Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

12-9-2008 Editoriala: Foro berri bat

100.000 mezu inguru idazten dira Hattrickeko foroetan egunero, eta bere guztizko 178.000.000 mezurekin gure foroa munduan interneteko foro handienetakoa da. Orain erakargarriagoa egin dugu erabiltzaile berrientzat foroetan sartzea. Gure foro berria erabiltzeko eta ulertzeko askoz errazagoa da, eta itxura ere kontatu behar bada: azkoz itxura hobea du!

Foroa ez da orain bezela jokoaren beste orrietatik aparte egongo, forora sartzen bazara ere gunearen nabigazioa bertan izango duzu. Ez dugu bi partetan zatitu: lehengo gainbegirada atala foro normalean integratu dugu. Eta nahiz eta foroa erabiltzaile berrientzat asko hobetu dugun, eguneroko erabiltzaileek foro zaharra hain on egin zituzten funtzionalitate gehienak bertan aurkituko dituzte, eta baita funtzio berri erabilgarri batzuk ere. Jarraitu irakurtzen foro berrirako gida baterako.
Esaera zahar batek dioenez, "Hattrickeko foroetan idatzia ez dagoenak ez du jakiterik erezi”. Ondo da, hori gerorrek asmatu dugu, baina arazorik gabe egia izan liteke! Orokorrean, foroa giro oro jator eta beroa duen tokia da. Eta gainera badirudi bizitzan badaudela Hattrick ez diren beste gauza batzuk hitz egitea pena merezi dutenak, gure foroak ez baitira Hattrickekin zerikusia duten gauzetarako bakarrik erabiltzen. Egia esan, gai gehienak Hattrickekin zerikusirik ez dutenak dira.

Foroko erabiltzaile esperientziadunek oso gustko zuten foro zaharra. Baina era berean zaila zen bera ulertzea eta erabiltzea kide berri eta noizbehinkakoentzat, beraz erabiltzaileen zati txikiak erabiltzen zuen foroa erregulartasunez. Foro berriak beste edozein foro normalen itxura eta jokaera antzekoagoa du, eta orain arte foroan ibili ez diren erabiltzaileentzat gauzak errazteko bereziki diseinatua dago. Honez gain frogaketa fasean erbailtzaile esperientziadunek laguntza eman digute, eta honen ondorioz foroaren azalaren azpian erbailtzaile aurreratuek foro zaharrean erabil zitzazketen funtzio gehienak aurkituko dituzte.

Foro berrirako gida
Gure foroa lehen aldiz bisitatzen duzunean, lehen ikuspegiak gauza asko argitu beharko lituzke. Esan bezala, beste edozein foro normalen itxura eta jokaera du. Hala ere, azpitik foroko bizitza erabilgarriagoa egin dezaketen funtzio eta aukerak daude. Beraz, hemen dago foro berrirako gida osoa. Hattrickeko foroetako erabiltzaile esperientziaduna bazara "Foroko erabiltzaile aurreratuentzat inetesgarria" atala irakurtzea goendatzen dizugu.

Foroko hasiera orria
Lehen orrian segituan ikusiko dituzu zuretzat idatziak izan diren mezuak. Zuzenean mezu batera joatea aukeratu dezakezu, edo idatzi dutenaren gainbegirada bat soilik izatea. Justu azpian azkenaldian bisitatu dituzun gaiak agertuko dira, aurreko saioan gauzak utzi zenituenetik hartzea erraztuz. Lehen orrian foroen bilatzailea eta gomendatzen zaizkizun foroak ere badituzu.

Ezkerreko menua
Foroa irekitzen duzunean, zure foro guztiak ezkerreko menuan ikusiko dituzu. Foroen ordena aukeratu dezakezu, foroen lehentasuna, foroko aukeren orritik (Nire Hattrick / Aukerak). Foro bat zabaltzean bertako gaiak ikusiko dituzu. Gai bakoitzeko bertan dauden mezu kopurua ikusi ahal izango duzu, eta laranjaz gai horretan irakurri gabe dituzun mezu kopurua. Ezkerreko menuak hiru sail ditu (eta sail lehenetsia foroko aukeretan ezarri dezakezu):

Mezu Berriak zure foroetako gai berrienak erakusten ditu, ezarria duzun foro lehentasuna kontuan izanez. Foroko aukeretan erakustea nahi duzun mezu kopurua zehaztu dezakezu.
Lasterbideak "Jarraitzen ari naizen gaiak" (mezuren batekin parte hartu duzun gaiak edo harpidetu egin zarenak, ikus beherago) eta “Gustoko erabiltzaileen gaiak” (gustokoetan dituzun erabiltzaileek parte hartu duten gaiak) erakusten ditu.
Guztiak uste duzuna egiten du: zure foro guztiak erakusten ditu.

