Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

7-9-2009 Editoriala: Hattricken gure ikuspegia

Hattrick joko zoragarria da. Oraindik zoragarriagoa egin nahi dugu.

Editorial honetan jokoa nola ikusten dugun azaldu nahi dizuegu, jokoa nora doan eta manager bezela nola eragingo dizuen esanez.
“Zerorrek jokatu nahiko zenukeen jokoa garatu, eta saritua izango zara.” Hau da, nik dakidala, Hattrickek bere lehen garaietan izan zuen ikuspegi mota bakarra, Hattrick fan gutxi batzurentzat proiektu txikia zenean. Gutxi horietako batzu oraindik hemen gaude, baina Hattrick proiektu txiki bat izan beharrean, gure bizitza da gaur egun. Garai hartan Hattrick joko ederra zen, oraindik hobea egin nahi izan genuen eta sarituak izan ginen. Gaur egun Hattrick orduan baino handiagoa da, baina gure helburua berdina da oraindik: Hattrick hobetu nahi dugu.

Dagoeneko jakingo duzuenez jokoaren muinaren garapenean kontzentratu nahi dugu, eta hori horrela izanik zuentzat Hattrick nola ikusten dugun eta nora eraman nahi dugun jakitea lagungarria izango dela uste dugu, nahiz eta ez garen xehetasunetan sartuko. Gauza hauek dira buruan darabilzkigunak Hattrick garatzen ari garenean; gehienak betidanik hor egon dira, baina gauza berri batzu ere badaude:

Taldea da muina
Hattrick futbol talde bat eraikitzean eta kudeatzean datza. Ondorioz, taldea, managerra eta partidua beti esperientziaren bihotzean egon beharko lirateke.

Lehiakortasuna
Txapelketak dira Hattricken motorra, eta beste erabiltzaile batzuren aurka lehiatzen zara, ez sistemaren aurka. Talde guztiek jokatzen dute liga ofiziala eta kopa, eta eurek antolatutako txapelketetan ere jokatu ahal dute.

Arrakastarako hainbat bide
Bide askok daramate arrakastara, baina bat bera ere ez litzateke beste bat baino hobea izan behar eta ezin beharko zenuke bide bat baino gehiago hartu une berean.

Sinple mantentzea
Jokoak duen aukera bakoitza erreza izan beharko litzateke bai ulertzea eta baita egitea ere. Manager modura hartzen duzun aukera bakoitza orekatua eta esanguratsua izan beharko litzateke beste aukerekin alderatuz.

Erritmo lasaia
Hattrick joko geldoa da, bat bateko saririk gabekoa, eta erabiltzaileek pazientzia dutela espero dugu. Erabiltzaile batek ez lituzke astean 30 minutu baino gehiago beharko taldea mantentzeko (arrakasta izateko denbora gehiago behar da).

Komunitatea duen jokoa
Komunitateak gidatzen gaitu, baina ez gaitu lideratzen. Komunitateak garatzen jarraitzea animatu beharko genuke, baina behartu gabe.

Kontuan hartu beharreko aldaketak
Goiko printzipioak oso arruntak direla badirudi ere, hasiera batean pentsa daitekeena baino askoz gehiago esaten dute. Ondo aztertzen badituzu gaur egun ere %100ean betetzen ez direla ohartuko zara, jokoa hobetu beharrean gaude guztiak betetzeko. Egia esan, aldaketa horietako gehienek ez dakarte ondorio bezala jadanik ondo egiten ditugun gauzak hobetzea. Baina bi gauza azpimarratuak izan behar dira, manager bezala zuen bizitzan dexente eragingo baitute:

• Une honetan arrakastarako bide guztiak erabili ditzakezu une berean (adibidez %100ean entrenatu eta %100ean salerosketetan ibili zaitezke). Goian ikus dezakezunez, etorkizunean ezingo dituzu denak batera egin. Ezingo dituzu bide guztiak %100ean erabili, ze estrategia erabili nahi duzun hautatu beharko duzu, eta aukera orekatua izan beharko litzateke beste aukerekin alderatuz, noski.

