Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

1-25-2011 Editoriala: Talde berri bat dago hirian

Orain dela sei hilabete gure oinarri garapen nagusia Malmöra aldatu genuen, Suediako hegoaldera, talde-lan sendo bat sortzeko langile garrantzitsu guztiak toki berean egon ahal izateko. Udazkenean jende berria bat egin ditugu, gurekin aldatu ez diren beste pertsonak ordezkatzeko. Orain, lanpostu guztiak bat ezik beteta daude eta HT talde berria lan egiteko prest daude. Utz nazazue geure taldeari buruz aurkezpen txiki bat egiten.

(Eta lanpostu hutsari buruz galdetzen ari bazara, informazio hori ere bai aurkituko duzu ere bai)
Hasieratik taldekide bezala 2001ean, bidaiaren ibilbide guztietan parte hartu dut; Gure bulegoa gela txiki batetik (nekez hori ere ez) lore-denda baten atzealdean kokatua eta taldeko guztiak borondatezko lana egiten, hazi txiki hori munduko manager futboleko interneteko jokorik handienean bilakatu da eta gu guztiok Hattrick garapenetik bizi dezakegu. Beraz bidezkoa iruditzen zait esatea dena bizi dudala. Baina bulego osoa 650 km hegoaldera beste hiri batera aldatzea guztiz berria izan zen niretzat, ziurtatzen dizuet.

Eta beti aldaketa handi bat egiten denean, beti arduratzen zara gauzak nola aterako diren, eta azkenean gertatu da lan egiteko inoiz imajinatzen ez duzun askoz hobeagoa izan dela. Aldaketa hau ez zen desberdina. Udan zehar oso arduratuta nengoen, baina talde berria pixkanaka pixkanaka hasten joan zen eta orain talde sendoa daukagu eta mundua jateko gogoakin. Eta ez naiz gehiago arduratu, alderantziz, etorkizunerako energia gehiago daukadala sentitzen dut.

Ondo da, orain aurkezpenak:

2011ko Hattrick taldea HT zaharreko esperientziadun eta irrikaz betetako hasiberriekin nahasketa polita sortu da. Hauetako berri batzuk Hattrick komunitatean aurkituak izan dira, beste batzuk kanpotik etorri dira. Guztioi elkartzen gautena joko handia izatea edo/eta komunitate interesa, eta guetako gehienok adin antzekoak gara ere bai (30 urtetakoak, haur-ohialak aldatzeko adina ezaguna) eta horrela Hattrick kanpoko esperientzia antzekoak elkarbana ditzakegu.

Hattrick taldea antolaketa oso horizontala da, baina gure tamainako edozein erakunde bezala ezin izango litzateke posiblea izango sistema erakundea bat ez badago bertan lan egiten. Gurea ez da desberdina.

Kudeaketa taldea
Jacob Hattrick Ltd-eko CEO-a da,
zuri joko hau eskaintzen dizun enpresa. Garapen negozioa, kontratuen negozioa eta beste hainbat gauza - Jacob-ek negozioa eramaten du.

Garapen kudeaketa
Johan gure Sormenezko Zuzendaria da. Johan diseinu produktuen zuzendari orokorra da. Baita ere beste taldetan murgilduta dago, ikusi behean.

Chris Spelkultur-eko CEO-a (Malmö-ko enpresa berria, suedieratik itzulita "spelkultur" joko kultura esan nahi du), eta gure garapen zuzendaria da, tituluak esaten duen bezala eta, horretaz gain, kodearen zati handiarekin laguntzen du.

Daniel Spelkultur-eko teknologi zuzendaria eta gure sistemaren arkitektoa. Berak dauka Hattrickeko sistemaren kontrol guztia eta bere oinarrizko funtzionaltasuna.

Joko Diseinua
Gustatuko litzaidake esatea joko diseinatzaile pusketa bat daukagula gure barnean gehiengo Hattrick taldean, eta nahita eginda dago - horixe baita nahi dugun era izatea. Talde osoak laguntzea nahi dugu, langile batek zeregin bat egitea baino. Bai badaukaguna Joko Kontseilua da, foro bat da non jokoaren epe luzeko ikuspegia, eta zeintzuk diren joko hobekuntza baliotsuenak momentu bakoitzean eztabaida dezakegu.

