Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

3-7-2011 Editoriala: XVI U20 Mundiala - Antolaketa Lehiaketa

Denboraldi honetan erronka bat botatzea erabaki dugu eta apostua pixka bat handitu. Bakarrik aste bat edukiko duzu zuen bideo hautagaitza egiteko! Badakigu gauza harrigarriak egiteko ahalmena duzutela eta erronka hau modu liluragarrian gaindituko duzuela!

Zuen iritziak entzun ditugu eta botazio sistema pixka bat aldatu dugu.
Nork?

Herrialdeko hautagai bat onartuko dugu. Hautagau bat bakarrik dagoela ziurtatzeko herrialdeko foroan jakitera eman beharko da. Gogoratu zuen herrialdeak aurretik Mundial bat antolatu badu hautagaitzaren kontra jokatuko duela: orduan eta edizio berriagoa antolatua izan, orduan eta okerrago. Eta noski, azken bi irabazleek, India eta Bosnia Herzegobinak, ezin izango dute parte hartu edizio honetan.

Noiz?

Prozesua martxoaren 7tik 15era HT Orduko 23:59ak arte zabalik egongo da.

Bozkaketa martxoaren 17tik 20ra izango da, eta irabazlea 24an argitaratuko da.

Nola?

Hautagaitzaren harremanetarako pertsona ofizialak bere herrikoa izan behar du eta honakoa bidali beharko du:

- zure bideoko esteka bat, Youtuben igota eta bideo hau beranduago Hattrick Youtube kanalean gehitua.

- zuen herrialdeko foroko gai ofizialera esteka bat, hautagaitza ofiziala dela ziurtatzeko.

- Kontaktu formularioaz, NTAei bidaliz, gaian XVI U20 World Cup Bid jarriz (Ziurtatu baieztapen mezu bat bueltan jasotzen duzula).

Mesedez kontuan hartu webgunean hizkuntzetako bat behintzat ingelesa izan beharko dela, bideo hauek globalki ikusiko baitira.

Baloreak

- Originaltasuna eta kreatibitatea.

-Lanaren kalitatea.

-Komunitatearen elkarlana.

Bonusa: Erabiltzaile berriak lortzeko aukera eta prentsaren atentzioa.

Hautagai asko jasoko bagenitu, preselekzio bat egingo genuke 5 finalista izateko.

Emaimahaia:
4 boto daude:

- Boto bat komunitatearena (ezin izango duzu zure herri propioa bozkatu)

- Boto bat NT eta U20ko entrenatzaileena.

- Boto bat NTAena.

- Boto bat HT-Johanena.

Berdinketa bat egongo balitz, herriak komunitatearen botoaren handienak balioko du desberdintzeko.
 
Server 071