Berriak
3-30-2009
Editoriala: Gaur egungo HT-taldea
Azken bi urteetan gauza mordoa aldatu da Hattricken. HT taldean ere (Hattrick garatzen duen taldea) ere gertaera asko egon dira; egia esan duela 2 edo 3 urte ginenen bikoitza gara orain. Eta hori gutxi ez balitz, jende gehiagoren bila gabiltza (nork esan du mundu mailako krisi finantziala dagoela?).
Bi urtetik gora pasa diela HT-taldeko bakoitzak zer egiten duen azkeneko aldiz esan genizuenetik. Eguneraketa batetarako garaia da, taldekide berriak eta hainbat rol aldaketa baititugu.
HT taldea 2001ean sortu zen eta Hattricken garapenaren ardura hartu zuen. Lehen urteetan ia taldekide denak bolondresak ziren, jokoak ez baitzituen irabazi handiak sortzen. Urteak aurrea joan ahala Hattrick hobetzen eta garatzen jarraitu dugu, gunea egonkorragoa, fidagarriagoa eta azkarragoa eginez. Hazi ere asko hazi gara, aspaldiko bolondres talde txikia maite dugun jokoa garatzetik bizi gaitezkeen 20 kidetik gorako lantalde bilakatu baita. 2009ko Martxoko Hattrick taldea aurkeztuko dizuet:
HT-Johan
Johan HT taldearen sortzaileetako bat da, eta gure joko diseinatzaile burua. Bera konbentzitu behar izaten dugu gure ideia bikainak errealitate bilakatzeko. Negozio eta komunitate mailan ere aritzen da lanean. Johanek jokoarekiko adikzioa du eta bere ordenagailua bere gorputzeko zati bilakatu dela esan daiteke.
HT-Jacob
Jacob Hattrick Ltd konpainiaren gerente berria da, konpainia hau izanik Hattricken inguruko guztiaren jabea eta jokoa eskaintzen dizuna. Jacob telefono mugikorren industriatik dator, eta egia esan, Johanen anaia zaharra ere bada (entxufismo apur bat ez da txarra izaten, eta ikusi dugunagatik gure Gibraltargo ofizinetako buru izatea zalantzarik gabe irabazia du).
HT-Daniel
Daniel datu baseen gure aditua da. Berak du partiduen motorraren eta beste motor gehienen gaineko kontrol osoa, eta baita eguneroko gaurkotzeena ere. Zalantzarik gabe taldeko kide baikorrena. Sekulako afizioa du era guztietako maika-ibilgailuetan (eskabadorak, etab).
HT-Thomas
Thomas web eta datubase garatzailea da, eta gure .NET gurua. Thomas 2003tik ari da Hattricken, eta CHPP garatzailea izan zen (oraindik ere bada), eta 2006an sartu zen taldean. Danielekin batera softwarearen eta zerbitzarien ardura du, eta zalantzarik ez dagoela beti duela egiteko zerbait.
HT-Sarah
Sarah 2004ko Azarotik garatzaile lanetan aritu da, eta gaur egun gu gehienon nagusitzat hartu dezakezu. Extraliveseko gerente ere bada, Hattrick Ltdrentzat Hattrick garatzen duen konpainia; guk gehienok konpainia honentzat egiten dugu lan. Etxera itzuli berri da Hego Poloan zulaketa batzuk egiten ibili ondoren (emakumeek egin ohi dituzten horietako gauza bat…).
HT-Hommik
Hommikek gure administrazio sistema garatu ohi zuen, baina gaur egun denetarik piska bat egiten du. 2006tik da taldearen kide. Lanean ari ez denean, ia beti bere Xbox Liven dabil…
HT-Tjecken
1998an hasi nintzen jokatzen, eta beraz nire bizitzaren herenean bertan ibili naiz. Moderatzaile eta GM izan nintzen 2001ean HT taldean sartu aurretik. Nire egin behar handiena komunitatea eta jokoaren informazioa eskura jartzea da. Normala denez denbora asko pasatzen dut gure foroetan, zuen galderak erantzuten eta eztabaidatzen.
HT-Josef
Josef online jokoetan eta foroetan friki hutsa zen. Egun batean aitak nahikoa zela eta lan bat aurkitzeko esan zion. used to be a very heavy online gamer and forum junkie. Bera erreskatatzera etorri ginen eta gure foroan jarri genuen. Foroaren garatzaile nagusia da eta bertan denbora asko pasatzen du (gauak batez ere). Noizean behin pelikularen bat ere ikusten duela dio…
HT-Jyrg
Jyrg web eta datubase garatzailea da, eta iaz batu zen taldera. Hattrick dendaren eta administrazio sistemaren ardura hartu zuen. Argazkilaritza ere gustoko du, taldeko argazkilaria dugularik.