Ni, (Tjecken), kontseiluaren zuzendaria naiz eta nik (etorkizuneko) joko diseinuko lana gidatzen dut. Baita ere komunitateari emana naiz (ikusi behean).

Klas garatzaile beteranoa da orain. Klas-ek sentsazio ona eta jatorra dauka Hattrick-i buruz, horregatik lan bikaina egin du bere garatzaile arloan.

Johan eta Daniel Joko Kontseiluko kideak dira ere bai.

Garapen taldea
Garapen taldea web orrialdeko arduraduna da, beraz ez dago garatzaile bat arlo zehatz batean arduradun bat, lehen egiten zen bezala.

Mammo abuztuan bat egin zen taldera, bera da talde "berriko" lehena. Hattricken lan egiteko aproposa zen, lehen Suediako web komunitaterik handienetako batean lan egin baizuen gurekin elkartu baino lehen.

Ulf baita ere abuztuan taldera elkartu zen. Segituan HT-eko mahai-joko gehien daukan kidea bilakatu zen (gutxienez ehun baino gehiago badauzka). Hori lorpen bat da kontutan edukita zenbat mahai-jokoko friki dauden taldean.

Michael gabonak baino lehen taldera batu zen eta sofwareko garatzaile eta aholkulari teknikobezala esperientzia handia dauka, eta Web teknologia modu berritan erabiltzea oso gustoko du.

Oxidus ez da hasiberria, ingeles hau Hattrickean 2003tik jolasten du. 4 urte daramatza taldeko kidea izaten eta interfaze diseinuaren arloan, berak funtsezko lana egiten du.

Erik gure grafikoko diseinatzailea da eta web garatzailea ere bai. Udazkenean zehar gehitu zen taldera eta helikoptero maketak maite ditu.

Bodin gure azken fitxaketa da, suediar erabiltzaile hau lehenik "bodinaren" bezala ezaguna. Marcus-ek CHPP produktuak eta selekzioak maite ditu, agian maitasun hau handituko da orain?

Jens data basearen eta sistemaren administratzailea da, eta gure zerbitzarien zaindaria da. Benetako jauntxoa, ez du inoiz bakarrik utziko emakume bat dantzaleku batean.

Gusy (gutxi arte Mod-Gusyta ezaguna) bat egin zen gure taldera azken hilabete honetan, eta Venezuela utziko du Suediara joateko paper burokratikoak konpondu bezain laster.

Klas, Daniel eta Chris garapen taldeko kideak dira ere bai.

Komunitate eta marketing taldea
Komunitate/marketing taldea komunikazioaz eta informazioaz arduratzen dira, baita ere planifikatzen eta exekutatzen ditu marketingeko ekintzak, komunitatearenak bezala.

Anne taldera orain dela urtebete etorri zen. Elkartearen arduraduna eta zalantza izpirik gabe foroetan gehien egoten den kidea da.

Aartspam gure langile boluntarioen arduraduna da (GM, Mod. LA, CHPP adminstratzaileak eta editoreak).

Durelas gure Hego Amerikako gizona da. Hegoamerikako merkatua, Mexicotik Patagoniararte, garatzen du.

Johan eta ni komunitate eta marketing-eko partaideak gara. Noski, eta Jacob-ek baita ere merkaturatze negozioko kidea da.

Lanpostu hutsa
Hasieran esan dudan bezala badago oraindik lanpostu huts bat taldean, eta lanpostu hori web garatzaile batena web diseinuan eta usabilitate lanean esperientzia askokoarena da, hobe joko edo/eta komunitate arloetan. Hauxe ezaguna egiten bazaizu eta Malmöra joan nahi baduzu, bisitatu guretzat lan egin informazio gehiagorako.

Hauexek dira zuentzat jokoa garatzen duten pertsonak. Galdetzen ari bazarete zertaz ari garen lanean gaur egun eta etorkizunean, horixe izango da nire hurrengo editorialaren gaia hurrengo astean argitaratuko dena. Ikusiko dugu elkar orduan.
 
Server 071