Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

11-23-2009 Editoriala: Bot taldeak hondora

HFAk (Hattrickeko Futbol Elkartea) bot taldeak denboraldi amaieran ahal den maila baxuenetara jaistea eta mailaz igotzea galaraztea erabaki du. Horren ordez, zuetako batzuk "dohainik" igoko zarete piramidean gorago eurek zuten postua lortuz.

Aldaketa honekin bot taldeak liga sistemaren hondora eramatea lortuko da, zuek guztiok elkarren aurka maila altuagoetan jokatuz. Aldaketa honek, gainera, benetako jabeak dituzten taldeen aurka maizago lehiatzea ahalbideratuko du, bot taldeen aurkako partidu aspergarriak alde batera utziz.

Sistema berri (eta egonkor) hau martxan egongo da denboraldi honen amaieratik, eta baliagarri izango da VI eta beheko mailetan (V. mailan eta altuagoetan dauden bot taldeek gaur egungo arauekin jarraituko dute). Segi irakurtzen datu gehiagorako.
Onartu dezagun: askoz dibertigarriagoa da benetako jabeen aurka lehiatzea, bot taldeen aurka aritzea baino. Bot taldeek garrantzia handia dute jokoan talde iragankor bezala edo benetako taldeekin bete ezin diren multzo eta ligak osatzeko. Baina ez da berdina beraien aurka edo benetan pentsatzeko ahalmena duen jabe baten aurka aritzea.

Beraz denboraldi honen amaieran arau egonkor berriak ezarriko ditugu, bot taldeak mailaz nola jaitsi eta igotzen diren definitzen dutenak. Ahal bada benetako taldeak elkarrekin egotea nahi dugu (eta bot taldeak bot taldeekin). Honela ibiliko da sistema berria:

Bot taldeen igoerak eta jaitsierak:
6. mailan eta maila baxuagoetan dauden bot taldeak maila baxuenera jaitsiko dira. Berdin dio lehenengo, hirugarren edo seigarren amaitzen duten, beti beheraino jaitsiko dira. Salbuespen bat dago, ordea: 6. mailan lehen postuan sailkatzen diren bot taldeak igo edo promozioa jokatuko dute. Beraz VII. mailan bigarren geratzen den bot bat, adibidez, zuzenean X. mailara jaitsi ahal izango da (maila hori jadanik bot taldeez beteta ez badago behintzat).

Honela, bot taldeek ezingo dute mailaz igo (VI. mailatik V. mailara izan ezik, lehen aipatu bezala). Guzti honen emaitza miresgarria bot taldeak segituan beheraino jaitsiko direla, eta bertan mandentu direla, da.

Benetako taldeek bot taldeen tokia hartuko dute
Bot talde bat jaistean benetako talde batek hartuko du bere postua. Beraz, nahiz eta igoera postuan ez amaitu posible izango zaizu mailaz "dohainik" igotzea. Aldian maila bakarra igo dezakezu, hala ere.

Igoera gehigarri hauek liga sistemako sailkapenean oinarrituko dira, igoera normalak bezalaxe. 7. mailan sailkapen onena duen taldea (jadanik igotzea lortu ez duena) lehena izango da 6. mailatik jaistear dagoen bot taldearen postua hartzeko, eta abar. Koparako, dohaineko promozioa lortzen duten taldeek bot horren postua hartuko dute (bot hori koparako sailkatua bazegoen).

Igoera dirurik ez
"Dohaineko" igoera lortzen baduzu ez duzu dirutan igoeraren saririk jasoko. Zaleek, nola nahi ere, beti bezala ospatuko dute igoera eta zure bazkidegoa %10 handituko da. Zaleek gainera hasiera lasaia emango dizute, ez baitute goiko mailan oso ongi ibiltzea esperoko.

Jaitsi beharreko taldeak beti jaitsiko dira
Kontuan izan mailaz jaisten diren benetako taldeak beti jaitsiko direla. Multzoan azkena geratzen bazara jaitsi egingo zara, nahiz eta jaitsi beharreko bot taldeak egon zure mailan edo multzoan. Beheko mailako taldeak izango dira jaisten diren bot taldeen tokiak hartuko dituztenak. Salbuespen bakarra beheko mailan jaisten diren bot guztien tokiak hartzeko nahikoa benetako talde ez egotea da; kasu horretan zeure mailan mantenduko zara nahiz eta azkena bukatu.

Arau berriak 6. mailatik behera
Arau hauek VI. mailan eta hortik beheragokoetan ezarriko dira, beraz ez dute liga sistema osoan eragina. V. mailak eta altuagoek oraingo arauekin jarraituko dute, eta VI. mailan 1. edo 2. postuetan bot talderen bat sailkatuko balitz, honengan ere arau zaharrak ezarriko lirateke. Nola nahi ere, bot gutxi daude VI. mailatik goragokoetan (bot taldeen %99a VI. mailan eta baxuagoetan ari dira).

VI. mailatik gora gauzak daudenetan uztearen arrazoia bertan promozioa jokatzen dela da, eta askoz konplexuagoa litzateke hori ere kontuan izaten duen sistema garatzea (lehen pauso batean behink behin).

Bot taldeez beteriko mailak itxiko dira
Liga bateko maila baxuenean bot taldeak besterik ez badaude, HFAk maila hori ezabatu eta liga sistematik kenduko du. Horrela ez da talde berririk bot taldeez josita dagoen mailan hasiko. Etorkizunean liga berriro talde berriak jasotzeko tokirik gabe geratzen bada, erraza da maila berriro sisteman sartzea.

Gertatuko denaren adibide bat
Lehen aldi honetan talde askok lortuko dute "dohaineko" igoera, bot asko jaitsiko baitira maila baxuenera. Hurrengo denboralditik aurrera askoz dohaineko igoera gutxiago egongo dira. Baina guzti honek liga sistema batean ze eragin izango duen erakusteko:

Espainiako ligan 28157 bot talde daude. Une honetan 6336 XI mailan ari dira, 11086 X mailan, 5521 IXan, 2942 VIIIan, 1517 VIIan eta 651 VIan. Datorren ndeboraldian 24 bot egongo dira VI mailan, eta bot talderik ez VII, VIII, IX eta X mailetan.

(Kontuan izan hauek gutxi gora beherako datuak direla, aldaketa txiki batzuk egon daitezke benetako datuetan, baina gertatuko denaren ikuspegi on bat ematen dizue)

Ez dut "dohainik" igo nahi
Arrazoi bat edo beste "dohainik" igo nahi ez baduzu, HFAk hala adierazteko aukera ematen dizu aukeren orritik. Asteazkenean zure aukeren orrian bertan ikusiko duzu (lehenetsia igoera onartzea izango da). Aukera hau "dohaineko" igoera gehigarrietan bakarrik ezartzen da, noski, ez modu normalean lortutako igoeretan.

Baina gogoratu, HFAk ez du ezezkoa erantzuntzat hartuko maila baxuenean ari bazara eta beraz bot taldeez betetzera badoa (eta beraz ezabatua eta sistematik kendua). Hori gertatzen bada, modu guztitan igoko zara, oso hasiera aspergarria izango bailitzateke bestela erabiltzaile berri batentzat multzoan bot taldeak besterik ez edukitzea.
 
Server 071