Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

2-4-2011 Editoriala: Lanean

Aurreko astean HT lantalde berrian aurkeztu nizuen. Oraingoan zertan ari gare lanean kontatu nahi dizuet, eta ze lan egingo ditugun etorkizun hurbilean. Eta agian zuentzat garrantzitsuena dena, editorial honek denboraldiaren amaieran zer gertatuko den eta zer dugun prest datorren denboraldirako argituko dizue.
Azken hilabeteetan berrikuntzak sartzen joan gara jokoan, hobekuntzetan jarri gara burubelarri, CHPPren berrirekieran adibidez.
Berriro ere martxa hartu eta negu/udaberri honetan jolasa hobetzen jardungo dugu berriro.

Hasi aurretik baina, datorren denboraldirako prest dugunarekin jar gaitezen. Denboraldi amaiera lasaia izango da, aurrekoaren antzera, baina bi berrikuntzarekin.

Datorren denboraldirako berrikuntzak

- Jokalari zaharrenentzat soldataren 2. zatiko deskontua aldatzen da.
Lehen zatian deskontua aldatu genuen 1/8tik 1/9ra jokalari normalekin alderatuta. Datorren denboraldian deskontu hau 1/10 izango da. Info gehiago lehengo urteko urriaren 5eko editorialean

- Multzoz aldatzeko aukera maila baxuenetan.
Zure herrialdeko mailarik baxuenean jokatzen baduzu, maila bereko beste multzo batera alda zaitezke bot batekin ordezkatuz denboraldia hasi baina lehen. Bikaina erabiltzaile berria bazara eta lagun baten multzora pasatu nahi baduzu, edota multzo aktiboago baten bila bazabiltza!

Hau mailarik baxuenetan soilik egin ahalko da (eta soilik VII maila edo baxuagoetan), eta botekin solik alda zaitezke. Zehatz esateko, aukera hau martxan jartzen leihotxo bat zabalduko da badabilela adieraziz denboraldi amaieran.

Manager gehiagori aukera hau emate posible den ere aztertuko dugu datozen denboraldietarako.

Kitto?
"Hau da biltokian dugun guztia?" pentsa zenezakeen. Ongi, denboraldi berrirako bai, baina badituko hobekuntzak denboraldi arteko etenera itxaron behar ez dutenak.

Utz iezadazue guztiok ohartuko zinetenari buruz zerbait aipatzen: azkenaldian erabiltzaileak galtzen ari gara. Normala denez hau foroetan eztabaidatua izan da. Argazkia argiago egin dagizun hona faktore batzuk.

Erabiltzaile beteranoen mantentze tasa inoiz baina hobea
Azken denboraldian ikusi genuen urteetako tasa hoberena. Beste modu baten esanda, erabiltzaile zaharrenek jokoan gehiago jarraitzen dute. Beraz, jendeak orokorrean hala pentsatu arren ez dute jokalari beteranoek uzten jolasa, guztiz kontrakoa.

Zein dira jokalariak galtzeko arrazoiak beraz? Beteranoenak galtzen ez baditugu, berrienak galtzen ditugulako da. Zehatzago esanda aurreko urteetan baino gutziago eusten diote erabiltzaile berriek.

Jolasari sarrera berri bat emateko unea da
Jokalari berrien esperientzia hobetzeko planak ditugu eta aurrez aurkezturiko datuak ikusirik garrantzia eman behaarrean gara. Urte haseran sarrera istorioa hobetzen lanean jarri ginen. Istorio batean oinarria duen sarrera, tutorial eta laguntza hobeak dituena. Lehen hiletan jolas esperientzia hobetze aldera zuzendu gara. Blog eta foroetan ikusiriko erreakzioen baitan asmatu dugulakoan gaude.

Jokalari berria ez zarenez ez duzu proiektu honetaz gehiegi ikusiko baina interesik baduzu irakurri bloga.

Partiduen aurkezpena
Hau da jolasean dugun proiektu handiena oraintxe bertan beste gauza asko egiten ari garen arren. Hau zuentzat da, manager zaretenontzat. Esperientzia hobeago eta sakonago bat izango duzue zuen partiduetan.