HT-Magnus
Magnus interfazeetan eta erabilterreztasunean gure aditua da, eta diseinu berriaren sortzaile nagusia. Etorkizun motzean Extralivesen beste proiektu batzuetan arituko da, nahiz eta hemen ere ibiliko den. Honez gain, bere musika karrerarako denbora gehixeago izango du.
HT-Stefan
Stefan ere interfazean eta erabilterreztasunean aritzen da. Bere ikasketan amaitzen ari zela Magnus diseinu berrian lagundu zuen, eta udan bihurtu da taldeko kide. Bigarren aldia da Stefan Hattricken dabilela, aurretik ere luzaro ibilia baitzen.
HT-Mattias
Mattias gure komertziala da, oso ona da negozioak egitean eta tratu bikaina lortzen ditu. Telefonoan hitzegiten ari dela geldi egon ezin delako ere famatua da.
HT-Aartspam
Aartspam 2003an hasi zen Hattricken eta LA, GM eta GM Senior izana da. Duela urtebete Holanda uztea lortu genuen, eta Suediara etorri zen gure jokoko langilego guztiaren ardura hartzeko. Ez gara damutzen!
HT-Frid
Frid 2001etik dabil Hattricken eta 2004an sartu zen HT taldean. Fryd da gure sistema administratzailea. Bera arduratzen da sistema guztiak martxan direla ziurtatzeaz. Opera abeslari amateur bat ere bada, baina zoritxarrez udaberrian utziko gaitu. Talde bakarrik, hala ere, Hattricken jokatzen jarraituko du.
HT-Klas
Klas ere Hattricken urte askoan ibili ondoren (2000tik) sartu zen taldean, eta aurretik ere GM Senior izana zen. Web garatzailea da, Hattrick sentimenduaren sena handia duena. Talde guztitik futbol jarraitzaile sutsuena da; askotan joaten da Örebro bere futbol talde gustokoenaren entrenamenduak eta partiduak ikustera.
HT-Per
"Per konpilatzailea" garatzaile lanetan dabil eta kodearen argitaratzearen arduraduna da. Gutxienez astean bitan kodea argitaratzen dugu, akatsak zuzenduz eta gehikuntza berriak sartuz. Honetarako "konpilazio" (hortik ezizena) bat egiten dugu kode zahar eta berriaz. Hurrengo Roskilde jaialdia etortzeko irrikitan dagoela dio.
HT-Oxidus
Oxidus Alemanian bizi den ingelesa da, gure Flash genioa. Jantzi diseinatzaile bikaina, adibidez, bere lana da. Oxidus ere Hattricken ari zela aurkitutako garatzailea da, 2003tik jokoan delarik eta 2007an taldean sartu genuelarik.
HT-weird_ed
Weird_ed Hattricken erro handieak dituen beste garatzaile bat da. Norvegiar hay 2004an hasi zen Hattricken eta Alltid CHPP estatistika gunearen sortzailea da. Une honetan Alltid Hattrickekin integratzeko lanetan dabil, eta Hattrickentzat estatistika zerbitzu gehiago garatzen ere ari da.
(HT-)Durelas
Durelas ere luzaro aritu da Hattricen, 2003tik, eta Chileko moderatzaile, GM eta GM Senior izan da. Hemendik aurrera hegoameriketako gure gizona izango da, latindar Amerikako merkatuak garatzen, Mexikotik Patagoniaraino, lagunduko digularik.
HT-Trapper, HT-Pelle, HT-Calle and HT-Hasse
Trapper, Pelle, Calle eta Hasse Extralivesen beste proiektuetan ari dira gehienbat, baina noizean behin euren jakituria erabil dezakegu, noski. Trapperrek ere Hattrickeko historia luzea du eta iaz dezente lan egin zuen Hattrickentzat.
Flameron
Flameron ez da benetazko Hattrick taldekidea, baina ia-ia. Ron Hattricken eskarmentu handia duen israledarra da, eta bi urtez gure aholkulari bezala aritu da, bai arlo estatistikoan eta baita jokoaren garapenari dagokionean ere (ekonomiaren egonkortzean eta monitorizatzean batez ere).
Hau da gaurko HT taldea, baina arestian esan bezala gure Estokolmoko ofizinatik lan egiteko jende berri bila ari gara. Ez Frid eta Magnusen (hau oraindik inguruan ibiliko den arren) tokiak hartzeko soilik, taldekide gehiago ere behar ditugu. Batez ere .NET ingurunean ezagutza duten garatzaileak behar ditugu, eta honez gain Hattricken ibilia bazara, plus ikaragarria izango duzu zalantzarik gabe.
Goiko hauez gain Lars eta Alejandra ere baditugu (Hattrickeko bi jokalari zahar, noski) bezeroen arretan lanean, eta gure jokoko langilegotik ere sekulako laguntza jasotzen dugu (GM, LA, Mod, CHPP, Editoreak). Hattrick hobetzen jarraitzeko irrikitan gaude guztiok!