Berriak
12-7-2009
Editoriala: Joko motor berria: Emaitza orekatuagoak eta konpondutako bi taktika
Aurtengo editorial batean joko motorra hobetzeko asmoa genuela aipatu genuen. Ordutik hortan lanean ibili gara, eta gaur aurkezten dizuegu partidu simulatzaileari eginiko aldaketa handi bat.
Joko motor berri honen lan nagusia gol-aukerak banatzea da. Kontraeraso eta presionatzeko taktikak ere aldatzen ditu.
Motor berria lagunartekoetan ibiliko da denboraldia amaitu arte, eta talde nagusiko partidu guztietan datorren denboralditik aurrera.
Joko motor berriarekin nahi duguna bariantza (batzuek ausakotasuna deitzen diotena) txikitzea da, eta bide batez motorra orekatuagoa izatea. Aldaketa orok gure Hattricken printzipioak mantendu behar dituenez (Uztaileko editorialean azalduak), motorran are eta garrantzitsuagoa da gauzak sinple mantentzea.
Motorraren bertsio berri honen lana gehienbat gol aukerak nola sortzen eta taldeen artean nola banatzen diren zehaztea da. Bere funtzionamendua aldatuz Hattrick orekatuagoa egin dezakegu, partidu berdindu eta ziragarri gehiagorekin, eta azaltzeko zailak diren emaitzak dituzten partidu "extremo" gutxiagorekin. Aldaketen artean kontraerasoen eta presioaren taktiketan berrikuntzak daude; beherago azaltzen dira.
Partidu simulatzaile berria
Motor berrian jadanik existitzen diren gol aukera batzuk, beste taldeari esker lortzen direnak, gol aukera mota berri batean bilakatuko ditugu. Zure zelaierdia oraindik ere aurkariarenaren aurka borrokatu beharko da eta gol-aukera zurea izatearen aukera "irabazi", lehen bezalaxe. Baina zure zelaierdiak aukera hori irabazten ez badu, aukera galdu egin dela esan nahi du. Zure aurkariak ez du sekula esklusiboki zeurea zen aukera bat lortuko, eta zeuk ere ez bererik.
Honela, partiduko aukera batzuk bi taldeetako edozeinek irabazi ahal izango ditu, beste batzuk zeuk bakarrik lortu ahal izango dituzu, eta beste batzuk berriz zure aurkariak soilik. Aukera esklusiboen kopurua berdina da bi taldeentzat.
Gainera, partiduan zehar ez da aukera posibleen kopuru zehatz bat egongo (baina bai gutxiengo eta gehiengo bat), aukera esklusiboetatik zenbat gol-aukera lortzen direnaren araberakoa izango baita.
Motor berriaren zergatiak
Gaur egun zelaierdiak elkarren artean neurtzen dira gol-aukera posiblea ze aldetan erori behar den aukeratzeko. Dakizun bezala aukera hauen kopurua zehatza da eta edozeinek lortu dezake, baina batek aukera bat irabazteak besteak galdu egin duela esan nahi du.
Nahiz eta nahiko logikoa izan, eragin negatibo batzuk ditu honek. Alde batetik partiduan 10 aukera normal besterik ez ditugunez, aukeren diferentzia txikienak ere (6-4) talde bati gola lortzea %50 errazten dio, eta bigarren alde tzikienak (7-3) gola lortzeko %133 aukera gehiago. Gertaera bereziek hau orekatzen dute, baina aukera normalen banaketa orekatuagoa izatea nahiko genuke (5-4, adibidez).
Oraingo sistemarekin bariantza, partiduko emaitza posibleen kopurua, nahiko altua da gainera. Talde onenak futbol errealean bezain bestetan irabazten du partidua, batazbeste. Baina benetako futbolarekin alderatuz berdinketa gutxiago eta alde handiz irabazitako partidu gehiago daude Hattricken.
