Hattricken lehen egunetatik, erabiltzaileek euren aplikazio eta webgune propioak sortu dituzte Hattrick esperientzia hobea izateko. 90. hamarkadan bertan bideak jarri genituen buru bizkor hauek taldeetako datuak jaisteko gaitasuna izan zezaten. Hattrick hedatuz joan zen heinean, manager laguntzaileak, estatistika guneak, partidu ikuskatzaileak eta abarrak ere gehituz joan ziren. 2001an garatzaileentzat plataforma formal bat sortu genuen: CHPPa (Certified Hattrick Product Providers). Hattrickek handituz jarraitu zuen, eta baita CHPPk ere, eta hasiera batean gure esfortzuak gune printzipalean zentratzeko sortu bagenuen ere, erabiltzaileei guk denborarik ez genuen aplikazioak garatzea ahalbidetuz, tresna hau ere ikaragarri hazi zen. 2006an CHPPa aplikazio berrietarako istea erabaki genuen; itxiera iragankor bat, azkenean 4 urtekoa izan dena.
CHPP aplikazioak Hattricken esperientziaren zati garrantzitsu bat izan dira, hamarka mila edo agian ehundaka mila erabiltzailek erabiliak. Honegatik oso harro gaude CHPP 2.0aren irekieraren berri emateaz, plataformaren hasiera berri bat, ondorengo datuekin:
* CHPP aplikazio guztiak autentifikazio eskema berri bat erabiltzen hasiko dira taldeen datuetara sartzean. Sistema berriaz, erabiltzaile bezala zeu izango zara zein CHPP aplikazio sartu daitezkeen zure datuetara, eta zein datu ikus ditzaketen, kontrolatuko duena. Ez duzu zertan segurtasun kodea CHPP garatzaileei eman beharrik izango, baimenak Hattrick barrutik emango dira. Jadanik martxan dauden CHPP aplikazioek 6 hilabete dituzte sistema berrira aldatzeko.
* CHPPen atari berriak erabilgarri izango zaizkizun aplikazio eta zerbitzuak aurkitzea erraztuko du. CHPP garatzaileei euren produktuak Hattrick barruan promozionatzea ere erraztuko die.
* XML datu berriak ere jarriko ditugu CHPP garatzaileentzat eskuragarri. CHPP interfaze berriaren bidez kanpoko aplikazioez zure taldea kudeatzea ahalbideratuko dugu. Lehen pauso bezala gure Facebook aplikazio propioa dugu, zeinek lagunartekoak bilatzeko eta hitzartzeko balioko duen.
* CHPP inguruko arauak eta politika eguneratu dugu, bai garatzaileentzat eta baita guretzat ere prozesua errazteko. Arau argiagoak, atzerapen gutxiago, garatu daitezken gauzetan muga gutxiago (mugikorretako aplikazioak baimendu ditugu!), eta arauak betetzen ez dituzten aplikazio gutxi horientzat arauak betearazteko modu errazagoak.
* Azkenik, CHPParen irekieraz CHPP sarea hobetu nahi dugu, Hattricken komunitatearen zati bikain bat dela uste baitugu. Jendea ideia eta proiektu berriak sortzera animatu nahi dugu, Hattrick askoz dibertigarriago egiten baitute. Eta oraindik CHPP zer der ez dakizuenontzat, hartu une hau froga egiteko: jadanik
aplikazio bikain mordoa dago erabilgarri, eta gehiago etorriko dira.