Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

4-22-2008 Editoriala: Denboraldi erdiko eguneraketa: zaleak, ekonomia eta abar

Denboraldi erdiko editorial honetan zaleen umorearen sistema gehiago hobetzeko eginiko aldaketa batzuen berri eman nahi dizuegu. HFA, gainera, datorren ruterako hiru aldaketa ekonomiko prestatzen ari da ekonomia apur bat lasaitzeko. Datozen baloi geldituen eta entrenamenduaren blokeoaren egoeraren inguruan ere eguneratuko zaituztegu.

Lehenik gauza hauek laburbilduta emango dizkizuegu informazio orokor bat jasotzeko. Xehetasun gehiago nahi dituzuenentzat, laburpenaren ondoren idatzi ditugu, ekonomiaren egoeraren kronika batekin batera.
Zaleen umorean aldaketakZaleen sistema berriak jokoari dimentsio berri bat eman dio. Zaleengandik lehengo irabazi antzekoak lortzen dita, nahiz eta zalego kopurua txikiagoa izan. Hau esanda, sistema apur bat hobetzeko beste aldaketa batzuk beharrezkoak direla uste dugu, irabazi handixeagoak emango dizkizuenak gainera.

– Partidurako itxaropenen eskala handitu dugu. "Irabazi dezakegu" eta "galtzea posible da", bakoitza beste bi izendapenengatik aldatu ditugu.

– Zaleek piska bat indartsuago erantzungo dute garaipen/porrot txikien aurrean, eta ahulago garaipen/porrot handien aurrean.

– Zailagoa izango da zaleak oso umore altuan edo baxura iritsi eta bertan mantentzea, baxura batez ere.

– Zaleek ez dute erabat beraien umorea erreseteatuko denboraldi amaieran. Puntu erdirako bide erdia bakarrik egingo dute.

Aldaketa hauei buruz gehiago hemen irakurri.

Datorren denboraldirako aldaketa ekonomikoak
Salerosketa merkatuko prezioak azkar handitu dira, eta epe luzerako onuragarri ez diren mailan daude une honetan. Hattrickek Futbol Elkarteak (HFA) eta Hattrickeko Banku Zentralak ekonomia moteldu nahi dute. Datorren denboraldirako honeko huri aldaketak iragarri dituzte (Ekainak 16tik aurrera):

– Talde guztiek %3 gutxiago jasoko dute babesleengandik.

– Egoera fisikoa jokalarien soldaten formulatik ezabatuko da.

– Espezialisten soldatak igoko dia, eta astean 1800€ kostatuko dira.

Aurtengo denboraldian merkatua nola doanaren arabera, HFA eta HCB aldaketa txikiagoez konforma daitezke (baina ez handiagoez).

Aldaketa hauen arrazoiak hemen.

Baloi geldituaren funtzioa atzeratuko da
Zoritxarrez, baloi geldituaren sistema berria espero baino beranduago jarriko dugu martxan. Denboraldi honetako lagunartekoetan falta ez zuzen edo indirektoak ezarri nahi ditugu, eta urruneko jartiketak datorren denboraldiko lagunartekoetan sartuko ditugu. Biak hemendik bi denboralditara egongo dira prest partidu ofizialetarako (2008ko Urria). Honela, denek funtzio berri hauek frogatzeko aukera izango duzue partidu garrantzitsuetan erabili aurretik.

Entrenamenduaren blokeoa
Denboraldi honen amaiera ingurura jokalariak entrenatzetik galarazi ahal izango duzue, nahiz eta partiduak jokatu. Egoera fisikoa eta sasoiaren eguneraketa beti bezala jasoko dute. Horrela, dohian oso altuko jokalariak erabili ahal izango dira beraien soldata eta dohainak gehiago handitu gabe.

