Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

5-5-2008 Editoriala: Hattrickeko Mitoak

Duela aste pare bat telebistako "Mythbusters" saioan oinarrituriko proiektu bat izan genuen foro globalean. Komunitateari egiaztatu nahi zituzten Hattrick mitoei buruz galdetu genien, eta horietatik lau aukeratu genituen. Emaitza osoak barnean daude, baina hemen laburpen txiki bat:

− "Clown"ek, (izaera eta lidertza altuko jokalariek) talde giroa hobetzen dute – Gezurra!
− Fisioterapeutek ez dute eraginik – Gezurra!
− Partiduaren garrantziak zerikusia du gola sartzeko probabilitatean behin golaukera sortuta – Gezurra!
− Konfidantzak edo Segurtasunak partiduko puntuaketetan erakusten denak baino eragin handiagoa du – Egia!
Zuekin dugun komunikazioa hobetzeko noizean behin astebeteko proiektuak izango ditugu foro globalean (ingelesezkoan). Proiektuen gaiak ezberdinak izango dira; nahiko gai zurrunetatik (partiuetako mekanika zehatz bat deskribatzetik) zabalagoetara ("HT bati galdetu" erakoak bezala). Proiektu bakoitzaren iraupena aste bat izango da gutxi gora behera, eta helburua bai zuek eta baita guk ere gauzak ikastea da.

Lehen proiektua mitoena izan da, telebistako "Myhtbusters" saioan oinarritua. Hattrick mitoz beterik dagoenez hauetako batzuk ea egia ziren egiaztatzea interesgarria izango litzatekela pentsatu genuen. Telebistan bezala lehergailurik edo kolpe frogetako panpinik ez dugunez gure frogak zoritxarrez ezin ziren hain entretenigarriak izan. Gainera, weborri guztietako kodea berridazten ari garenez (ikus donetizatzearen editoriala informazio gehiagorako) ez genuen frogetarako simulazio handiak erabiltzeko astirik. Txikiagoa zen zerbaitekin gelditu beharra genuen: kodea aztertuz nahiko azkar egiaztatu genitzaken gauza txikiak, eta honek mugatzen zuen ze mito aukeratu. Dena den, komunitateari mitoak esateko eskatu genion, eta horietatik hiru aukeratu genituen. Ondoren laugarren bat bonus bezala gehitu genuen. Hauek dira azterketen emaitzak:

Mitoa: "Clown"ek talde giroa altxatzen dute - Gezurra!
Mito guztietan nagusiena okerra zela aurkitu genuen, nahiz eta arauek beraiek ere kontrakoa adierazi. Taldean lidertza gehien zuen jokalariak bere izaeraz talde giroan eragiten zuela jartzen zuen, beraz mitoaren arabera orduan eta izaera hobea izan jokalari horrek orduan eta talde-giro hobea zenuen. Jokalari hau taldean edukitzearekin nahikoa zela uste zenez taldeek ezaugarri horietako edozein jokalari erosten zuten, normalean zelaian alferrikakoak izanik eta "clown" edo pailazo bezala ezagutuz.

Azterketan, kodean ez genuen aurkitu zatirik non mitoa egia izateko aukera teorikorik eman zezaken. Mitoa okerra zen. "Clown"ak ez dira existitzen eta arauetan aipatzen diren zatia ezabatua izan da. Egia esan, neuk ere ez dakit nola agertu ziren arauetan, baina mitoa oso zaharra da (Hattrickek mila erabiltzaile edo eta suedian bakarrik zituenekoa, eta garatzaileek jokoa euren denbora librean garatzen zutenekoa). Agian planeatutako funtzio berri bat zen, arauetan jarri zena bina inoiz inplementatu ez zena. Horrelakorik ezingo litzateke gaur egun gertatu ordea. Erabateko lan ingurune ezberdina dugu orain. Une honetan arauak ere berridazten gabiltza ulertzeko eta irakurtzeko errazagoak izan daitezen, eta hau egiten dugun bitartean idatzitakoa zuzena dela ziurtatuko dugu, noski.

Mitoa: Fisioterapeutek ez dute eraginik – Gezurra!
Fisioterapeutek lesioak jasateko arriskua murrizten ez zutela esaten zen. Hala ere, hau aztertu genuenean segituan ikusi genuen mito hau mito bat besterik ez zela. Argi zegoen mitoak eragina zuela, eta nahi genuen eragina gainera. Fisioek lesioak jasateko arriskua murrizten dute, baina ez dute (eta ez lukete) lesioaren iraupena murriztu behar behin lesioa izaten denean.

Mitoa: Partiduaren garrantziak zerikusia du gola lortzeko probabilitatean behin golaukera sortzen denean – Gezurra!
Mitoaren arabera partiduaren garrantziak (hil ala bizikoa eta abar) ez du zelaierdian bakarrik eraginik (golaukera bat lortzeko probabilitatean), baizik eta behin golaukera lortuta hau golean bihurtzeko aukeretan ere eragina du. Hau egia izateko partiduaren garrantzia "erasoa vs defentsa" kalkuluetan agertu beharko zen, baina ez da hala eta beraz mitoa gezurra dela esan genezake.

Mitoa: Talde segurtasunak talde puntuaketetan erakusten denak baino eragin handiagoa du – Egia!
Mito hau bonus bezala gehitu genuen, komunitatean hainbat eztabaida eta azterketa egon baitira honi buruz mitoen proiektuaren aurretik, eta argitzea ona izango zela pentsatu genuen. Mitoaren arabera, talde segurtasunak edo konfidantzak erasoen puntuaketetan erakusten denak baino eragin handiagoa du. Hau egia izateko, erasoaren kalkuluetan azaldu behar da, baina baita puntuaketen kalkuluetatik at ere. Hau da kasua, konfidantza eraso kalkuluan erabiltzen da, baina bi aldiz: behin puntuaketen kalkuluetan eta beste behin kanpoko kalkuluetan. Honela, segurtasunak eragin ezkutu bat duela esan nahi du, partiduko puntuaketan erakusten den eragina baino handiagoa izanik denera.

Etorkizunean talde segurtasunarekin nola jokatu pentsatzen ari gara, eta hainbat irtenbide ditugu buruan. Argi dagoena da gaur egun ikusten dena baino ikusteko errazagoa egin ahi dugula segurtasuna.

Azken hitz batzuk…
Hau argi eta garbi utzi dezadan: oso dibertigarria izan da mito batzuk puskatzea nahiz eta lehergailuekin izan ez (eta foroetako erantzuna ikusita dibertigarria izan dela uste dugun bakarrak ez garela esan genezake). Baten batek esan zuen nola mitoek dena interesgarriagoa egiten duten, baita joko bat ere, eta agian arrazoia izango du. Hala ere, inoiz ezingo ditugu mito guztiak aztertu, beraz beste mito proiektu bat egongo dela uste dut. Espero dezagun behar bezalako simulazio batzuk egiteko gai izango garela, gure froga metodoek zerbaiterako balio dutela erakusteko.

Baina itxaron egin beharko du. Asteko proiektuak ez lirateke denak mitoei buruz izan behar, beraz hurrengoan beste zerbait egingo dugu. Ordurarte!
 
Server 070