Berriak
10-5-2010
Editoriala: Datorren denboraldia
Denboraldi amaiera nahiko lasaia izango dugu oraingoa. Bi gauza bakarrik aldatuko ditugu::
- Entrenamendu orokorra (sasoiarena) kenduko dugu
- Jokalari zaharren soldatak dohituko ditugu
Barnean ikusi ditzakezue xehetasunak, bestelako berri batzurekin batera.
1998n Hattricken jokatzen hasi nintzenean eta ondorengo urte batzuetan, tontakeria zen 26 urtetik gorako jokalariak edukitzea eta orokorra edo sasoia entrenatzea. Gaur egun asko aldatu da hau, oso estrategia ona baita jokalari zaharragoak izatea (soldata txikiagoa dutenak) eta entrenamendu orokorra egitea euren sasoia mantentzeko. Egia esan, estrategia honek indar gehiegi du.
Nahiz eta interesgarria izan nola estrategia hau inork nahi ez izatetik askoren gustoko izatera pasa den, ez mutur bat eta ez bestea ez dira oso dibertigarriak jokoari dagokionean.
Jokalari zaharrak erabiltzeak estrategia posibletako bat izaten jarraituko du, baina datorren denboraldiko bi aldaketa hauekin estrategia honi indar piska bat kenduko zaio. Beti esaten dugun bezala, arrakastarako bide ezberdin asko egon behar dira, eta ez litzateke biderik egon behar besteak baino hobea dena.
Entrenamendu orokorraren desagerpena
Datorren denboraldiaren hasieratik ezingo da entrenamendu orokorra (sasoiarena) eduki, beste aukera bat hautatu beharko duzue. Entrenatzaileek euren jokalarien sasoia nolabait kontrolatu ahal izatea atsegin badugu ere, ez litzateke astero-astero egiteko aukerarik egon beharko. Oraingoz, beraz, aukera hau kenduko dugu, baina etorkizunean agian beste forma batetan agertuko da.
Sasoi bikaina
Denbora batez ezinezkoa izan da sasoi bikainera iristea sasoia entrenatu gabe. Hau aldatu araziko dugu, eta posible izango da sasoi bikaina izatea.
Jokalari zaharren soldaten dohitzea
Jokalari zaharren (29 urte edo gehiago) soldatak bi pausotan igoko ditugu. Une honetan jokalari zaharragoek urtero 1/8eko deskontua jasotzen dute urtero. Datorren denboraldian 1/9 izango da, eta hurrengoan 1/10.
Horrela, jokalariek ez dute soldata handiagorik izango (dohainak berdinak diren bitartean). Euren urtebetetzean jasan izan duten soldata jaitsiera txikiagoa izango da.
Adibidea:
Xabi Alonsok 28 urte ditu eta 80.000 da bere soldata. Une honetan bere urtebetetzean jasotzen duen deskontua 1/8 da (80000/8=10000). Beraz, 29 urte betetzean 70.000ko soldata izatera pasako litzateke, 60.000koa 30 urte betetzean, eta abar.
Adibide berdinari 1/9eko deskontua ezarriz (=8889), 71.111ko soldata izango luke 29 urte betetzean eta 62.222 30 betetzean. 1/10eko deskontu batez (=8000) 72.000ko soldata izango litzateke 29 urterekin eta 64.000 30ekin.
Une honetan azken deskontua jokalariak 35 urte betetzen dituenean ematen da. Datorren denboraldian 36 urte betetzean izango da, eta hortik aurrera 37 betetzean. Kontuan izan dohain aldaketek jokalari baten soldatan eragiten dutela, eta beraz baita urtebetetzetako deskontuan ere.
Datorren denboraldian jokalari zaharren soldata jakiteko modu erraza
Datorren urtean zure jokalari zaharren soldata zein izango den jakin nahi baduzu, agian goikoa zail xamarra irudituko zaizu. hemen duzu modu errazago bat:
1/8eko deskontutik 1/9ra pasatzeak gutxi gora behera jokalari zaharrek euren soldata %10ean txikituko dutela esan nahi du. Berdin dio 29, 32 edo 35 urte izan edo euren oraingo soldata zein den, jokalari zahar guztietan betetzen da. Bere urtebetetze aurretik soldata 100.000 bada, ondoren 90.000 izango da gutxi gora behera.
1/9tik 1/10era pasatzeak ere berdina esan nahi du, %10 gutxiagoko soldata izango du gutxi gora behera. Soldata 90.000 bada, 81.000 izatera pasako da gutxi gora behera.
Langilegoaren sistemaren berrikuntza
Aurreko denboraldian idatzi nuen editorialean aipatu nuen nola langilegoarentzat sistema berri bat diseinatzen ari ginen. Askok martxan noiz jarriko genuen jakin nahi zuten. Nahiz eta oraindik data zehatzik ezin dudan eman, ondorengoa agian interesgarria irudituko zaizue:
Langilegoaren sistema berria jokoak jasango duen hurrengo berrikuntza nagusia izango da. Goizenera, sistema berria hemendik bi denboralditara edo beranduago jarriko dugu martxan. Joango gara datu gehiago ematen.
Garapenaren inguruko berri gehiago
Jadanik Malmön ari gara lanean eta gure lantaldea eraikitzen ari gara. Denbora pixka bat beharko dugu abiada hartu arte, eta hau da langilegoaren sistema berriarentzat data zehatz bat eman ezin izatearen arrazoietako bat. Ezin dugu aurrikusi zenbat lan egiteko gai izango garen udazkenean.
Denbora batez berrikuntza handiekin lasaiago ere ibili nahi dugu, azkenaldian aldaketa dezente egin baititugu eta lehenengo hauek errotzea nahi baitugu. Bestalde beste hainbat proiektu ere baditugu irekita (jokoarekin berarekin zuzeneko zerikusirik ez dutenak) eta horiek amaitu nahi ditugu beste batzurekin hasi aurretik.
Udazkenean proiektu hauek amaitzeari (CHPP adibidez) emango diogu lehentasuna, eta gauza txikiagoak konpontzen ere gogor arituko gara, askotan gerorako uzten ditugunak "gauza garrantzitsuago" batzuk direla eta.