Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

5-5-2009 Editoriala: Erraztasunak harrobiarentzat

Harrobiaren martxa eramatea ez da lan erraza izan; jokalarien garapena jarraitzeak esfortzu handia eskatzen zuen, lagunarteko bat lortzea ez da parkeko paseo bat bezain erraza izan, eta entrenatzaileak batzuetan bai Parkinson eta baita Alzheimerraren efektuak zituen. Beno, egun hauek amaitu dira.

Harrobiarentzat tresna lagungarri mordoa argitaratuko ditugu gaur. Dohainak ikusi ahal izango dituzu, lagunartekoak poltsatik lortu, taldearen eta zelaiaren izena aldatu, eta Walk-Overrak desagertuko dira. Gazteen sistema "zaharrean" jokalariak ekartzeko sistema eguneratuko da (eta baita harrobiarena ere), eta beste hainbat gauza.
Lehenik eta behin, utzi esaten eguneraketa honek harrobiaren kontrola erraztuko eta dibertigarriago egingo duen arren, harrobiak misterioak izaten jarraituko duela. Oraindik ere, harrobi baten kargu izatea desafioa izango da, baina desafio dibertigarriago bat. Eta orain, hemen doaz egindako aldaketak!

Entrenamendu gertaeretan aldaketak eta dohainen ikuskapena
Eguneraketa honetako aldaketa nagusia jokalarien dohainak ikusteko gai izango zaretela da. Ikuskapen hauek entrenatzaileak bere kronikan esaten dizunean oinarritzen dira. Bere kronika normalarekin hasi aurretik, jokalari batzuei buruzko berri berezi batzuk dituela esango dizu, dohainak zeuek argitaratzeko urduritasuna bizi nahi duzuen erbailtzaileentzat.

Esan bezala, dohainen argitaratzea entrenatzaileak eta bilatzaileak esaten dutenaren araberakoa da. Kronika bera ere hobetu dugu, eta dohainen ikuskapenekin batera informazio gehiago jasoko duzu zure jokalariei buruz eta informazioak zentzu gehiago izango du. Hauek dira aldaketaren xehetasunak:

- Bilatzaile batek jokalariak maila bat duela (edo maila batera iritsi daitekeela) esaten badu, dohaina ikusgai izango da jokalariaren orrian. Hemendik aurrera, gainera, %100ean fidatu zaitezke zure bilatzaileak dohain bat aipatzen duenean (lehen akats txikiak izan zitzazkeen).

- Orain bezala, entrenatzaileak hautatu duzun entrenamendu mota bakoitzeko taldeko jokalari baten maila esango dizu. Orain, dohain hauek ikusgai izango dira aipatutako jokalarien orrian. Entrenatzaileak, beti, aurretik aipatua izan ez den jokalari baten dohaina emango dizu, Alzheimerra betiko ahaztuz.

- Entrenatzaileak jokalari batek dohain batean bere potentzialera iristeko behar duen denbora aipatzen badu, jokalariaren orrian bere oraingo maila eta potentziala agertuko dira.

- Entrenatzaileak, aurrez argitaratuak izan diren dohainen igoerak bakarrik aipatuko ditu, aurrez dohaina aipatua izan ez bada ez du bere igoeraren berri emango. Hala ere, aurrez aipatua izan den dohainen bat igotzen bada, entrenatzaileak beti emango du bere berri, eta dohain maila berria jokalariaren orrian ikusi ahal izango da, noski.

- Entrenatzaileak jokalari batek dohain batean gehiago hobetu ezin duela esaten badu, hau da, dohain horretan bere potentzialera iritsi bada, bere oraingo dohaina eta potentziala erakutsiko dira. Gainera bere dohain-barra hori kolorez marraztuko da jokalari hori dohain horretan gehiago entrenatu ezin dela adierazteko. Entrenatzailearen Alzheimerra sendatu denez, ez du berriro dohain hori aipatuko.

- Aurrez jokalari baten dohaina eta bere potentziala aipatuak izan badira, barra horiz marraztuko da bere potentzialera iristen denean, nahiz eta entrenatzaileak honen berri ez eman.

- Entrenatzaileak ez du berriro urtebetetze festen berri emango.

Eguneraketa honetan akats batzuk ere konpontzen dira: agresibitatearen inguruko berriak egia izango dira, eta jokalarien urtebetetzetako akats presentazionala konpondu da.

Kronika zaharrei buruz
Goian aipatutako sistema martxan egon da, ezkutuan, azken bizpahiru astetan, beraz jadanik zure jokalari batzuren dohainak ikusi ahal izango dituzu. Entrenatzaile edo bilatzailearen kronika zaharragoak, berriz, ez dira kontuan hartuak izan, eta beraz han esandako dohainak ez dira argitaratuak izango.