Hemendik aurrera puntuazio gehiago eta zehatzagoak izango dituzu partiduetan. Ez ditugu puntuazioak hobetu nahi soilik, partidetan zehar ere datuak eman nahi ditugu. Honela hobeto ikusi ahalko duzu zure jokalarien sasoiak duen eragina eta baita aldaketena ere. Honela zure taldea aztertzeko duzun abilezia ikusiko da, jolasak beste maila bat hartuko du eta zuk hau ulertzeko duzun maila erakutsiko du. Eta -esan beharra dago- gehiago gozatuko duzu!

Nahiz eta kalifikazioen hobekuntzak parterik garrantzitsuena izatea hemen, baita ere beste modu batzuk bilatuko dugu zure joko ulerkuntza gehitzea partiduetan dauden gertaera desberdinen informazioa hobetuz eta beste hainbat gauzak gertatzen direnak bertan. Hau dena egiten da zu erabiltzaile hobeagoa izateko eta batzutan gertatzen den bezala ulertzeko zergatik partidu bat galtzen duzu irabazi beharreko partidu bat eta alderantziz

Langileria proiektua
Proiektu hau editorial zaharretan esan ditut, eta hauxe izango da hurrengo proiektu handia burutuko duguna. Litekeena da proiektu hau benetan lan egitea hastea lehen esandako joko sarrera berria amaitu ostean. Baina entzuk dezaket zuen ahotsa esanik “Noiz ote da hori?” Beno, hori joko sarrera proiektua nola doan arabera izango da, baina espero dugu horretan lan egiten hastea udaberrian zehar. Honek esan nahi du, posible dela prest egotea udazkenean zehar. Honi buruz informazio gehiago edukiko duzu etorkizun batean epe zehatz bat daukagunean.

Langileria sistema berriarekin nahi duguna aurreko sistema gaurkotzea izatea baino gehiago da. Gauzak pertsonalagoa izan beharko lirateke eta ez hain monotonoak, informazioa hobeto proportzionatu eta adikuntza langile mota bakoitzarengan daukan efektuari buruz eta aukera estrategikoagoa izan gaur egungoa dena baino. Baita ere manager bezala aukera berriak ireki beharko lirateke. Hattrick eta beste hainbat managerreko jokoetako xarma, erabakiak hartzean datza, eta langileria sistema berri honekin horixe bera izango da. Leku bat izango da non aukeratu dezakezu nola jolastu Hattrickean eta zein aukerak aztertu nahi dituzu.

Estrategiak orekatzen
Langileria sistema berria diseinatuta egongo da ere estrategia desberdinak euren artean orekatzeko. Nahi dugu zure arrakasta zein ondo exekutatzen duzun estrategian arabera izatea, eta ez zenbat bide jarrai dezakezuren arabera izatea. Lehen esan den bezala, langileria sistema berri honekin ezin izango dugu dena aldi berean egin, erabaki bat hartu beharko duzu. Eta zuretzat aukera hau interesgarriagoa egiteko, baina ere estrategien oreka gehiago lortu nahi dugu.

Badaude estrategia batzuk jokoan gehiago erabiltzea nahi dugunak. Zuri mesedegarriagoa izatea nahi dugu zure taldeko jokalariak epe luzeago batean mantentzeko, eta zure harrobiko jokalariak baliotsuagoak izatea egin. Erabiltzaile askok modu horretan jolasten dute Hattrickean, eta hauxe modu bat da gustatzen zaiguna jolastea ere, baina gaur egun mesedegarriagoa da beste estrategia batzuk erabiltzea. Horregatik, modu lasai eta gradualean erabiliko dugu etorkizuna mesedegarriagoa izateko.

Bestalde, estrategia batzuen onurak mugatzea beharra sentzitzen dugu. Hauetako bat diru pilaketa da. Agian ez da dirua pilatzea berez, baina bai irabaziak eta zer lortu dezakezu horrekin. Salerosketak muga batzuk edukiko digu; erosten eta saltzen jarrai dezakezu, baina mugak egongo dira zenbati buruz egin dezakezu (gaur egun hori ez dena gertatzen).

Langileria sistemari buruz berri gehiago edukiko dituzu etorkizun batean, aurretiaz esana.

Hauxe da dena oraingoz. Bitartean, ondo pasa Hattricken!
 
Server 070