Berriak
6-10-2008
Editoriala: Ordezkapenak harrobiarentzat
Inoiz atzelari bat aurrelari bategatik aldatu nahi izan al duzu partidu amaieran galtzen joan zarenean? Edo normalean talde erasokor bat izanda, defentsiboago bilakatu nahi izan al duzu partidu erdian? Ordezkapenen sistema berriaz, guzti hau posible izango da!
Gaur aurrez kondizioak ezarritako ordezkapenak jarri ditugu martxan harrobian, beta froga bezala. Beranduago talde nagusientzat ere ezartzea espero dugu. Sistema hau nola erabili ikasteko, irakurri bere
gidaliburua. Garatze prozesuari eta gure motibazioei buruz gehiago jakin nahi ezkero, segi irakurtzen.
Hattricken jokatzen daramadan denboran (nire bizitzaren herena) beti nahi izan dut emaitzaren arabera aldaketak egitearen aukera izatea. Italiarren eran partidu bat ixtea irabazten noanean, edo gola lortzeko dena eman galtzen noanean. Batzuetan, partiduari begira "Aizu epaile! Aldaketa bat egin nahi dut" oihukatu izan dut. Niretzat ordezkapenak prestatzea entrenatzaile moduan aritzea da, eta honekin gehienok ados egongo zaretela uste dut. Manager esperientzia askoz errrealistagoa egiten du, eta askoz biziagoa. Ordezkapenek zabaltzen dituzten taktika aukerak baino garrantziatsuagoa da agian hori.
Baina nahiz eta jakin oso funtzio desiratua dela eta joko esperientzia asko hobetzen duela, garatzeko izugarri sistema handia dela gogorarazi behar da. Honegatik, iraganean askotan alde batera utzi dugu beste proiektu batzuren alde, ez genuen nahikoa errekurtso eta denbora honelako proiektu baterako. Batzuetan jokoaren motorrak horrelako sistema bat mantenduko ez zuen beldurra ere bagenuen, Hattrick joko simplista bat baita. Baina batzuetan mirariak gertatu egiten dira,e ta ametsak egi bihuru: Oraingo honetan, 2007ko neguko goiz batean gertatu zen Danielek deitu ninduenean:
- Ordezkapenak inplementatu ditut.
- Zer egin duzula?
- Atzo ordezkapenak nola konpondu bururatu zitzaidan, eta horretan lanean egon nintzen arratsaldean, iluntzean eta gauean. Ez dut lorik egin. Baina hortxe dago emaitza.
Honi Hattricken une klasiko deitzea gutxi esatea da. Noski, etzegoen jada erabiltzeko prest, urruti zen oraindik. Baina joko motorraren oinarrizko estruktura hortze zegoen, eta erabiltzea posible zen. Hala ere, ez zen posible izango harrobiarentzat joko motor guztia berridatzi izan ez bagenu. Beraz, guzti hau harrobiaren garatzearen ondorio dela esan dezakegu.
Joko motorra ordezkapenentzat prestatzea uste genuena baino errazagoa izan bazen ere, uste genuena baino zailagoa izan zitzaigun ordezkapenentzat interfaze eta logika egoki bat diseinatzea. Eta kalitatea onekoa ez zela uste genuen zerbait argitaratzeko prest ez geundenez, argitarapena atzeratzea erabaki genuen.
Arrazoiak
Nire ametsak alde batera utzita, gure oinarrizko intentzioa nekaturiko jokalari bat beste bategatik aldatzeko aukera izatea zen. Horrek jadanik taktika eta estrategia aukerak berriak irekiko zituen jokoarentzat, talde zabalago bat izateak abantaila ematea, adibidez. Baina denbora batera horrekin bakarrik ez konformatzea erabaki genuen, aukera taktiko gehiago zabaldu nahi genituen. Beraz, emaitzaren arabera ordezkapenak egitea ahalbideratu genuen, eta baita jokalariren batek txartel gorria jasotzen bazuen ere.
