Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

12-17-2007 Editoriala: Datorren denboraldia: Zaleen formula berriak

Editorial honek datorren denboraldirako ditugun asmoak aurreratuko ditu. Hattricken ekonomian eguneraketa txiki bat ere azaltzen dugu.
Datorren denboraldia: Zaleen itxaropenak

Zaleak jokoaren zati garrantzitsua dira gaur egun, sarrerengandik dituzun irabaziak kontrolatzen baitituzte. Hala ere, ez gaude erabat pozik oraingo zaleen formula dabilen moduan, eta datorren denboraldiaren hasiera aldatuko dugu.

Zaleen arazo handiena memoriarik ez dutela da: partidu bakoitzeko emaitzen arabera bakarrik erantzuten dute. Honek eragin arraro eta nolabait drastikoa izan ditzake. Adibidez, maila batera igo berria bazara, zaleek beheko mailan bezainbeste partidu irabaztea esperoko dute, nahiz eta aurkariak indartsuagoak izan. Eta maila berri hortan partidu batzu irabaztea lortzen baduzu, zaleek euren esperantzak altu jarriko dituzte eta astero emaitza bikainak nahiko dituzte. Porrot handi hori azkenean etortzen denean, zaleek oso gaizki hartuko dute, denboraldi hasiera zein bikaina izan den ahaztuz. Zaleen horrelako erantzunek ondorio larriak izan ditzake taldearen ekonomiarentzat.

Honen ordez, zaleek partidu bakoitzaren kontestua hobeto ulertu dezaten nahi dugu, eta horren arabera erantzutea. Zaleei memoria bat emateak, gainera, taldeei intzentibo bat emango die denboran euren taldea hobetzeko. Zaleek igoera lortzen duen edo Kopan urrutira heltzen den talde bat sarituko dute.

Sistema berriko kontzeptu berri nagusia zaleen itxaropena izango da. Denboraldi bakoitzaren hasieran, zaleek taldeaz espero dutena esango dizute. Hau "maila honetan mantentzeko sufritzea espero dugu" edo "igoera erraz bat espero dugu" modukoa izango da.

Denboraldi berrirako itxaropenak gehien bat aurreko denboraldian gertatu zenean, orduan zaleek espero zutenean eta azkenean gertatu zenean oinarrituko da.

Igo berria den talde batek hasiera lasaia izango du maila berrian, zaleek oraindik ez baitute bertan garaipenak lortzeko itxaropenik sortu. Zure taldea piskanaka liga sisteman gora edo behera badoa ere, zaleak piskanaka egoera berrira ohituko dira. Baina maila berean urte askotan bazaude, zaleek piska bat gehiago esperotzeko joera izango dute. Pozik mantentzeko zailagoak izango dira urtero zure multzoan garaile irten baina igoera inoiz lortzen ez baduzu.

Denboraldiko itxaropenek, era berean, partidu bakoitzerako itxaropenetan eragina izango dute. Ligako txapela lortzeko zure arerio handienaren aurkako partidua al da? Edo datorren partidua ligako lehenengoaren aurkako porrot ziurra al da?

Zaleen orri berrian, zaleek partidu bakoitzerako duten itxaropena ikusi ahal izango duzu. Bi taldeen liga postua eta denboraldiko itxaropenak hartuko dira kontuan. Zaleek zuk irabaztea, galtzea edo partidu berdindu bat izatea espero dezakete; alde zehatz batez irabazi edo galtzea ere espero dezakete.

Zaleen esperantzak betetzea garrantzitsua izango da, euren umorea eta sarreren salmentak altu mantentzeko. Denboraldiaren hasieran, zaleek denboraldirako duten itxaropenetan oinarrituko dituzte partiduetako itxaropenak. Denboraldia aurrera doan ahala, uneko liga sailkapena orduan eta garrantzitsuagoa bilakatuko da zaleen erantzunetarako. Hau da, denboraldi kaskarra burutzen ari bazara, zaleak horretara ohituko dira, euren esperantzak horren arabera jaitsiz. Ez ligako sailkapena bakarrik, baina taldearen puntuak ere hartuko dira kontuan. Zaleentzat ez da ezberdintasunik egongo 2. eta 5. sailkatuen artean denek puntu kopuru bera badute.

Orain, partiduetako emaitzak ez dute erabakitzen zaleek zer pentsatzen duten zutaz. Nori gustatzen zaio taldea bat duen guztia ematen ez badu? Kontulariak again ez du kontuan izango, baina jarraitzaile errealak bai.

Zure zaleek taldearen jarrera kontuan izango du. Zure jokalariei “Lasai jokatu” edo “Hil ala bizikoa” bezala jokatu dezatela agintzen badiezu, zaleen erreakzioa partidaren emaitza eragina izango du. “Lasai jokatu” agintzerakoan galtzen bada eragin kaltegarriak handituko dira eta eragin onuragarriak txikituko dira irabazterakoan. “Hil ala bizikoa” erabiltzean irabazten bada eragin onuragarriago izango du eta galtzen bada, eragina kaltegarria txikiagoa izango da. Kasu bietan, eragina oso mugatua izango da partiduko emaitza zaleek espero zutenatik gertu gelditzen bada. Baina emaitza esperokoarekin asko desberdintzen bada, eragina nabarmenduko edo ezabatu ere. “Lasai jokatu” jokatzen baduzu zaleek irabaztea espero duten partidu batean, eta galtzen bukatzen baduzu, bazkideek zugan duten fedea galduko dute. Beste hitz batzutan, beraien umorea jeitsiko da.


