Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

2-24-2010 Editoriala: Datorren denboraldia: Antolaketen oreka hobea

Azken denboraldian bezala, datorren denboraldirako aldaketa handiena joko motorrean izango dela jakitera eman nahi dizuegu. Azken aldaketak hala ere etzuen zuen manager bizitzan eragin handirik; honek berriz eragin handia izango du.

Aldaketa berri honekin antolaketa ezberdinei oreka hobea eman nahi diegu. Motorrarekin duzuen interakzioa erraztea ere gure asmoa da, batez ere hamaikakoa osatzerako garaian.

Praktikan datorren aldaketak lehen baino antolaketa gehiago erabiltzen utziko dizue, baina erdiko erdilariek indarra galduko dute. Antolaketen eskarmentuan eta nahasmenean ere aldaketak egongo dira, eta baita jokalarien trebezia batzuetan ere.
Futbola gustatzen etzaion batentzat arbeletako formazio eta antolaketak frikikeria besterik ez dira. Niretzat, ordea, eta zuentzat ere baietz espero dut, majia handia dago hiru digitoko zenbaki horietan.

Argi dagoena da ez dagoela antolaketa bat besteak baino hobea dena. Taktika batek aurkari baten aurrean lagundu diezazuke, baina ez beste baten aurrean. Zailtasun hauek Hattricken ere benetazkoak izatea nahi dugu.

Gure ikuspegia
Iazko editorialean esan genuen bezala, joko motorra sinplifikatu eta orekatu nahi dugu. Goiko sentsazioa izateaz gain zuen taldeen gainean kontrol gehiago eman nahi dizuegu, arrakastarako bide gehiago irekiz eta zuen aukerak erabakitzea eta exekutatzea erraztuz.

Beraz horixe izango dugu datorren denboraldian: joko motor orekatuago bat non errazagoa izango den berarekin interakzionatzea. Aldaketaren xehetasun denak argitaratze unean azalduko dira, baina gauza batzuk jakin beharrekoak dituzue:

Kokapenei buruz
Gaur egun 3-5-2 da antolaketa erabiliena, zelaierdia indartzen baitu eraso indartsu batekin eta baleko defentsa batekin. Beste antolaketa batekin jokatuz ere, erabaki ona izan ohi da hiru erdilarirekin jokatzea maila ona izan nahi bada.

Antolaketen erabilera zabalago bat nahi dugu, aukera estrategiko eta taktiko gehiago emanez managerrei. Hau lortzeko, eta managerrak beste antolaketa batzuk erabiltzera animatzeko, erdilarien indarra murriztu beharrean gaude, batez ere hiru batera zelairatzen direnean. Hau da gertatuko den gauzetako bat aldaketarekin.

Printzipioz orain arte bezain eraginkorra izango da erdilari bakar bat zelairatzea, bi zelairatzean indar apur bat galduko da, eta hirurekin oraindik gehiago galduko da. Lege honek erdiko beste kokapenentzat ere balioko du (atzelariak eta aurrelariak), baina hauentzat bakar bat zelairatzea orain arte baina hobea izango da, eta bi zelairatzea orain arte bezalakoxea. Hiru zelairatzearen eragina oraingoa baina okerragoa izango da, baina ez hiru erdilari zelairatzearena bezain txarra.

Bestelako kokapen batzuen eragina ere aldatuko da, hauek dira aipagarrienak:

- Hegalekoek, hego-atzelariek eta aurrelariek euren hegaleko dohainari erabilpen handiagoa emango die.
- Aurrelari defentsibo teknikoek paseen dohaina gutxiago erabiliko dute erdiko erasoetan, baina gehiago hegaletakoetan.

Antolaketen inguruan
Antolaketetan eskarmentuak eta nahasmenak aldaketan jasango dituzte. Orokorrean errazagoa izango zaizue antolaketetan eskarmentua lortu eta mantentzea, eta garrantzia handiagoa izango du partiduko nahasmenari dagokionean. Honez gain:

- Antolaketa guztietan lortu ahal izango da eskarmentua (2-5-3, 5-2-3 eta 5-5-0 gehituko dira)
- Antolaketa estremoak (3 erdiko atzelari/erdilari/aurrelari baino gehiago, 7-3-0 edo 4-6-0 bezalakoak) ezingo dira erabili
- 4-4-2 beste edozein antolaketa bezalakoa izango da

Umeak lehenik
Aldaketa hauek lehenik harrobian argitaratuko dira denboraldi honetan aurrerago. Honela aste batzuetako frogaketa fase bat izango duku motorra behar bezala dabilela ziurtatzeko eta zuei ere aldaketak dastatzen uzteko.

Talde nagusientzat denboraldi honetako azken lagunarteko partidurako prest izatea espero dugu (talde nagusietan frogaketa fase luzeagoa ezinezkoa zaigu ezin baititugu motor zaharra eta berria batera erabili). Hala bada, Munduko Txapelketaren finalerdiak eta finala egunez aldatu beharko ditugu.

Hori da dena oraingoz. Datu gehiago emango ditugu harrobietako argitarapena gerturatzen den heinean.
 
Server 071