Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

1-28-2008 Editoriala: Hurrengo denboraldia: Falta jaurtiketa ez zuzenak eta urruneko jaurtiketak

Datorren denboraldian falta jaurtiketa ez zuzenak sartuko ditugu Hattricken. Oraingo falta jaurtiketak ez bezala falta jaurtiketa ez zuzenak ez dira jaurtitzaile bakar batengan oinarrituko, taldearen ahaleginean oinarrituko dira. Falta jaurtiketa ez zuzenez gain, talde taktika berria gehituko dugu eta bere izena "Urruneko Jaurtiketak" izango da. Falta jaurtiketa ez zuzenek duten mekanismoaren antzekoa izango dute.

Ezaugarri hau 2008 otsailan hasten den denboraldiko lagunarteko partidetan ezartzea planifikatu dugu. Eta hurrengo denboraldian partidu ofizialetan ezartzea espero da. Oraingo honetan, Baloi Gelditua beste trebetasunekin parekatu nahi dugu bai entrenamenduan baita jokalarien zahartzeekin trebetasunaren galeran. Gainera trebetasunaren mailak soldatan eragina izango du.
Gaur egun, Hattrickek baloi geldituko bi jokaldi mota ditu: falta zuzenak eta penaltyak. Biek era berean funtzionatzen dute, baloia jaurtitzen duenaren dohainak atezainarenekin alderatzen dira. Zelaiko beste jokalariek ez dute eraginik jokaldi hauetan. Gertaera hauei mota berri bat gehituko diegu: faltau jaurtiketa ez zuenak, edo "indirektoak". Hauek talde mailako jokaldiak izango dira. Bai erasotzean eta baita defenditzean ere, hainbat jokalariren dohainak hartuko dira kontutan. Jaurtitzailea eta atezaina garrantzitsu izaten jarraituko dute, baina kateko lotura bat bezala bakarrik

Aldaketa honen arrazoi nagusia Baloi Geldituaren dohainari erabilera gehiago ematea da, partiduaren simulazioari sakontasun eta aukera taktiko handiagoa emanez. Gainera, etzaigu iruditzen baloi gelditua behar den bezala erabiltzen ari garela. Maila goreneko atezain bat izatea nahikoa da aurkariari falta batean gola lortzea ia ezinezkoa egiteko. Falta ez zuzenez, talde osoa prestatu beharko da ongi defenditzeko. Honen eraginetako bat, muturreko taktika batzuk, hala nola sekulako zelaierdia baina defentsarik ez izatea, falta ez zuzenen aurrean nahiko ahulak bihurtuko direla da.

Jokoaren motorrean bigarren mailako dohainentzat erabilera berriak ere nahi genituen. Falta ez zuzen eta urruneko jaurtiketez, arrazoi berriak egongo dira baloi gelditua, defentsa eta errematea entrenatzeko jokalari mota ezberdinei. Urte honetan aurrerago, falta zuzen eta ez zuzenen baloi geldituko gertaerei beste mota bat erantsiko diegu: korner jaurtiketak. Kornerrak ere talde osoaren ahalegina izango dira, eta zure taldearen baloi geldituko dohainari garrantzia gehiago emango diogu.


Faltak eta Penaltyak Lortzea

Orokorrean, faltak orain baino zertxobait maizago gertatuko dira. Orain badauden baloi geldituko gertaerak (penaltyak eta falta zuzenak) gutxi gora behera falta ez zuzenenak baino maiztasun bikoitzaz gertatuko dira. Guzti hauek eraso "normaltzat" hartzen dira, ez gertaera berezi bezala.


Falta zuzenak eta Penaltyak

Falta zuzenen eta penaltyen funtzionamendua gaur egungoaren oso antzekoa izango da. Aldaketa bat jaurtiketa defenditzen ari den atezainak jasango du. Hau gelditzeko gaitasuna bere baloi geldituaren dohainaren araberakoa ere izango da. Falta zuzenak eta penlatyak gelditzen oso ona den atezain bat izateko, bai atezaintza eta bai baloi galdituaren dohainak izan beharko ditu.

Jokoko atezain batzuk jasango duten bonus hau, nola nahi ere, konpentsatua izango da, atezainek ezin izango baitute hemendik aurrera baloi geldituen jaurtitzaile lehenetsi izan. Jaurtiketa hauek egiteko atezaina aukeratzen bada hamaikakoa egitean, ez da berez lan horietarako erabiliko. Beste jokalari bat aukeratuko da baloi geldituak jaurtitzeko, jadanik hau aukeratzeko indarrean dauden arauak jarraituz. Hala ere, atezainak luzapen ondorengo penalty jaurtiketetan parte hartzeko gai izango dira.

Falta ez zuzenak

Falta ez zuzenen emaitza talde-lanean oinarritzen da, eta ez jokalari bakar baten dohainetan. Talde erasotzailearen efizientzia bere zelaiko 10 jokalarien batazbesteko erremate eta baloi geldituaren dohainen araberakoa da. Gainera, falta jaurtitzailearen baloi geldituaren dohaina bereziki hartzen da kontutan.

