Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

3-17-2009 Editoriala: Supporterrentzat opari mordoxka bat

Gure Supporter paketearen bertsio berri bat argitaratzeaz pozten gara. Azken urte honetan arrakasta handiz hobetu ditugu gurearen funtzionalitatea eta egonkortasuna, eta gaur egun gunea oso ongi dabil (konturatuko zinetela uste eta espero dugu). Gauza honela, oso ongi sentitzen gara zuei Supporterrei, hobekuntza guzti hauek garatzen lagundu diguzuenoi, halako pakete berri bat eskaintzean.

Berrikuntzen artean partiduetarako aurkariak aurrez analizatzen lagunduko dizuen tresna bikain bat aurkituko duzue. Zure lasterbide eta salerosketa bilaketetarako perfil propioak sortu ahal izango dituzue. Beste hainbat berrikuntza ere aurkituko dituzue: bisita liburu eta prentsa oharretarako HT-ML editoreak, jantzien elkarbanatzea, federazioetan hobekuntzak, eta abar.
Gure Supporterrak eta Hattrick Supporter paketea guretzat oso garrantzitsuak direla esaten dugunean, benetan ari gara. Supporterrei esker mantendu dezakegu jokoa dohainik erabiltzaile gehienentzat, eta zuei esker jarraitu dezakegu jokoa garatzen eta hobetzen. Azken urte honetan Hattrickeko guneak inoiz izan duen hobekuntza handiena egin dugu; web kode oso osoa berridatzi dugu, diseinu berri batean bildu dugu eta hardware hobekuntza batzuk ere egin ditugu. Emaitza bezala gune egonkor, fidagarri eta funtzional bat lortu dugu, beraz esfortzuak pena merezi izan duela esan dezakegu. Diseinu berria argitaratzean Supporter funtzio berri ederrak gehitu genituen, baina proiektu berrietan lanean hasi aurretik hobekuntza guztiak posible egin dituzuen Supporterrei gauza gehiago emateko garaia zela sentitu genuen. Beraz, gure eskerrik beroenez gain, honako berrikuntza hauek ditugu zuentzat:

Buruz Buru
"Buruz buru" tresna zaharra hobetu dugu, partiduak aurrez prestatzeko tresna bikain batean bihurtuz. Aurkariaren taldearen laburpen oso bat ematen dizu, nola irabazi pentsatzen lagunduko dizuna. Momentuan jakingo duzu txartelik edo min hartutakorik duten, edo azkenaldian salerosketarik egin duten. Buruz buruko tresna berrira hurrengo partiduetako batean klikatuz joan zaitezkete. Lehen mihia denek ikusi dezakete. Egoera, azken partiduak eta historia Supporterrentzat bakarrik dira.

Lasterbideak sortu eta editatu
Supporter bezala lasterbide erabilgarriagoak izango dituzu goiko eskuineko eskinean. Zeure lasterbide propioak sortu ditzakezu, edo zaharrak aldatu. Ezin da hori baino askoz praktikoagoa izan! Lasterbideak sortu edo aldatzeko, pasa xagua lasterbideen gainetik.

Salerosketa perfilak sortu
Salerosketetarako lehenetsitako bilaketa eta zure bilaketa perfil propioak sortzeko aukera izango duzu hemendik aurrera. Oso erabilgarria da, denbora asko aurreztuko dizuna eguna joan eguna etorri bilaketa bera egiten baduzu. Salerosketen bilaketa orritik kudeatu ditzakezu zure perfilak.

Salmenta interesgarriak
Gustokoetan duzun jokalari bat salgai jartzen bada, ohartarazpen bat jasoko duzu Nire Hattrick atalean. Jokalari baten salmenta interesgarritzat jo dezakezu, honela bere enkantearen garapena zure eskaintzen orrian agertuko da, enkantea jarraitzen lagunduz.

Hamaikako jakinak gorde
Hamaikakoen aukerekin errazagoa izango zaizu adibidez zure betiko hamaikakoa eta ordezkoen hamaikakoaren artean aldatzea. Zeure hamaikako propioak aginduen orriaren azpitik gehitu ditzakezu. Aurreko partiduetako edozein hamaikako edo jadanik datorren partidu baterako ezarria duzun hamaikakoa gorde dezakezu ondoren erabili ahal izateko (beraz hamaikako bat lehenesteko, lehenik sortu eta gorde hamaikakoa eta aginduak datorren partidu baterako, ondoren zoaz atzera hamaikakoaren orrira eta gehitu ezazu zure hamaikakoetara bertako aukeretatik). Jokalarien aginduak ere gordeak izango dira.

Jantzien elkarbanatzea
Jantzien diseinatzailea Abenduan argitaratu genuenetik, jantzi bikainak eta miresgarriak ikusi ahal izan ditugu han eta hemen, eta hemendik aurrera gehiago ikustea espero dugu. Zure jantzi bikainak komunitateaz elkarbanatu ditzakezu, edo talde bat edo gutxi batzurentzat diseinatu dezakezu jantzi bat. Zure jantzi ederrak diseinatzeko denborarik, gogorik edo abileziarik ez baduzu, armairu erraldoi batetatik aukeratu ahal izango duzu zure jantzia.

Federazioen hobekuntzak
Federazioko kideak gertuagotik jarraitzeko, kideen orria askoz interesgarriago egin dugu. Eurei buruz gehiago ikusi ahal izango duzu; bandera, taldearen izena, ligako sailkapena, azken emaitzak eta prentsa oharrak. Honez gain azken bisitaria, federazioko kideen bilaketa bizkorra eta federazio bilatzaile hobe bat gehitu ditugu.

Zeure irudia editatu
Zure erabiltzaile irudian zure umorea erakutsi dezakezu, edo justu kontrakoa. Begiak eta ahoa aldatuz lortu dezakezu hau. Ilearen eta azalaren kolorea ere aldatu dezakezu zure gustora jartzeko. Irudi bat izateko, oraindik ere jokalarien aurpegiak piztuta izan behar dira zeure lehentasunetan.

Erabiltzaile bat blokeatu
Arrazoiren bategatik erabiltzaile jakin bat zure supporter ez izatea edo zure bisita liburuan idaztea nahi ez baduzu, aukeren orrian erabiltzaile hori zure blokeatutako erabiltzaileen zerrendara pasa dezakezu.

HT-ML editoreak eta posta artxiboa
Supporter paketearen berrikuntza honetan HT-ML editorea erabiltzea ahalbideratu dugu prentsa oharrak eta bisita liburuetako mezuak idaztean. Honez gain, bidalitako mezuak artxiboan gorde ditzakezu ezabatuak izan ez daitezen.

Iragarki gehiagorik ez
Azkenik, Supporter bezala ez duzu betiko iragarkirik izango, bat bera ere ez. “Iragarkien rekarga eza” beti egon da Supporter paketearen barne, baina oraingoa pauso bat haratago goaz eta inongo "banner"rik ez erakustea zin egiten dugu. Posible izango da Supporterrek joko barneko iragarkiak izatea (gure produktu propioena edo noizbehinkako babesleen mezuak, adibidez), mugitzen ibiltzen diren "banner" molesto horiek erabat ezabatuak izango dira.
 
Server 070