Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

12-9-2008 Editoriala: Ongietorri mundu modernora

2008ko Hattricken itxura iritsi da azkenean. Garbia eta zuzena da eta diseinu elementu modernoak ditu, baina Hattricken xarma zaharra oraindik bertan da! Gaur egungo pantaila handiagoetarako egina da, hizki handiagoaz irakurtzeko errazagoa izan dadin.

Nabigazioan eta erabilterreztasunean kontzentratu gara batez ere, eta biak nabarmen izan dira hobetuak. Ezkerreko menu berriak aukera gutxiago ditu eta beti zabalduta dago, zure nabigazioa erraztuz. Froga erabiltzaile batek esan bezala: “Oso intuitiboa da. 5 minututan ibili ondoren bizitza guztian zehar berarekin ibilia zarela dirudi.”

Honez gain, gune berriari funtzio berri dexente jarri dizkiogu. Supporter paketeari ere eguneraketa bat egin diogu, jantzien disenatzaile berri bikaina adibidez. Molestatuko ez dizula espero dugu.
Diseinu berriarekin (eta dotnetizatzearekin) denbora askoz lan egin dugu jadanik, eta bidearen amaierara iristea oso pozgarria da. Bidean zehar gure frogatzaileengandik eta komunitatearengandik, diseinu berriaren irudiak erakustean, iritzi oso onak jaso ditugu. Lehen egunetik giro positiboa egon da diseinu berriaren inguruan, eta bidean aurrera egin ahala giroa orduan eta positiboago bilakatu da.

Lehen aldia diseinuan kontzentratu garela
Diseinu berria hainbeste jenderen gustoko hain azkar izatea ez da agian hain harritzekoa. Hattricken historian lehen aldia izan da hau benetan bere diseinuan kontzentratu garena, orri bakoitza hutsetik hasita pentsatuz. Honen ondorioa askoz estruktura hobea izan da, eta estruktura honetan gainera etorkizunean etor daitezkeen hobekuntzak kontuan izan ditugu. Beste alde batetik irudi eta ikono guztiak artista berberak eginak dira, guneko gauza guztiak elkarrekin bat datozela eta estilo berean eginda daudela ziurtatuz.

Gorago aipatu bezala honekin gure kodearen berridaztea amaitzen da, dena .NETen dago jadanik. Honek noizbehinka gertatzen diren deskonexioen amaiera ekarriko du, eta askoz ere errazagoa izango zaigu hemendik aurrera gunean gauzak gehitzea. Ez izan zalantzarik argitarapen honen ondoren ere hobekuntzak egiten jarraituko dugula.

Goiko menuaren logika
Estruktura berri honen bizkarrezurra goiko menua da, sei sail dituena, non sail bakoitzak aukera ezberdinak dituen ezkerreko menu bat irekitzen duen. Nire Hattrick sailean zurekin eta komunitatearekin lotura duen guztia aurkituko duzu, Nire Kluba sailean zure taldearen inguruko guztiak aurkituko dituzu, eta Nazioartean mundu osoko loturak izango dituzu. Gure Foroa eta gure Dendak sail propioak dituzte, eta azkenik Laguntza dago, non noizean behin behar izaten den laguntza aurkitu ahal izango duzun.

Bi itxura baten prezioan
Diseinu berria bi azal ezberdinetan dago eskuragarri (estandarra eta arrunta), eta azal berriak gehituko dira etorkizunean. Azal arrunta pantaila txikiagoentzat eta internet konexio geldoagoentzat dago pentsatua bereziki, baina bakoitzaren gustuen arabera ere aukeratu datieke zein azal erabili.

Berrikuntzat han, hemen eta alde guztietan
Ia orri guztietan daude gauza berriak, beraz deskubritzeko gauza asko dituzu. Agian atentzioa deituko dizuten lehen gauzak guneko irudi berriak izango dira; bazkideen eta babesleen umorea erakusten, edo noski jokalarien aurpegi (edo silueta) berriak. Aurpegiak euren garrantzia dute jokalari bat min hartuta, salgai edo txartel gorriaz zigortuta dagoen jakiteko.

Zure jokalarien dohainak modu klasioaren ordez barra batzuez ikusteko aukera duzu. Barra hauek dohainen izendapen guztiak oraindik ikasi ez dituzten erabiltzaile berrientzat oso baliagarriak dira. Dohainak erakusteko modua aukeren orrian zehaztu dezakezu.

Supporter ez direnek gunearen goi parteko ikonoetan dauden lau lasterbide dituzte erabilgarri, postontzira, HT-Live orrira, salerosketa merkatura eta bilaketa tresnara joatea erraztuz. Talde eta jokalarien hainbat estatistika ere jarri ditugu edonorentzat eskuragarri, eta multzoen orrian botoi bakarraz jardunaldiko partidu guztiak "HT-Live"era gehitu ahal izango dituzu (eta gehitutako partiduak ez dira pikutara joango deskonexio bat izan ezkero). Desagertuko ez diren gauzez hasi garela: eskaintza bat ezarri diezun jokalariak, baina jadanik eskaintza hori altuena ez bada, oraindik ere ikusgai izango dira salerosketa eskaintzen orrian.

