Berriak
2-12-2008
Editoriala: Sarrerak bidaltzeari buruz eta minutuetan oinarritutako entrenamendua
Bi aste bakarrik falta dira denboraldi berrirako, eta zaleak euren iritzia emateko irrikitan daude. Baina honen aurretik, esan nahi dizkizuegun beste gauza pare bat daude. Alde batetik, aurkariari sarrerak bidaltzearen inguruan iritzia aldatu dugu, eta aukera hau ez gehitzea erabaki dugu.
Bestalde, datorren denboraldian entrenamendua kalkulatzen den modua aldatuko dugu. Entrenamendua minutuetan oinarrituko da, eta jokalari batek kokapen zehatz batetan jokatu dituen minutuen araberakoa izango da, azken kokapenean bakarrik oinarritzearen ordez. Hau, etorkizunerako behar bat izateaz gain, erraztasun bat izango da hasiberrientzat eta nahiz eta nahiko aldaketa handia dirudien ez du aldatuko erabiltzaile gehienek jokalariak entrenatzen duten modua.
Abenduan zaleen jokaera aldatuko zuten hainbat berri eman genituen: Zaleen itxaropenak. Laster ikusi ahal izango duzun zure zaleek zure taldez etorkizunerako duten itxaropena. Aldi berean, sarreren salmentan eta etxeko abantailan aldaketa batzuk iragarri genituen. Baina ordudandik, funtzio batengan genuen iritzia aldatu dugu: Sarrerak bidaltzea, etxeko abantailan ere eragina izan behar zuena. Honez gain, sarreren prezioaren igoera bat eta beste bi aldaketa ere jakinarazi beharrean gaude, baina gauzak banaka har ditzagun:
Sarrerak aurkariari bidaltzea
Sarrerak aurkariari bidaltzeko aukera ez inplementatzea erabaki dugu, ez behintzat une honetan. Iritzi adaketa hau, jokoan rol handia jokatuko ez lukeen funtzio berri honek jokoari alferrikako konplexitatea gehituko lioken itxura ematen duelako izan dugu.
Etxeko abantaila
Ezingo dituzunez sarrerak bidali, etxeko abantailaren formulak bere horretan jarraituko du. Salbuespen bat dago, ordea: derby batetan, etxeko taldeak abantaila txiki bat jasoko du, etxeko abantaila normalaren erdia gutxi gora behera. Honetarako arrazoi nagusia, multzo berdinean dauden eskualde bereko taldeetatik indartsuenek abantailak dituztela da, beste eskualdeetako taldeekin alderatuz. Derbyko talde ahulenak galdu egiten du normalean, baina partidu normal batetan etxean irabazteko aukera handitzen zaio etxeko abantailari esker. Aldaketa honekin, derby sentsazioa mantentzen dugu, baina derbyko ahulenaren irabazteko aukerak zertxobait handituz, etxean jokatzen dutenean behintzat.
Teilatupeko sarreren garestitzea
Datorren denboraldian, askoz sarrera gehiago salduko dira eserleku estalietan eguraldi euritsu eta lainotsuetan, teilatu gabeko eserlekuen kalterako. Eserleku estalien prezioa 18 €tara igoko da.
Lehenago ohartarazitako aldaketak egoera fisikoaren inguruan
Urriaren 8ko editorialean egora fisikoan eragingo zuten bi aldaketa iragarri genituen, datorren denboraldi honetan ezarriko zirenak. Hauek, jadanik dakizuen bezala, inoiz ez dira bete eta hemen duzue eguneraketa bat:
• “Egoera fisikoak entrenamenduan eragiten du” - EZ da inplementatuko.
• “Lesioak egoera fisikoaren araberakoak izango da, baina iraupena jaisten da” – Ez da inplementatuko, baina ideia gustoko dugu eta agian etorkizunean etorriko da lesioen sistema aldatzen badugu.
Minutuetan oinarritutako entrenamendua
Datorren denboraldian, jokalari batek jasoko duen entrenamendua aste horretan zure taldeaz jokatu dituen minutuen araberakoa izango da. Aldaketa honen arrazoia ordezkapenen etorkizuneko inplementazioorako hobeto prestatzeko da, baina gainera askoz entrenamendu sistema hobe eta logikoako bat izango dugu, oraingoa nahiko asmaezina baitzen azken kokapenaren baldintzarengatik. Honez gain, dohainen gehiegizko entrenemenduari muga bat jarriko dio.
