Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

5-9-2011 Editoriala: Open: Hattrickera jokatzeko modu berri bat

Gaur argituko dizuegu Hattrickeko arrakalen atzean zer dagoen. Eta erantzuna da: Hattrickera jolasteko era berri bat. Hattrick Open txapelketa sistema berri independente bat da non kopak eta ligak antolatu ditzakezu zure lagunentzako, bai Hattrick barruko eta kanpokoentzat. Dena erabakitzen duzu: Partiduen ordutegitik zein erregelak jartzen dituzun arte. Aldi berean, Open plataforma guztiz berria da zein flexibilitate hobeagoa proportzionatuko digun jokoaren garapen barruan.
Editorial bat idaztea askoz ere tentagarriagoa da hau baino! Urte askoren bitartean, jokoan gehien desiatutako funtzioetako bat lagunarteko txapelketa kudeaketa hobeago bat izan da, zure lagunen aurka jokatzea errazagoa izan dadila. Eta bat etorri dugu hauxe jokoarentzat eransketa bikaina izango litzatekeela! Baina foroetan askotan esan dugun bezala, ebazteko proiektu oso zaila izan da: liga eta partiduen egutegia oso zurruna da hala nola Hattrickeko funtzezko oinarriak zeintzuk aldaketa txiki batzuk egiten dugunean problema gertatzen ohi dira.

Hattrick Openek dena aldatzen du. Open gauza asko dira, baina ezer baino lehen Hattrickera jolasteko era berri bat eta dibertigarria. Nahi duzuna jolastu dezakezu, nahi dituzun taldeen aurka, eta txapelketa mota desberdin askotan. Zure Hattrickeko taldearekin jolastu dezakezu edota talde berriekin, modu horretan maila on bat ziurtatzen da zelaian beste erabiltzaileen aurka jolastuz zure txapelketan. Partidu azkarrak jolastu ditzakezu beste erabiltzaileen aurka edota ligak sortu ditzakezu astean zehar jokatzen direnak.

Irudimena erabiliz, Hattrickera jolasteko itxura eta sentimendua guztiz aldatu dugu eta arreta berezia jarri diogu zuzeneko esperientziari: Hattrick Openen zuzenean partiduko kalifikazioak dauzkazu, txat sistema bat, iragarpen txapelketa, partiduen hamaikakoa egiteko sistema berri eta ikaragarri bat eta beste hainbat gauza. Ohituta gaudenaren desberdina da, hori ziur, baina uste dugu modu miresgarri batean desberdina.

Modu berean, garrantzitsua da esatea plataforma independente bat dela eta ez duela eraginik izango zure joku klasikoarengan Hattricken. Las Vegasen gertatzen den bezala, “Openean gertatzen dena Openean geratzen da”. Uste dugu funtzio tentagarria dela Hattrickentzat baina baita ere joko bikain bat berez.

Openaren malgutasuna ordaintzeko moduetan ere hedatzen da. Txapelketa bat pertsona horrek sortzen duena ordaintzen du, modu horretan nahi duenei gonbidatzen die dohainik jolastera, edota partehartzaile bakoitzari proportzio txiki bat ordainaraziz parte hartzeko. Dena ordaintzen da Hattrick Openeko txanpon propioarekin “Hattrick Open Points” deiturikoa (Hattrick Open Puntuak). Bi modutan lor ditzakezu puntuak: Modu batean ordainduz Hattrick Kredituekin edo beste modu bat Hattrick Open web orrialdetik zuzenean erosiz. Merkaturatze modu honekin, lehen aldiz baita ere mikroordainketak onartzen ditugu SMSen bidez. Ordainketa modu hau 12 herrietan soilik egitea posible izango da.

Ongi, jokora itzuliko gara berriz. Hattrick Open beste pakete batean doan Hattricka da beraz. Motor bera du, jokalarien berezitasunek eragin bera dute partidetan beraz. Oso erraz inporta daiteke zure taldea Open-era -Logea zaitez ohiko datoekin eta txapelketa bat prestatu. Edo gonbidapen bat onar ezazu.

Baina Hattricken kopia bat baina gehiago da. Jolasteko modu azkarrago, berriago eta erosoagoa egin dugu. Hau lortzeko, gauza batzuk sinplifikatu eta maila taktikoan berrikuntzak egin ditugu.