Foro bat aurkitu eta gehitu
Zure foroetara beste foro bat gehitzeko bilaketa tresna bat dago lehen orrian; lehen orrian dituzun gomendatutako foroetatik ere aukeratu dezakezu. Foro batean kllikatzen duzunean foro hori gonbidatu gisan irakurriko duzu. Foroaren kide bihurtzeko, "foroan izena eman" estekan klikatu ezkerreko menuan. Foro bat utzi nahi baduzu foroko aukeren orritik egin behar duzu.

Irakurlekua
Gai batean klik egitean mezuak gune orokorrean ageriko dira, eta geziak erabili beharko dituzu orriz orri ibiltzeko. Foroko aukeretan orri bakoitzean zenbat mezu erakustea nahi duzun ezarri dezakezu. Orriaren beheraldera "scroll" egitea edo mugitzea nahi ez baduzu, ugitze barra bat gehitu diezaiokezu irakurketa eremuari foroko aukeretatik. Horrela, irakurketa eremua zure pantailaren tamainura bihurtuko da. Ezkerreko menuak mugitze-barra bat izatea ere aukeratu dezakezu.

Gaiaren hasieran lehenetsita "Mezu guztiak erakutsi" dioen menu zabalgarria gaian nork idatzi duen ikusteko erabili daiteke, eta baita erabiltzaile jakin baten mezuak filtratzeko ere.

Harpidedun egitea eta gustoko erabiltzaileak
Gai jakin baten harpidedun egin zaitezke, horrela gai hori zure lasterbideen ssailean agertuko da, bere jarraipena erraztuz. Gai batean mezuren bat idazten baduzu, autoatikoki gaiaren harpidedun egingo zara.

Erabiltzaile bat gustoko egiten baduzu, mezuren bat idazten duen gai bakoitza lasterbideen sailean agertuko zaizu.

Abatareak eta sinadurak
Gure supporterrek abatare bat eta sinadura bat ezartzeko aukera dute. Gustoko ez badituzu foroko aukeretan kendu ditzakezu. Sinadurak, nahi baduzu, moztuak ere izan daitezke, lehen 50 karaktereak bakarrik erakutsiko direlarik.

Gaiei (eta erabiltzaileei) entzungor egitea
Ezkerreko menuan x ikonoan klik eginez gaiei entzungorrarena egin diezaiekezu. Gai bakoitzaren goikaldean ere funtzio hau aurkituko duzu. Entzungor egindako gaiak, hala ere, foro bat zabaltzean "entzungor egindako gaiak ikusi" textuan klikatuz ikus daitezke. Erabiltzaile jakin bati ere entzungorrarena egin daiteke, eta horrela bere mezuak ez dira erakutsiko gai bat irakurtzean.

Foroko erabiltzaile aurreratuentzat interesgarria
Zeuk ere foro berrietan bidea segituan aurkituko duzula pentsatzen dugu. Itxura berriaz gain, bi aldaketa handi daudela esan daiteke: Gainbegirada forora bertara integratu da, eta lehentasunen sistema zaharra sistema berri hobeago (bai, benetan!) bategatik ordezkatu da. Zure foroen lehentasuna ordenatzea, foroko aukeren orrian, egin beharko zenukeen lehen gauza dela uste dugu (ez ahaztu ondoren gordetzeaz). Hemen bestelako informazio baliagarria:

• Lehengo gainbegiradako funtzioak lehen orrian (niretzat diren mezuak) eta lasterbideen sailean topatuko dituzu.
• Foroen lehentasuna (altua/baxua) lehentasun sistema berri bategatik (erakusteko ordena) ordezkatu da, non zure foroak nahi bezala ordenatu ditzakezun.
• Gaien lehentasuna (altua/baxua) harpidedun zaren gaiez (lasterbideetan erakusten direlarik) eta entzungor egindako gaiez ordezkatua izan da.
• Gustoko erabiltzaileen gaiak (lehen garrantzia handiko bihurtzen zirenak) orain bere horretan lasterbideen sailean erakusten dira.

Eta markoekin ohituta zauzenez, berriro esango dugu: orriaren beheraino joatea ez baduzu nahi, bai ezkerreko menuari eta baita irakurketa eremuari ere mugitze-barra bat gehitzeko aukera duzu foroko aukeretatik.
 
Server 070