Motor berriaren funtzio nagusiak
Motor berriak goian aipatutako "arazoak" konpontzen ditu. Hauek dira, laburbildurik, honetarako sartutako aldaketak:
- Aukeren banaketa ia berdindua (5-4) posible da
- Bariantzaren murrizketa: partidu berdindu gehiago eta gol-festa gutxiago
- Zuzeneko esperientzia hobea, ezbaituzu jakingo zenbat aukera egongo diren
- Kontraerasoen eta presioaren taktiken hobekuntza (datuak beherago)
Kontuan izan bariantza txikitzeak eta hemendik aurrera gol-festa gutxiago ikusteak ez duela esan nahi ezusteko emaitzarik egongo ez denik. Egongo dira, eta ziur naiz foroan zorte txarreko partiduei buruzko gaiak irteten jarraituko dutela.
Gizakiak garenetik oso normala da normalak ez diren gauzei buruz konturatzea (alde handiko garaipenak, adibidez), baina ez konturatzea normalak diren gauzetaz. Astero milioi bat partidu jokatzen direnez, beti egongo da ezustekoren bat, nahiz eta agian lehen baino gutxiago egon. Hala ere, ez dakigu bariantza murrizketak benetan zenbateko eragina izango duen. Nabarituko duzuela espero dugu, baina ezin dugu ziurtzat jo.
Azken batean ezusteko emaitzak benetako futbolaren parte ere badira, beraz Hattricken ere egon beharko lirateke. Ezin da espero talde onenak beti bere partidua irabaziko duenik, baina normalean multzo bateko talde onenak lehen postua eskuratzen du. Manager postutik, zure betebehar nagusia zure irabazteko aukerak ahalik eta altuenak izatea ahalbideratzea da.
Aldaketa handia, baina ez benetan
Partidu simulatzailearen berrikuntza aldaketa handi bat da, eta jokoaren bihotz-bihotzean dagoenaren aldaketa handi bat da. Baina aldaketa handi bat ez dela ere esan daiteke. Azken batean mekanikak berdina izaten jarraitzen du: gol-aukera bat lortzeko zure zelaierdiak aurkariarenaren aurka neurtu beharko da, eta ondoren bere defentsari gailendu beharko zara, beti bezala.
Esan bezala Hattricken oreka handitzea da aldaketarekin nahi izan dugun bakarra. Beraz, ez dugu partiduetan ikaragarrizko aldaketarik espero (partidu berdindu gehiago eta emaitza "extremo" gutxiago izateaz gain, noski). Beraz jokoaren ikuspuntutik aldaketa handia da, baina ez manager baten ikuspuntutik.
Kontraeraso eta presioari aldaketak
Une honetan alde izaten duzun kontraeraso bakoitzeko zailagoa zaizu beste kontraeraso bat izatea (eta berdin presioaren kasuan). Erraza zen horrelako gertaera bat lortzea, baina askoz zailagoa asko izatea.
Joko motor berrian, kontraeraso bat lortzeko (edo presioaz aurkariaren eraso bat saihesteko) aukerak gutxi gora behera berdin mantentzen dira partiduan zehar. Motorrak aukerak zertxobait aldatuko ditu taktikan duzun mailaren eta partiduan jadanik izan dituzun gertaera kopuruaren arabera. Orokorrean, kontraeraso/presio gertaera asko lortzeko aukerak handitu egiten dira, baina baita bat bera ere ez lortzekoak ere.
Bi taktikentzat, taktika horretan daukazun maila askoz ere garrantzitsuago bilakatuko da. Maila altuek emaitza hobeak emango dizkizute (eta maila baxuek okerragoak). Presioa, gainera, lehen baino eraginkorrago bilakatu da (presio maila oso baxuetan izan ezik), beraz hemendik aurrera presionatzeko talde ona baduzu aurkariaren gol-aukera gehiago ezereztuko dituzu.
Bi taktikak gertaera normalen mota guztietan (irekietan eta esklusiboetan) ezartzen dira.
Motor berria datorren denboralditik aurrera
Hasieran aipatu bezala motor berria lagunartekoetan erabiliko da denboraldi honetan, eta talde nagusiaren partidu guztietan datorren denboralditik aurrera. Harrobiak joko motor zaharra erabiltzen jarraituko du.