Erasotzaileen indarra defeditzen ari den taldearenarekin alderatzen da. Defentsa batazbesteko defentsa eta baloi geldituaren dohainen araberakoa da, berriz ere atezaina kontuan izan gabe. Atezainak, hala ere, oso garrantzitsuak dira eta euren atezaintza eta baloi geldituaren dohainak hartzen dira kontutan.

Talde batek bestea gainditzen badu, gola lortzeko aukera (edo bera defenditzekoa) handitu egingo da. Eraso normaletan gertatzen den eraso eta defentsaren puntuaketen antzera funtzionatzen du. Alde handiena, hemen talde osoaren dohainek eragiten dutela da.

Diseinu hau baloi gelditua, defentsa eta errematea talde osoan garatzera espezialitzatzen diren taldeen onerako da. Hala ere, falta ez zuzenetan ez konzentratzea ere posible izango da. Azken batean, Hattricken dauden gol aukeren zati txiki bat besterik ez dira. Gainera, puntuaketa baxuez ere egoera hauetan gola lortzeko gaitasun apur bat mantenduko duzu.

Urruneko Jaurtiketen Taktika

"Urruneko Jaurtiketak" taktika berria alternatiba ona izango da baloi jabetza goletan bilakatzeko arazoa duten taldeentzat. Taktika hau erabiliz, taldeak gol aukera normal batzuk urruneko jaurtiketetako aukeretan bilakatuko ditu. Taldea "urrutitik jaurtitzen saiatu" aginduarekin irtengo da zelaira, erasoko jokaldia baloia jokatuz bukaeraraino eraman beharrean.

Gutxi gora behera falta ez zuzenek egiten duten bezala, urruneko jaurtiketen taldearen abilezia bere jokalarien batazbesteko baloi gelditua eta errematearen dohainen araberakoa izango da. Honek definituko du jokalariek jaurtitzeko tokia eta unea bilatzeko duten trebezia. Une txarrean jaurtitzen baduzu, agian jokatuz jarraituz benetazko golean bilakatuko zen jokaldi bat moztuko duzu, honen ordez zalantzazko urruneko jaurtiketa bat eginez.

Jokatzen ari den edozein jokalarik jaurti dezake urrutitik (atezainak kenduta), baina zelaiko kokapenak jaurtiketa hori berak egiteko duen probabilitatea definituko du. Erdilariek eta hegalekoek, urrutitik jaurtitzeko atzelari eta aurrelarien probabilitate bikoitza izango dute.

Urrutitik jaurtiko duen jokalariak baloi gelditua eta errematea beharko ditu. Jaurtiketa on bat egiteko bi dohainak behar dira: batak besteari lagunduko dio. Batean sekulako maila baina bestean batere ez duen jokalaria, ez da bietan zentzuzko maila duen jokalaria bezain ona izango urruneko jaurtiketetan. Urruneko jaurtiketaren kalitatea neurtzeko, jaurtilaria bera eta gol aukeraren kalitatea hartzen dira kontuan. Bigarren hau, goian aipatu den bezala, taldeak orokorrean duen trebezian oinarrituko da. Defentsak ondoren urruneko jaurtiketa gelditzeko aukera izango du, eta honetan trebezia euren defentsako puntuaketa normalen araberakoa izango da.


Entrenamendua

Baloi gelditua beste edozein dohain bezela entrenatuko da, adina eta dohain mailari dagokionean. Hala ere, astebean jaso daitekeen gorakada maila bakar batera mugatuko da. Muga hau baloi geldituaren dohaina maila baxuetan entrenatzean bakarriuk nabarituko da. Aldaketa hau hurrengo denboraldiaren hasieran ezarriko da, 2008ko Otsailean.

Dohain Jaitsierak

Dohain jaitsierak kalkulatzean, bere maila eta adina hartuko dira kontuan baloi geldituarentzat, beste dohainetan bezalaxe. Horrela, maila altuak orain baino azkarrago jaitsiko dira, maila eta adinarengatik. Hau nolabait orekatua izango da, ez bait da hain beharrezkoa izango jokalari batek sekulako maila izatea baloi geldituan falta eta penaltyetan gola lortzeko. Aldaketa hau datorren denboraldiaren hasieran ezarriko da, 2008ko Otsailean.


Soldatak

Datorren denboraldian hasita, baloi geldituaren dohainak eragina izango du soldatan. Eragina lineala izango da (ehunekotan) dohain mailarengan. Baloi gelditua jainkotiarra dutenek, adibidez, %5eko igoera jasango dute. Eragin orokorra gutxi gora behera %2ko soldaten igoera izatea espero da. Aldaketa hau datorren denboraldiaren hasieran ezarriko da, 2008ko Otsailean.

 
Server 070