• Gaur egun talde askok ez dute kopa ofizialik jokatzen. Etorkizunean talde guztiek kopa ofiziala jokatzea nahi dugu.

Other important principles for the near future

Epe motzerako beste printzipio batzu

Jadanik duguna ustiatu
Hattrick garatzean nahiago izango dugu jadanik existitzen den jokoaren zati bat hobetzea zati berri bat sortzea baino. Beste hitz batzutan esanda, jokoaren muinean eragina duen funtzio berri handi bat (ordezkapenak bezala) ez da oso probablea. Hauen ordez, hobekuntzetarako aukera asko eta potentzial handia duten "erabili gabeko" atalak landutko ditugu. Taldearen psikologia horietako bat da.

Hilda dauden aukerak garbitu
Hau goiko izenburuarekin lotuta dago, baina "sinple mantentzearekin" ere lotua da, aukera bakoitza esanguratsua izan beharko bailitzateke. Badaude jokoko aukera batzuk segituan "hiltzen" direnak, behin ezartzen dituzunak eta ondoren sekula (edo ia inoiz ere ez) berriro ikutzen ez dituzunak. Aukera hauek berpiztuak (edo erabat kenduak kasu batzutan) izan beharko lirateke. Entrenamenduaren intentsitatea eta langilegoa bi adibide dira.

Partiduen motorra orekatu eta sinplifikatu
Partiduen motorraren oinarriak ulertzeko oso errazak dira, baina orekatuagoak izan daitezke. Antolaketa ezberdinei dagokienean batez ere, baina baita taldearen atal ezberdinen garrantzian ere. Motorraren alde batzuk zortean gehiegi oinarritzen dela pentsatu izan da, eta beste batzuk berriz asmatzeko errazagoak direla; bi alde hauen arteko oreka hobe bat nahi dugu jokoaren esperientzia ahal adina hobetzeko eta gauzak sinple mantentzeko. Gauza batzuk oraindik errazago ere bilakatu daitezke. Nahi duzun antolaketa jokalariak birkokatu gabe hautatu dezakezun motor bat (gaur egungo motorra 4-4-2 antolaketan bakarrik oinarritzen da) lagungarria izango litzateke, adibidez.

Ekonomiaren zeharkako kontrola
Gaur egun jokoko ekonomia kontrolatzeko modu bakarra sisteman dira sartzea edo ateratzea da. Hori ez da tresna egoki bat. Ekonomia hobeto kontrolatzeko bi baliabideak (dohainak eta dirua) estuago lotuak egon behar dira, baliabide bat besteagatik trukatzeko. Jokoaren muinan gauzak garatzen ditugunean ekonomia globala hobeto kudeatzen dutela ziurtatuko dugu, batez ere zuzenean bertan eskua sartu gabe kudeatzeko gai diren horietan.

Azken hitz batzu
Orain Hattricken inguruan dugun ikuspegi orokorra hobeto ikusteko gai izango zaretela espero dut. Gogoratu beharreko gauza bat Hattrick sekula ez dela egun batetik bestera aldatu da, eta sekula ez dela horrela aldatuko, denboran piskanaka aldatzen da. Beraz honekin loturiko aldaketa denak ez dira batera emango, piskanaka ezartzen joango dira datozen urteetan. Bidaia honetan inongo zalantzarik gabe gure planek zuen manager asmoei nola eragin diezaieketen informatuak mantendugo zaituztegu, baina ez dugu xehetasun zehatzik emango hobekuntza baten inguruan bere aurkezpenaren aurretik.

Gauza bat argi dago: emozioz beteriko garai interesgarriak datoz, eta energiaz beterik eta oso gogotsu gaude euren aurrean.
 
Server 070