Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

6-21-2010 Editoriala: Entrenamendu azkarragoa datorren denboraldian

Joko motor berria martxan delarik, hobetu ditzakegun beste atal batzutan jarriko dugu gure arreta. Badaude datorren denboraldirako berriak: jokoan eragin ona izango dutela uste dugun gauzak, baina garapen berririk behar ez dutenak.

Garrantzitsuena, agian, datorren denboralditik aurrera zuen jokalariak azkarrago entrenatu ahal izango dituzuela da. Klubaren langilegoan ere aldaketak egongo dira, eta baita partidu batean Gertaera Bereziak banatzen diren moduan ere.
Hattricken berpiztearen editorialean adierazi bezala oraingoz Hattrickerako funtzio berrien garapena motelduko dugu. Honek ez du esan nahi ezer gertatuko ez denik, badaude datorren denboraldirako gauza batzuk:

Entrenamenduen azkartzea
Datorren urtean dohainen entrenamendua azkartuko dugu. Entrenamendua Hattricken giltzetako bat da, eta asteko une onenetarikoa entrenamendua begiratzea da ea dohain igoerarik izan duzun ikusteko. Entrenamendu abiadura handitzeak une hori oraindik ere interesgarriago egingo du, eta jokoarentzat hainbat eragin positibo ere izango ditu.

Dohain anitzeko jokalariak izatea errazten du, dibertsitate handiagoko jokalariei bide eginez. Erabiltzaile berrientzat errazagoa izango da entrenamenduaren onurak ikustea, eta euren taldeak leihakor bilakatzea bizkortuko die. Gainera, onuragarriagoa izango da zerorrek entrenatutako jokalariez osaturiko taldea eraikitzea, eta ez besterik gabe jokalariak ondoren saltzeko entrenatzea.

Entrenamenduko aldaketen xehetasunak
Entrenamendua askoz azkarragoa zoragarria dohain mailararte; ondoren abiadura piskanaka jaitsiko da titanikoa mailararte, non gaurko abiadura izango duen. Estralurtarraren gainetik entrenamendua gaurkoa baino motelagoa izango da, eta jainkotiarrean askoz geldoagoa izango da.

Adinari ere garrantzia kenduko diogu entrenamenduari dagokionean, eta ondorioz abiadura handiagoa izango da jokalari zaharretan. Ondorioz, entrenamendua motelagoa bilakatzen hasten den dohain maila (gaurkoarekin alderatuz) altuagoa izango da jokalari zaharretan gazteagoetan baino.

Adibide batzuk:
- Zoragarria arte, 17 urteko jokalari bat gaur baino %50 azkarrago entrenatuko da (gaurko abiaduraren %150a). Hortik aurrera abiadura txikitzen joango da.
- Zoragarria arte, 23 urteko jokalari bat gaur baino %75 azkarrago entrenatuko da (gaurko abiaduraren %75a). Hortik aurrera abiadura txikitzen joango da. Estralurtarra gainetik pixkanaka gaurkoa baino motelagoa bilakatuko da (orduan eta dohain altuagoa, orduan eta motelagoa).
- Zoragarria arte, 26 urteko jokalari bat gaur baino %85 azkarrago entrenatuko da (gaurko abiaduraren %185a). Hortik aurrera abiadura txikitzen joango da, eta magikoa gainetik gaurkoa baino motelagoa izango da.
-Zoragarria arte, 29 urteko jokalari bat gaur baino %95 azkarrago entrenatuko da (gaurko abiaduraren %195a). Hortik aurrera abiadura txikitzen joango da, eta utopikoa gainetik gaurkoa baino motelagoa izango da.

Kontuan izan 17 urteko jokalariak 18koak baino azkarrago entrenatzen jarraituko duela, eta honek era berean 19koak baino azkarrago. Aldea, nola nahi ere, gaurkoa baino txikiagoa izango da.

Dohain jaitsieretan aldaketak
Dohain jaitsieretarako ere adinak garrantzia galduko du, beraz adinari dagozkien dohain jaitsierak gutxitu egingo dira. Nola nahi ere, titanikotik gorako dohain jaitsierak azkartuko dira (orduan eta dohain altuagoa orduan eta jaitsiera azkarragoa).

Dohain jaitsieren aldaketa honen ondorio bezala, entrenamenduaren azkartzearekin batera, selekzioetako jokalari onenak dohain lagungarrietan entrenatuak izango dira, eta jokalari honenak ez dira agian jainkotiarrera ere iritsiko euren dohain nagusian.