Entrenamenduko gertaeretan aldaketak, 2. fasea
Entrenamenduko gertaerak ere aldatzen ari gara, eta entrenatzaileak ematen dizun informazioa aldatuko da etorkizun batean. Bigarren fase hau apur bat atzeratzearen arrazoia lehenik eguneraketa honen eragina ikusi nahi dugula da, bigarren fasea hobeto prestatzeko. Bigarren fase hau, dena den, hilabete baten buruan argitaratuko da gutxi gora behera.

Harrobiko lagunartekoen poltsa
Harrobiarentzat lagunartekoak aurkitzea zaila izan bada ere, hau aldatu egingo da lagunarteko poltsarekin. Talde nagusiko poltsaren oso antzekoa izango da: taldea poltsan gehitu behar duzu harrobiko lagunartekoen orritik, eta ondoren zure taldeari automatikoki lagunarteko bat hitzartuko zaio. Supporterrek liga edo eskualdeak aukeratu ditzakete eta baita poltsa ikusi ere, talde nagusian bezalaxe.

Talde nagusitik ezberdina dena, hemen poltsak partidua jokatu daitekeen ordu posibleak emango dizkizula da. Poltsak, ondoren, automatikoki jokatu dezakezuten lehen orduan hitzartuko du partidua. Supporter bazara, poltsan begiratu dezakezu jokatzeko prest dauden taldeak ikusteko, eta horrela ordua aukeratu ahal izango duzu. Poltsak, hala ere, ordu horretako minutu zehatz batean hitzartuko du partidua, oso gutxi baitzarete :00 eta :30 minutuetatik kanpo partiduak eskatzen dituzuenak.

Taldearen eta zelaiaren izena aldatzea
Zure taldearen eta zelaiaren izenek ez dute betirako dauden bezala gelditu beharrik, orain izenak aldatu ditzakezu hala nahi baduzu. Taldearen izena harrobiko aurredenboraldian bakarrik aldatu daiteke, baina zelaiaren izena edozein unetan aldatu daiteke. Zelaiaren izena zelaiaren orritik aldatu daiteke (Zure Kluba -> Zelaia). Taldearen eta zelaiaren izena aldatzearen kostua normalaren erdia da, baina zure zaleei etzaie batere axola hala egiten baduzu.

Bilaketa historiala
Disketxe askok 60. hamarkada hasieran Beatlesak ez kontratatzearen akatsa egin zuten, beranduago gutxienez "apur bat" damutu zirena. Orain zure harrobiko superrizarra aurrez ezeztatu zuten taldeak ikusi ahal izango dituzu, inork ezeztatu bazuen. Bilaketa historiala jokalariaren gertaera gogoangarrietan aurkitu daiteke.

Auzoko mutil bikainak
Aurkariak hamaikako egoki bat aurkezten ez badu, auzoan diren mutil batzuk aurkitu ahal izango dituzu gutxienez zure jokalariek partidu inprobisatu bat joka dezaten. Honela, zure jokalariek beti jokatu ahal izango dute (zuk ere hamaikako egoki bat aurkezten baduzu, noski), eta berdin izango da aurkariak bere taldeaz zer egiten duen.

Jokalariak sortzean aldaketak
Eguneraketa honetan jokalariak sortzeko garaian aldaketa txiki batzuk ere egin ditugu, bai jokalari bat harrobira ekartzen duzunean, eta baita sistema zaharraz zuzenean jokalari bat talde nagusira eramaten duzunean ere. Aldaketa hauek bi sistemez jokalariek maila bera izan dezaten egin dira, eta gainera hobeto irudikatzen ditu gaur egun atezainei espero zaizkien dohain mailak.

Harrobiko jokalarientzat, baloi geldituaren gehiengoa bikaina izango da hemendik aurrera. Gehiengo honek harrobiko atezainentzat ere balio du, batazbeste baloi geldituaren maila hobea, hasierako defentsa maila hobea, eta hasierako atezaintza maila baxuagoa izango dutelarik.

Jokalari gazteen sistema zaharrean ere baloi geldituaren gehiengoa bikaina izango da. Atezainen baloi gelditu eta defentsa maila harrobi normalekoen antzekoa izango da (ez da aldaketarik izango atezaintzaren dohainean). Honez gain, sistema zaharretik ateratzen diren atezainen adina 17 eta 19 urte artekoa izango da hemendik aurrera.

Hauek dira oraingoz berrikuntza guztiak. Aipatu bezala entrenamendu kroniken bigarren fase bat ere etorriko da, baina hau baino askoz aldaketa txikiagoa izango da. Etorkizunean harrobiko ligen administrazioa errazteko beharra ikusten dugu, baina zoritxarrez hori oso lan handia da eta beste batean izan beharko da. Oraingoz, zure gaztetxoei begirada bat botatzea gomendatzen dizugu, dohain batzuk ikusgai egon beharko bailirateke.
 
Server 070