Sekulako aldaketa erraldoi bat dirudien arren, ez ditu gure bizitza eta plangintzak batere aldatuko. Erabiltzaile gehienek euren jokalariak beti bezala entrenatzen jarraituko dute; hiru egoera berezitan bakarrik izango du eragin ezberdina entrenamendu sistema berriak:
• Min hartu duten jokalariek, jokatutako minutu kopuruaren araberako entrenamendua jasoko dute. Berdin dio entrenamenduaren eguneraketan ze lesio maila duten.
• Zelaira sartzen den ordezko batek (edo zelaitik atera denak) jokatu duen denboraren araberako entrenamendua jasoko du
• Jokalariek, entrenamendu eguneraketaren unean ordezkatzen duten taldearekin jokatutako minutu kopuruaren araberako entrenamendua jasoko dute. Hau da, Astearte goizean jokalari bat erosten baduzu, asteburuan bere talde zaharrarekin partidu bat jokatu zuena, zure kopako/lagunartekoan kokapen egoki batean zelairatu beharko duzu dohain entrenamendua jasotzea nahi baduzu. Honek dohain normaletarako bakarrik balio du hala ere, astean zehar jokatutako edozein partiduk balio du sasoiari dagokionean.
Honek ia industria mailako salerosketa, non jokalariak entrenamendu eguneraketaren aurretik erosi eta dohain bat hobetu ondoren saltzen diren, euren taldean partidurik jokatu gabe, mugatuko du.
Nola dabil minutuetan oinarritutako entrenamendua?
Jokalari batek 90 minututako entrenamendua jaso dezake aste batean (90 minutuk gaur egungo sistemako entrenamendu oso bat balio du), eta jokatu duen kokapenak garrantzia izaten jarraituko du. Entrenatzeko egokia den kokapen batetan 90 minutu baino gehiago jokatzeak ez dio entrenamendu gehiagorik emango. Gutxiago jokatzeak, 50 minutu adibidez, entrenamendu gutxiago emango dio: 90etik 50 minuturi dagokiona.
A taldearen adibide batuzk (erdiraketak (hegalekoa) entrenatzen):
• X jokalariak 90 minutu jokatu ditu hegaleko moduan liga partiduan eta ez du lagunartekorik jokatu. 90 minututako entrenamendu osoa jasoko du bere hegalekoan.
• Y jokalariak 90 minutu jokatu ditu hegaleko bezala ligan eta beste 90 aurrelari bezala lagunartekoan. 90 minutuko entrenamendu osoa jasoko du bere hegalekoan, 90 minutu jokatu baititu astean zehar kokapen horretan.
• Z jokaalriak ligan 40 minutu jokatu ditu hegaleko bezala, eta 90 aurrelari bezala lagunartekoan. 40 minutuko entrenamendu osoa jasoko du hegalekoan, eta 50 minutuko entrenamendu "residuala".
• W jokalariak ligan 90 minutu jokatu ditu hegalean B taldez, eta gero A taldeak fitxatu du, non lagunartekoan 90 minutu jokatu dituen aurrelari moduan. Osmosis edo "residual" erako 90 minututako entrenamendua jasoko du, entrenatzen duen taldearekin jokatutako minutuak bakarrik hartzen baitira kontutan.
• V jokalariak 50 minutu jokatu ditu ligan hegaleko bezala, eta 90 hego atzelari bezala lagunartekoan. 50 minutuko entrenamendu osoa jasoko du hegalekoan, eta 40 minutuko entrenamendua abiadura erdian.
Entrenamendua ezeztatzea
Funtzio hau taldearen zati bat entrenatu nahi dutenak, baina egin ezin dutela iruditzen zaienentzat, zati horretan soldata aldetik garestiegia bilakatuko litzatekeen izar bat dutelako, diseinatuko dugu. Entrenamenduaren ezeztatzeaz, jokalari bati entrenamendu osoa ez ematea erabaki dezakezu, nahiz eta entrenamendura begira kokapen apropos batetan jokatu duen. Funtzio hau ez da prest egongo datorren denboraldi hasierarako, baina denboraldian zehar martxan jartzea espero dugu.