Harrobiek abiadura mantenduko dute
Harrobiaren eta bilatzaileen sarearen arteko oreka mantentzeko (harrobiek askoz jokalari hobeak ez sortzeko), harrobiko jokalariek abiadura berdinaz entrenatzen jarraituko dute. Honela, posible izango da klubeko langile kopuruaren arabera talde nagusian entrenatzea harrobian entrenatzea baino azkarragoa izatea, baina gogoratu harrobian entrenatzen duzun jokalari bati ez diozula talde nagusiko hamaikakoan toki bat egin beharrik.

Salerosketen prezioak jaitsi daitezke
Entrenamendu abiadura berria dela eta posible da salerosketa merkatuko prezioak apur bat jaistea. Hau onuragarria izan daitekeela uste dugu, gure ustez oraingo prezioak nahiko altuak baitira. Merkatuko prezio baxuagoek garrantzia emango diete partiduetako eta babesleen irabaziei, eta hau aldaketa honen ondorio onetako bat da.

Etorkizuneko soldata aldaketak
Aurrekoarekin loturik, datorren denboraldietan jokalari zaharren soldatak igotzea pentsatzen ari garela ohartarazi nahi dizuegu. Hau jokalari zaharrak orain direnak baino baliagarriagoak ez egiteko da, ikus beherago entrenamendu orokorra kenduko dugula.

Honekin batera dohain oso altuko jokalarien soldatak piskanaka jaitsiko ditugu. Etorkizunean jokalari onenak ligetako maila gorenetan erabilgarri izatea nahi dugu, eta honek, entrenamenduko aldaketekin batera, hori ahalbideratuko du.

Entrenamendu orokorraren deuzestea ere etorriko da
"Orokorra" entrenatzeko aukera kentzeko asmoak ditugula ere ohartarazi nahi dizuegu, bai orain ulertzen dugun era horretan behintzat. Gustatzen zaigu une jakin batean zure jokalarien sasoia igotzeko aukera izatearen ideia, baina etzen astero-astero erabiltzeko zerbait izan beharko.

Aldaketak langilegoan
Iaz "Hattricken gure ikuspegia" editorialean aipatu nuen bezala, jarraibiderik ez duten jokoko atalak ezabatu nahi ditugu eta klubaren langilegoaren kudeaketa horietako bat da. Estrategia ezberdinen artean aukera bat egin beharko litzatekela ere aipatu nuen: ezingo dira estrategia guztiak euren gorenean une berean erabili.

Guzti hau kontuan hartuta langilegoaren sistemari aldaketak egingo dizkiogu. Aldaketa hauek (ikus beherago) langilegoaren sistema erabat berri bati bidea irekiko diote, oraintxe diseinatzen ari garena.

- Atezain entrenatzaileak eta laguntzaile teknikoak elkartuko ditugu.
- Ekonomistak kenduko ditugu
- Ezingo dituzu mota bereko 10 langile baino gehiago izan.
- Ezingo dituzu denera 30 langile baino gehiago izan.

Datorren denboraldiaren hasiera 30 langile baino gehiago badituzu, zuzendaritzak lehenik psikologoak kaleratuko ditu (1 behintzat beti utziko dute). Hori nahikoa ez bada fisioterapeutak kaleratuko ditu (gutxienez 1 utziz), eta ondoren medikuak.

Datorren langilegoaren sistemari buruz
Langilegoaren sistema berriaz dugun ikuspegian, aukera askoz pertsonalagoa izan beharko litzateke eta langilego bakoitzaren eragina nabarmenagoa izan beharko litzateke. Zure jokoko estrategia definitzeko ere puntu garrantzitsu bilakatu beharko litzateke: zein aukera estrategiko, eta zenbateraino, erabili nahi dituzu.

Langile mota berriak ere egongo dira, hala nola ordezkariak, zeintzuk taldearen salerosketa ahalmena mugatuko duten. Honela, taldea salerosketetan oinarritzea nahi baduzu, toki gutxiago izango duzu partiduetako jokoa, entrenamendua, eta abar hobetzeko.

Gertaera berezien banaketa
Seguruenik jakingo duzunez, orduan eta zelaierdi hobea, orduan eta aukera gehiago dituzu gertaera bereziak jasateko. Datorren denboraldian garrantzia galduko du zelaierdiak gertaera berezien banaketan. Baloi-jabetzaren araberakoa izango da zehazki.

Honela, %55eko baloi-jabetza izateak gertera berezi bakoitza zeure aldean erortzeko aukera %55ekoa izango dela esan nahiko du (jokalari eta berezitasun aproposak izan beharko dira gertaera hori ahalbideratzeko, noski).

Honen arrazoia zelaierdiari orain duen garrantziaren zati bat kentzea da. Bigarren pauso bezala gertaera bereziak defentsa eta erasoaren puntuaketetara ere lotuko ditugu etorkizunean.
 
Server 070