Berriak
6-11-2010
Editoriala: XV U20 Mundiala - Antolatzeko Txapelketa
Denboraldi honetan HFAk prozesu berri bat abiatuko du, hurrengo U20 Munduko Txapelketa antolatzeko ohorea zein herrialdek izango duen erabakitzeko!
HT munduko komunitateek batera lan egin beharko dute beraien herrialdearen aldeko eskaintza egiteko. Eskaintza hauek webgune forma izango dute (blog batek ere balio du): ZUEN herrialdeak hurrengo U20 Mundiala zergatik antolatu beharko lukeen azaldu beharko zenukete, eta zergatik den zuen proiektua Hattrick komunitatearentzat interesgarriena. Orduan eta auzolan handiagoa orduan eta hobeto! Hagian Hattrick Prentsa artikulu bat? Logotipo ofizial bat? Maskota bat? Sinboloak? Kreatiboak izan eta erakutsi zer egin dezakezuten!
Nork?
Herrialdeko hautagai bat onartuko dugu. Hautagau bat bakarrik dagoela ziurtatzeko herrialdeko foroan jakitera eman beharko da. Gogoratu zuen herrialdeak aurretik Mundial bat antolatu badu hautagaitzaren kontra jokatuko duela: orduan eta edizio berriagoa antolatua izan, orduan eta okerrago.
Noiz?
Prozesua Ekainak 11tik Abuztuak 1eko HT Orduko 23:59ak arte zabalik egongo da.
Nola?
Hautagaitzaren harremanetarako pertsona ofizialak honakoa bidali beharko du:
- zuen webgunerako esteka bat,
- sarrera testu txiki bat
- zuen herrialdeko foroko gai ofizialera esteka bat, hautagaitza ofiziala dela ziurtatzeko
Kontaktu formularioaz, NTAei bidaliz, gaian XV U20 World Cup Bid jarriz (Ziurtatu baieztapen mezu bat bueltan jasotzen duzula). Hautagaitza guztiak gai "Sticky" batean jarriko dira 4 foro globaletan, mundu guztiak ikus ditzan. Mundu osoak ikus dezakeenez, kontuan hartu webgunean hizkuntzetako bat behintzat ingelesa izan beharko dala.
Baloreak :
-Originaltasuna eta kreatibitatea
-Lanaren kalitatea
-Komunitatearen elkarlana (herrialdeko foroan gaiak, ea interesa piztu duen)
Bonusa: Erabiltzaile berriak lortzeko aukera eta prentsaren atentzioa.
Hautagai asko jasoko bagenitu, preselekzio bat egingo genuke 8 Finalista izateko.
Emaimahaia :
5 boto
HT-Johan, HT-Anne, boto bat komunitatearen inkesta baten bidez (ezin izango da norberaren herrialdea bozkatu) , boto bat NTAei, eta bat selekzioetako hautatzaileei.