Hona berrikuntza batzuk:

*Ekintza kartak deituriko zerbait gehitu dugu. Txapelketan lesioak sendatu edo abilezia bereziak hartzeko balioko dute. Txartel batzuk haseran eta besteak txapelketan aurrera egin ahala jasoko dituzu eta hauek nola erabilitzen dituzunaren arabehera taktikoki prestatuago egongo zara.

* Jokoaren atal bat iragartze liga da, non zure txapelketaren partiduen emaitzak asmatzen saiatzen zaren. Onena bazara ekintza karta extra batzuk irabazi ditzakezu.
* Jokoan atal berri bat daukagu nekea deiturikoa, non txapelketan zehar zure jokalariak atsedena hartu behar duten.
* Txat sistema daukagu txapelketa barruan.
* Partiduen agindu emateak ahaltsuagoa da eta testuinguruan hobeto egokitzen da.

Gauza batzuk pixka bat aldatu dira:

* Openek ez du entrenamendu, langile, salerosketa edota ekonomiarik edukiko.
* Hitzeko izendapen ohikoaren ordez, mailen zerrenda zenbakiz izango da 1etik 20ra.
* Hattrickeko aurpegi normalak ez dira Openean erabiliko. Itxura berriak ditugu jokalarientzat Openerantz bakarrik. Hala ere, aurpegi hauen aldakuntza guztiak ez da oraindik erabilgarri egongo jokoan.
* Elkarreraginezko laguntza gehiago dago jokoan. Adibidez, partiduko hamaikakoaren aginduak esango dizu zein jokalariek ekarpen gehiago dauzkate postu zehatz batean abilitate guztiak kontutan edukita.
* Laburbilduz, txapelketak jolasteko eta partiduen kudeaketara egina dago!

Hattrick Openen izena aukeratu dugu bi arrazoirengatik: Lehenik hau erabili nahi dugu txapelketa unibertsal sistema modu bat bezala non erabiltzaile guztientzat aukera asko edukiko duten maila on batean jokatzeko, non jokatu eta ondo pasa dezakezun ligako sisteman trabatuta bazaude arduratu gabe. Txapelketa bakoitzean aukeratu dezakezu Hattricken existitzen diren talderen edota jokalari talde orekatu baten artean non erabiltzaile guztiek maila antzerako taldeak jasotzen dituen. Etorkizunean, estatistika, sailkapen dinamikoak eta txapelketa modu berri gehiago ikusiko ditugu martxa bat gehiago emango dion Openi arlo honetan.

Bestalde, hauxe plataforma teknologikoa da non itxaropen handiak ekartzen dituen Hattrick klasikoaren etorkizuneko garapenerako. Honek jokoaren nukleoarekin modu desberdinean lan egiteko askatasuna ematen digute. Adibide bezala posible da kopako formatu jokoaren nukleo barruan, Openeko motore malguago bat erabiltzea posible izango litzateke nahiz eta erabiltzaileek Hattricketik ez irtetea hauekin jokatzeko. Beste adibide bat, erabiltzaile berriak partiduen mekanika entrenatzeko modua, eskuliburu amaigabea erabili ordez. Eta, horretaz gain, Open da eta izango da leku bat non interfazeko aldaketa berriak probatzeko tokia, Hattrick enbarazu egin gabe. Ideia onenak, jokoaren bat egiten dutenak, Hattrick klasikoan sartuko ditugu.

Nahiko da hainbeste solasaldi. Mesedez, aurrera jarrai ezazu eta Hattrick Open proba ezazu. Aste honetan zehar, gutxienez, txapelketa gutxi batzuen sormena bakarrik onartuko ditugu eta hauek lehenak iristen direnentzako izango dira. Horrela egingo dugu ziurtatzeko zerbitzarian baliabide nahikoak ditugun ikusteko horrela mundu guztiari jokoaren esperientzia ona proportzionatzeko. Ziurtatzen garenean arazorik ez dugun bezain laister, Open muga gabe erabilgarri egongo da.

/Hattrick taldea


Welcome to try Hattrick Open)!

More beta test information in the Hattrick Open Forum)!
 
Server 070