Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

6-14-2010 Editoriala: Hattricken berpiztea

Uda honek aldaketa handiak ekarriko ditu Hattrick Taldera eta Hattrick garatzen dugun modura. Hamar urteren ondoren gure Estokolmokok bulegoak utzi eta Malmöra joango gara, Suediaren hegoaldean.
Aldaketa honen arrazoi nagusia Malmön kide garrantzitsu guztiek toki berean lan egingo duten talde bat osatzeko gai izango garela da, proiektuak planifikatzea, jokoko hobekuntzei buruz eztabaidatzea eta behar direnean erabakiak hartzea erraztuz.

Hau etzen posible Estocolmon, HT-Daniel gure sistema arkitektoa, HT-Chris gure garatzaile arduraduna, eta neroni ere, adibidez, ez baikara han bizi. Hala lan egin dugu urte askotan. Lehen urteetan gauzak ondo zihoazen nola nahi ere, baina taldea hazten joan den eran modu honetan efizientziaz lan egitea zaildu da.

Malmön eraikitzen ari garena une honetan Hattrick zerotik hasiko bagenu aukeratuko genuen organizazioa da, azken hamar urteetan ikasi duguna kontutan hartuz. Gertuago gauden talde bat izango gara, zuzenean fundatzaileen gidaritzapean, denek euren ondoko lankidea zertan ari den ongi jakingo dutena, eta erabiltzaileentzat Hattrick nola hobetu etengabe eztabaidatuko duena. Zentratuago egongo gara, une berean proiektu gutxiagotan lan eginez, eta amaitu gabeko lanak atzean utzi gabe iraganean egin dugun bezala.

Talde bezala irekiago izaten ere saiatuko gara, zertan lanean ari garen eta zer pentsatzen ari garen esango dizuegularik eta etorkizuneko erabakiak hartzean komunitatea kontuan hartuko dugularik.

Guretzat hau Hattrickekin berriro lanean hastea da. Zuek erabiltzaile moduan ez dugu uste hasieran aldaketa handirik somatuko duzuenik, baina denboraz aldaketa positibo bat egongo da funtzio berriekin, akatsekin eta komunitatearekin lan egiten dugun moduan.

Aldaketaren ondorio bat denboraldi batez jokoan sartzen ditugun funtzio berrien sarrera motelduko dugula da, nahiz eta hau bestela ere egitea pentsatua genuen zerbait den. Joko motor berria martxan dagoelarik, beste atal batzuetako hobekuntzetan lan egin nahi dugu, CHPP programa berriro zabaltzean, adibidez.

Beste ondorio garrantzitsu bat Estokolmoko gure hainbat garatzailek Malmörako aldaketa ez egitea erabaki dutela da, eta honen ondorioz aurpegi berriak izango ditugu euren hutsuneak betetzeko.

Hattrickeko lanpostuetarako izena emateko orri bat ere ireki dugu hemen Hattricken, non ditugun lanpostu libre guztiak argitaratuko ditugun. Inoiz Hattricken lan egitea planteatu baduzu, begirada bat botatzea gomendatzen dizugu; nahiz eta une honetan zuretzat egokia den lanposturik ez egon, bidali lasai zure CVa geroago zerbait agertzen denerako.

Ziur gaude sekulako buru argiak daudela hortik banaturik, eta oso pozik gaude iraganean komunitatetik lortu izan ditugun langileekin.
 
Server 070