Zaleaengan zure diru aurreztuak ere eragina izango du, orokorrean gaur eta etorkizuneko arrakasta balantzatuz.

Talde aberats bateko zaleak pozik mantentzeko zailagoak izango dira. Porrot bati indartsuago eta garaipen bati lasaiago erantzungo diote talde txiro bateko zaleek baino. Orduan eta diru gehiago izan zure taldeak, orduan eta indartsuagoak izango dira erantzun hauek.

Mekanismo hau bi gauzagatik ta garrantzitsua. Alde batetik, era leun batean jokoan dagoen diruaren gehiengoa erregulatzeko modu bat ematen digu (interesen balioek diru gutxiengoa erregulatzeko ematen diguten modu beretsuan). Bestalde, taktika extremo batzuei onuragarritasuna kentzen zaie, taldea beheko maila batean dirua aurrezteko eduki, bat batean sekulako taldea erosi eta Kopa irabaztekoa bezala, adibidez.

Ez ditugu diru asko aurrezten duten taldeak "hil" nahi. Honen ordez, diru hori erabili edo erabiltzera animatu arte zaleak umore okerxegoan izanik ibiltzeko aukera eman nahi duegu. Gainera, eragin hau oso graduala izango da eta jokoko talde gehienek ez dute nabaritu ere egingo.

Partiduetako zalegoaren formula ere aldatu behar dugu. Eguraldi euritsu eta lainotuan askoz sarrera gehiago salduko dira estalpeko eserlekuetan. Sarrera gutxiago salduz jarraituko da, baina sarrera bakoitzaren irabaziak handituz eragin negatibo honen zati bat orekatuko da. Agian mota batzuetako sarreren balioak ere aldatuko ditugu.

Azkenik, etxeko eta bisitarien zalegoaren kalkulua bananduta egingo da. Talde bakoitzaren zalegoa garrantzitsua da, talde bakoitzetik dauden zaletu kopuruaren eta etxean jokatzean jasotzen den abantailaren artean lotura bat sortuko baitugu.

Etxeko taldeen entrenatzaileek bisitariei zenbat sarrera eskaini nahi dizkieten erabakitzea ahalbidetuko dugu. Honekin, entrenatzaileek irabaziak handitu edo etxeko abantaila handitu ahal izango dituzte, bien artean aukeratuz. Partidu batzutan, promoziokotan adibidez, beharrezkoa izango da bisitariei sarrera kopuru bat ematea.

Aurkariari sarrerak bidaltzeak zure sarreren salmentak handituko ditu, baina etxeko abantaila txikituko zaizu. Sarrerarik bidaltzen ez baduzu, agian gaur egun izaten duzun zalegoa baino txikiagoa jasoko duzu. Aukera lehenetsia bisitarien beharrak asetzea (normalean etxekoenak baino askoz txikiagoak) eta gainerako sarrerak etxean saltzea izango da.

Zaleen itxaropenen funtzioa datorren denboraldiaren hasieran abiaraziko da, datorren Martxoan. Nahiz eta hau nahiko funtzio konplexua izan bere barneko logika eta formulei dagokionean, erabiltzaileentzat oso erabilera erraza izango du. Zaleek zer nahi duten esango dizute, eta zure esku egongo da kasu egitea ala ez. Taldea orain arte bezala gidatzen jarraitzen baduzu, zaleak era razional batean jokatzen jarraituko dute.

Eguneraketa ekonomikoa

Azken urte honetan gauza asko esan dira Hattricken ekonomiari buruz, eta aste gutxi barru orain arte zer gertatu den eta etorkizunean zer egingo dugun laburbltzen duen editorial bat argitaratuko dugu.

Istorioa, oso motz esanda, urte honen hasieran Hattrick egoera ekonomiko kronikoan zegoela da. Espiral negatibo hau kostuak txikituz eta sarreren irabaziak handituz puskatu genuen. Neurri drastiko hauek esperotako ondorioak izan zituzten, salerosketa prezioek jaisteari utzi zioten eta berriro gorantz hasi ziren, nahiko azkar gainera.

Denboraldi bat pasa da dagoeneko, eta festa geldotzen hasteko garaia da. Pausoka egingo dugu hau. Urte berrian, Hattricken ekonomiari eta jokoa garatzean bera kontuan izaten dugun moduari buruz editorial oso bat argitaratuko dugu.

Gainera, gure epe luzeko helburua Hattrickeko ekonomia ongi funtzionatzeko gai izatea dela argitu nahi dugu, nahiko asmagarria dena eta garatzaileengandik interbetzio zuzenik ez duena. Garatzen dugun guztia perspektiba honekin garatzen dugu, baina denbora beharko da egoera horretara iristeko.
 
Server 070