Zaleen umorean aldaketak
Orokorrean ondo funtzionatzen ari da zaleen umorearen sistema berria. Batazbesteko irabaziak ez dira asko aldatu aurreko sistematik. Nahiz eta jende gutxiago etorri zelaira, irabaziak antzekoak dira sarreren prezio handiagoari esker. Hala ere, sistema gehiago hobetzeko arazo txiki batzuk askatu behar ditugu, irabazi gehixeago izateko aukera emango dute, gainera.

Itxaropenen izendapen berriak
Izendapenen eskala erdi inguruan gehiago zabaldu dugu zaleek zer espero dtuen hobeto uler dezazun. “Irabazi dezakegu” eta “galtzea posible da” zabalaegiak izan dira, itxaropenen diferentziak ikustea zailegia eginez. Hau, hala ere, aurkezpen aldaketa bat besterik ez da izango.

Zaleen erantzuna partiduen emaitzei
Garaipen eta porrot txikiek ez dute orain arte eragin handirik izan zaleengan, gol asko baina gol bakarreko aldea izan duten partiduek batez ere. Gol diferentzi handiek berria sekulako eragina izan dute. Gaurtik aurrera garaipen eta porrot txikien eragina handiagoa izango da. Hau batez ere 5-4, 4-3 eta horrelako emaitzekin nabarituko da. ALde handiko partiduen eragina berriz txikitu egingo da, baina ez asko.

Zaleen erantzunen eskala ere zertxobait txikitu da. Zaleek oso gogor erantzun dezakete, baina ez lehen bezain gogor.

Zailagoa muturreko umore mailetara iristea
Zailagoa izango da oso maila altuetara eta baxuetara iristea, eta bertan mantentzea. Oso zaila izan da orain arte maila baxuetatik altxatzea, eta oso erraza maila altuenetan mantentzea. Hemendik aurrera emaitza txar konstanteek bakarrik mantenduko dituzte maila baxuenetan, eta lehen baino emaitza hobeak beharko dituzu zaleen umorea goiko muturrean mantentzeko.

Umorearen erreseteatze partziala denboraldi amaieran
Denboraldi amaieran zaleen umorea erreseteatuko dugu, erabatekoa izango ez bada ere. Zaleen umorea erdiko punturako (lehengo erreseteatze balioa) bide erdira mugituko da. Sistema berriak ez du erabateko erreseteatze baten beharrik, eta erabiltzaileek erreseteatzea beraien onurarako erabil zezaketen.

Ekonomiari begirada bat
Aldaketa hauek zergatik egin behar ditugun ulertzeko joko ekonomia nola dabilen eta beregan ze eragin dugun jakin behar dabehar da, eta baita bere gaur egungo egoera nolakoa den ere.

Gaur egungo egoera
Bi denboraldi eta erdi pasa dira merkatuaren joera negatiboa eteteko jokora dirua sartzen hasi ginenetik. Prezioak gora joan ziren, eta gaur egun gehienok egoera ekonomiko hobe batean zaudetela esango zenukete. Ez da harritzekoa, orduan baino 2.5 aldiz diru gehiago dago orain sistema, eta hazten ari da. Sartu genuen diru kopurua handiegia izan zela ere esan liteke, baina argi dago beharrezkoa zela dirua sartzea, hemen arrazoi batzuk:

Deflazioan, uzte tasa bikoitza zen
Uzte tasa (jokoa uzten zuten erabiltzaileen kopurua), bikoitza zen deflazioaren garai txarrenetan oraingoarekin alderatuz gero, eta handitzen ari zen. "Bankarrotak" ere asko ikusi genituen. Gainera, erabiltzaile askok denbora luzez entrenatu zituzten jokalarien prezioak baxuagoak izatea lotsagarria zela uste zuten. Orokorrean oso mingarria zen jokoarentzat eta erabiltzaile askok etzuten joko esperientzia onik.

