Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

3-19-2010 Editoriala: Joko motor berritzearen laburpena

Joko motorraren berritzearen laburpen bat da hau, aldaketen ezagutza orokor bat emateko. Baina xehetasun guztiak eta arrazoiak nahi badituzu beste editoriala irakurri beharko duzu.
Erdiko jokalarien eragina (erdilariak, erdiko atzelariak eta aurrelariak)
Erdiko postuetan dagoen jokalari bakarrak %100eko eragina du. Bi badaude eraginaren zati bat galtzen dute biek, eta hiru badaude denek zati handiago bat galtzen dute.

Galeraren dimentsioa ez da berdina postu guztietan
Erdilarien eragin galera handiagoa da aurrelariena baino, eta aurrelariena atzelariena baino handiagoa. Galerak jokalariak taldearen puntuaketetan duen eragin osoan eragiten du.

Talde orekatuago eta zabalagoak
Ziurtatu zure erdi aldeko jokalariak (erdilariak, erdiko atzelariak eta aurrelariak) ez direla trebezian oso ezberdinak eta zure ordezkoak ere makalegiak ez direla. Jokalari txar batek zure puntuaketak okertu ditzake bere ondoko jokalariak askoz hobeak badira.

Antolaketetan eskarmentua
Hiru antolaketa berrirentzat eskarmentua jaso ahal izango duzu, eta 4-4-2a besteak bezala tratatua izango da. Errazagoa izango da eskarmentua mantentzea, bikainatik gorako eremuari esker.

Nahasmena
Nahasmenean garrantzia handiagoa izango du antolaketetako eskarmentuak (nahasmen maila ere zehaztuko du), eta taldearen guztizko eskarmentu altuak ez du nahasmena jasoko ez denik ziurtatuko.

Jokalarien eraginetan aldaketak
Erdiko atzelariak eta aurrelariak (ez defentsiboak) orokorrean hobetu egingo dira, kokapenean bi jokalari izatearen galeraren parekoa. Aurrelari defentsibo teknikoaren paseen dohaina aldatu egingo da, piska bat hegaletara mugituz. Hegalean jokatzen dutenen eta aurrelarien hegalekoa hobetuko da. Atezainak gutxiago erabiliko du bere atezaintza.
 
Server 070