Gizakiak daude zure inguruan
Joko honetan bakarrik ari ez zarela konturatuko zara (inoiz horrela sentitu bazara). Hattrick joko sozial bat ere bada eta orain gunean uneoro dagoen aktibitatearen zati handi bat ikusi ahal izango duzu, jokoa biziagoa eginez. Zure taldearen eta multzoaren orrian azken bisitariak ikusi ahal izango dituzu, eta Supporterrentzat eurak supporter diren taldeak erakutsiko dira (baina beste batzuek zu ikusteaz ongi sentitzen ez bazara, guneko aukeretan pribazitate aukera piztu dezakezu). Zure multzoaren orrian ze erabiltzaile dauden konektatuta ere ikusi ahal izango duzu, eta multzoko azken berrietan jokalarien salerosketak, prentsa oharrak, datorren partiduetarako aginduak noiz eman diren eta abar luze bat erakutsiko dira.

Foro berri bat diseinatu dugu noizbehinkako eta ohiko erabiltzaileentzat
Argitarapen honetan foro eraberritu bat ere aurkituko duzu. Erabiltzaile berrientzat eta noizbehinkakoentzat askoz erabilterrezago egin da, baina hoiko erbailtzailek behar duten sakonera ere mantendu zaio. Foroari eta bera erabiltzeko moduari buruz gehiago jakiteko irakurri foroaren editoriala, bere editorial propioa merezi zuela uste dugu.

Jantzi diseinatzaile harrigarria eta beste Supporter eguneraketak
Supporter bazara agian argitarapen honek dakarren funtzio berri bikainena jasoko duzu, jantzi diseinatzaile berria. Hitzak soilik ez dira nahikoa aplikazio hau deskribatzeko, orain nahiko seguru esan dezakegu iraganean amestu duzun ekipazio hori sortzeko gai izango zarela. Eta nahiko erraza da erabiltzeko: aukeratu nahi duzun forma eta jantziaren gainera eraman ezazu, ondoren tamaina eta kolorea behar dituzunetara ezarri. Ez ahaztu ekipazioa gordetzeaz behin aaitzen duzunean.

Jantziak taldearen orrian, partiduetako kroniketan eta jokalarien irudietan ikusi ahal izango dira. Honek jokalarien aurpegi berrietara garamatza, Hattrickentzat propio eginak Beach artistak (iraganean ere gure irudiak eta mahai jokoko marrazkiak egin izan dituena). Aurpegi berriek Hattrick eta jokalariei izaera asko emango die, zaharrek ematen ziena baino askoz gehiago. Aurpegi berriak ezaugarri zaharretan oinarritzen dira, baina orain askoz bariazio gehiago daudenez (ile luze eta motzeko bariazio gehiago, ile kolore jakin bateko bariazio gahiago, etab.) ezaugarri batzuk apur bat ezberdinak izango dira. Aurpegiak erakusterik nahi ez baduzu aukeren orritik itzaldu ahal izango dituzu, noski.

Supporter bazara zure Hattrickeko itxura propioa hartu dezakezu manager abatarerako, foroan ere erakusten dena. Lehen bertsioan ausazko aurpegi bat jasoko duzu abatarea aldatzen duzun bakoitzean, baina etorkizunean bigarren bertsio bat garatzeko asmoa dugu, non aurpegiko ezaugarriak aukeratuz zerorrek diseinatu dezakezun aurpegia. Mesedez kontuan izan ezingo duzula abatarea aukeratu aurpegiak itzalita badituzu.

Jokalari bakoitzaren orrian bere azken partiduak, entrenamenduko datuak eta zure ohartxoetarako post-it bat ikusteko aukera izango duzu. Honez gain, zure supporter orrira lasterbide bat izango duzu, supporter eta bandera bilguma orri hobetuak, eta Supporter paketerako eguneraketa bikain bat.

Lehen pausoa Alltid integrazioan
Diseinu berrian Alltid estatistiken integrazioaren lehen pausoa dago. Alltid Plus kideek Alltid estatistiketara lotura dute Hattricketik: aukera dagoen orrietan Alltid ikonoa sakatzea besterik ez duzu. Alltid estatistikak erabiltzaile gehiagorentzat egongo dira etorkizunean, integrazioko hurrengo pausoak osatzen ditugunean (hilabete batzuk emango dituena).

Zeure aurkikuntzak egin
Gustoko izango bagenuen ere, ezinezkoa zaigu diseinu berriko gauza bakoitzari buruz idaztea. Alde batetik, onena gauza batzuren aurkikuntza zuei uztea dela uste dugu, harridura une batzuk izateko. Beraz Hattricken mundu berritik aurkikuntza bira bat ematea gomendatzen dizugu, eta ondoren esan iezaguzu foroetan zure gauza gustokoenak zeintzuk diren. Foroa ere toki aproposa da gune berriaren inguruan dituzun zalantzak galdetzeko.

Esker berezi batzuk
Azkenik esker berezi bat eman nahi diegu gure froga erabiltzaile guztiei: gure langilegoa (GM/LA/Mod/CHPP), gure GUI erreferentzi taldea, Stage frogatzaile guztiak, eta gure ofizinetan bertan frogatu zuten erabiltzaile suediar eta erabiltzaile ez diren euren lagun guztiak. Eskerrikasko akats ehiza, ideia eta gomendio guztiengatik, eta batez ere gure energia, motibazio eta giroa altu mantentzeagatik. Hau etzen posible izango zuek gabe.
 
Server 070