Prezio altuek entrenamendua behartzen dute
Ekonomiaren puzteak egoera aldatu zuen, baina beste arazo batzuk ekarri ditu. Prezio baxuegiak jokoarentzat kaltegarri diren bezalaxe, prezio altuegiak ere ez dira onuragarriak. Prezio altuegiek beste gastu guztiak ezereztatzen dituzte, jokoa oso uni-dimentsionala eginez. Entrenatzea ere behar bat egiten dute. Zure jokalariak entrenatzen ez badituzu (adibidez zure liga egoerak egitea uzten ez dizuna) prezioak altuak direnean, azkenean ezingo duzu jokalari zahar bat gazteago bategatik ordezkatu, taldearen maila mantentzea ezinezko egiten duena. Eta zure taldea txartzen ari dela ikustea ez da batere dibertigarria.

Erabiltzaileek emozionalki jokatzen dute
Batzuek hau arazorik ez dela esango dute, erabiltzaile guztiek euren jokalariak ongi entrenatzeko aukera berdinak baitituzte. Egia da, baina erabiltzaile guztiek razionalki jokatzen dutela presuposatzen du. Egia esan, erabiltzaile gehienek emozionalki jokatzen dute. Adibidez, deflazio garaietan erabiltzaile asko "bankarrotara" joan ziren euren jokalari onenak saldu nahi ez zituztelako. Berdin zion porrotari irtenbide razionala oso arrunta izan, ez zuten aukera hori hartu.

Laburpena eta etorkizuna
Motzean, muturreko prezioak (bai altuak eta baita baxuak ere) kaltegarriak dira jokoarentzat. Erabiltzaileen ekintza guztiak, bai razionalak eta baita emozionalak ere, kontrolatu eta bera bakarri orekatu daiteken sistema ekonomiko bat lortu harte aldaketak egiten jarraituko dugu beharrezkoa ikusi ezkero. Ez dugu aldaketa hauek egitea gustuko (eta badakigu zuri ere etzaizkizula gustatzen) baina batzuetan egin beharrekoak dira. Berreraikitako sistema ekonomiko batean lanean ari gara, baina denbora beharko dugu amaitu aurretik.

Aldaketen eragina
Prezioen inflazioa kaltu egiten ari da jkoan eta gelditu beharrekoa da. Oraingo jokalarien emariarekin diru sarrerak apur bat gelditu ditzakegula uste dugu, jokalarien prezioak egonkortuz. Honek deflazio geldo bat esan nahi dezake, baina onargarria da gaur egun (denboraldiko %10 arte bai behintzat). Prezioen bat bateko jauzi bat ere gerta liteke aldaket hauen eragin psikologikoengatik, baina ez dugu halakorik espero.

Babesleen sarreretan aldaketa
Talde guztiek %3ko jaitsiera jasango dute babesleengandiko irabazietan. Partiduetako emaitzak, gainera, eragin handiagoa izango du.

Egoera fisikoa soldataren kalkulotik kendu da
Gaur egun, egoera fisikoa erdilarien soldatan bakarrik kalkulatzen da, oso logikoa ez dena orain egoera fisikoa jkalari guztiek behar baitute. Hau dela eta egoera fisikoa soldataren kalkulotik kenduko dugu. Egoera fisiko baxua duten erdilariek (sortze-lana dutenek) euren soldata mantenduko dute. Egoera fisiko hobea duten erdilariek soldata baxuagoa izango dute eta baxuagoa dutenei soldata handituko zaie. Aldaketa hau aurretik jokalari zaharrei soldata altxatuko genien oharrarekin batera dator, eta ez espero beste soldata aldaketa handirik.

Eragin globala soldaten %2 inguruko igoera izango da, liga dibisioa kontuan hartu gabe. Normalean, maila altuenetan eragina handiagoa izan beharko litzateke.

Espezialisten igoera
Espezialista bakoitzak 300€ko igoera jasoko du bere soldatan, bakoitza 1800€ kostatuz astean.
 
Server 070