek jokalaria helduagoa dela eta talde nagusian aritzeko hobeto prestatua dagoela erakusten du.

Datozenak
Ahal den bezain azkar (datorren denboraldi hasieran beranduenez) konponketen urrengo urratsa emango dugu. Harrobiko interfazean eta managerrek beraien jokalariak aztertzeko tresnetan jarriko dugu arreta. Hauek ez dira datozen aldaketen azkeneko deskribapenak, agian aldaketak jasan ditzakete.

* Zure harrobirako hautagai bat bilatzerakoan, talentu bilatzailearengandik informazio gehiago eta erabilgarriagoa jasoko dugu.

- Talentu bilatzaileak hiru trebetasun altu posibleen artean, trebetasun baten potentziala emango du.
- Talentu bilatzaileak hiru trebetasun altu posibleen artean, trebetasun baten uneko maila emango du.
- Talentu bilatzaileak komenta lezake jokalari batek bi trebetasunetan hasierako maila ona daukala. Trebetasun anitzetako hautagaientzako seinale bezala defini dezakegu.
- Kasu batzuetan Espezialitatea argituko da.
- Kasu batzuetan jokalariaren Izaera-balioa argitu liteke.

* Entrenamenduko oharrak ere aldatuko dira.

- Entrenatzen duzun entrenamendu mota ezberdin bakoitzeko, taldeko jokalari baten trebetasun maila emango du entrenatzaileak. Erremateak entrenatzen baduzu, taldeko jokalari baten errematea trebetasunaren maila argituko du. Entrenamendu nagusian eta bigarren mailakoan entrenatzen baduzu, jokalari bakar baten informazioa jasoko duzu. Entrenamendu honen potentzial handiena azaltzeko aukera bat ere badago.
- Uneko dohain mailaren eta potentzialaren arteko tartea (“Entrenatzeko falta zaiona”) maila oso bat baino txikiagoa bada, hala ohartaraziko da. Azalpen hau 2 edo 3 maila falta badira ere ager daitezke.
- Jokalari zehatz bati entrenamendu mota batean falta zaiona jakiteko aukera izango duzu.
- Entrenatu duen jokalarik batek hobetzen ez badu (bere potentzialera iritsi delako), beti ohartaraziko da.
- Entrenatzaileak jokalari batek Espezialitatea duen ala ez komenta dezake.
- Jokalariaren Izaera informa daiteke.

Berriro diogu, hau ez da azkeneko lista eta agian oharretakoren bat gehitu edo ezaba dezakegu, baina ideia nagusia eta argi geratu nahi dena zera da: errazagoa izango da baliagarria den informazioa ebaluatzea, kasu batzuetan, errezagoa izango da iragartzea zer informazio azalduko den managerraren aukerak emanda.

Laburtzeko, guk uste dugu Harrobiko berrikuspen honek hasieran sistemarako genuen asmora gerturatuko dela. Honek ahalbidetuko du zer nolako jokalari motak sortu nahi dituzun zure talderako, eta jokalari gutxi edo asko entrenatu. Orain aukera zure esku dago.
 
Server 071