Egiten dugun guztian bezala, asko pentsatu genuen ordezkapenak nola ezarri jokoa asko zaildu gabe. Hattrick joko sinplista bat da, eta horrela mantendu nahi dugu. Funtzio berriak ezartzen ditugunean sakonera handitu nahi dugu, ez zailtasuna. Argi dago ordezkapenek jokoa sakonago egiten dutela; managerren esperientzia biziago egiten dute, eta jokoa interaktiboago. Eta nahiz eta ezinezkoa izan konplexutasun apur bat ekiditea, hau ordezkapenak "Hattrick erara" dela uste dugu.
Eta lesioak?
Min hartzeei erantzuteko aukera ematea ere pentsatu genuen, baina zoritxarrez hori oraingo joko motorrarekin oso zaila zela ikusi genuen. Arazo handiena, honetarako ordezkapen automatikoen sistema erabat berri bat diseinatu eta inplementatu beharko genuela zen. Edukitzea ederra izango ziren beste gauza batzuk ere bururatu zitzaizkigun, baina lehen fase honetan sistema gehiegi haztetik gelditu beharra genuen; bestela ez ginateke inoiz argitaratzeko prest izango. Beraz, orain arteko min hartzeen ordezkapen sistema mantentzea erabaki genuen eta orain arte bezala erabat automatikoa izatea, oraingoz. Hau esanik, oraingo haun ordezkepenen lehen bertsioa dela adierazi nahi dugu, eta ez azkena.
Zatirik zailena
Hattricken joko motorra 4-4-2 taktikaren inguruan oinarritzen da, eta beste antolaketaren bat nahi baduzu jokalariak birkokatu behar dira. Gainera, ezin dizkiezu jokalari birkokatu hauei bakarkako aginduak eman; hau da, ezin diozu estra-atzelari bati erasokor jokatzeko esan. Bere bakarkako agindua "estra atzelari" bezala jokatzea da. Beste modu batera esanda, "estra atzelari" hau zelaiko beste kokapen batetatik birkokatzen da. Orain jokalarien bakarkako aginduak partiduan zehar aldatzea ahalbideratu dugunez, kontuan izan behar duzu zure "estra atzelariari" 60. minutuan erasokor jokatzen hasteko esaten badiozu, ez dela "estra atzelari" erasokor bat bihurtuko. Berez, "estra atzelari" izateari utziko dio eta erasokor jokatzen hasi zelaian bere jatorrizko kokapenean.
Jokalari bat beste bategatik ordezkatzea erraza da. Benetan zer egiten ari zaren ondo pentsatu beharko den unea birkokatutako jokalari baten agindua aldatzean da. Ondorioz, zatirik zailena honekin modu egoki batean lan egingo zuen interfaze bat diseinatzea izan da. Eta egia esateko, aurkitu dugun irtenbide onena ez da irtenbide perfektua. Baina zoritxarrez joko motorrak hemen muga batzuk ezartzen ditu 4-4-2 antolaketan oinarritzen baita, beste edozein antolaketa 4-4-2aren aldaera bat besterik ez da joko motorraren ikuspegitik.
Zergatik beta froga bat harrobian?
Duela urtebete baino gehiago harrobia argitaratu genuenean, geroago "benetazko" Hattricken amaituko zuten, edo amaituko ez zuten, sistema batzuk frogatzeko ere erabiliko genuela esan genuen. Beraz, nahiko aukera ona da sistema hau lehenik harrobian sartzea. Denbora asko daramagu sistema frogatzen, baina hala ere badakigu gure frogaketa fasean azaldu ez diren bug batzuk egon daitezkela. Arazoak egon daitezke web nabigatzaile batzuekin, edo karga handia jasatean bakarrik agertzen diren akatsak egon daitezke (partidu asko jokatzena ari diren unean erabiltzaile asko konektatzea, adibidez). Honez gain, talde nagusietan ezarri aurretik sistema zer iruditzen zaizuen jakin nahi dugu. Azken finean, sistema berri nagusi bat da hau, eta aldaketa handi bat.
Sistema berri hau gustoko izango duzuela espero dugu (nik gustoko izango dudala badakit!) eta gustura entzungo ditugu zuen iritziak foroan. Hasieran aipatu bezala, irakurri gidaliburuko kapituluak dena nola dabilen ongi ulertzeko. Zorte on!
Hurrengo neguko goizeko deia jaso arte…