Berriak
6-7-2011
Editoriala: XVII Munduko Txapelketa - Antolatzeko Txapelketa
Antolatzeko Txapelketaren laugarren edizioa iritsi da. Aldi honetan XVII Mundiala antolatzeko posibilitatea jokoan dago.
Denboraldi honetan aurrera pausu bat eman dugu! Antolatzeko txapelketa orain bi denboraldiro egingo da eta bigarren sailkatua baita ere irabazlea izango da, U-20 Mundiala antolatuko baitu.
Denboraldiro pena handia ematen zigun hainbeste lan bikainak saririk ez edukitzea, baina aldaketa honekin poza pixka bat sakabanatuko dugu!
Gainera, antolatzaile irabazleek euren blog propioak jasoko dute Hattrick United-en!
Nork?
Herrialdeko hautagai bat onartuko dugu. Hautagau bat bakarrik dagoela ziurtatzeko herrialdeko foroan jakitera eman beharko da. Gogoratu zuen herrialdeak aurretik Mundial bat antolatu badu hautagaitzaren kontra jokatuko duela: orduan eta edizio berriagoa antolatua izan, orduan eta okerrago. Eta noski, azken hiru irabazleek, Poloniak, Indiak eta Bosnia Herzegobinak, ezin izango dute parte hartu edizio honetan.
Noiz?
Lehiaketa irekita egongo da ekainaren 7tik uztailak 1, 23h59 HT orduraino.
Ondoren bozkaketa egingo da uztailak 4tik 10arte, eta irabazlea uztailak 14an iragarkiko da.
Nola?
Hautagaitzaren harremanetarako pertsona ofizialak Hattrick bere herrikoa izan behar du eta honakoa bidali beharko du:
- zure bideoko esteka bat, Youtuben igota eta bideo hau beranduago Hattrick Youtube kanalean gehitua.
- zuen herrialdeko foroko gai ofizialera esteka bat, hautagaitza ofiziala dela ziurtatzeko.
- Kontaktu formularioaz, NTAei bidaliz, gaian XVII World Cup Bid jarriz (Ziurtatu baieztapen mezu bat bueltan jasotzen duzula).
Mesedez kontuan hartu webgunean hizkuntzetako bat behintzat ingelera izan beharko dela, bideo hauek globalki ikusiko baitira.
Irizpideak
- Sormena.
-Lanaren kalitatea.
-Komunitatearen elkarlana.
Bonusa: Erabiltzaile berriak lortzeko aukera eta prentsaren atentzioa.
Hautagai asko jasoko bagenitu, preselekzio bat egingo genuke 5 finalista izateko.
Emaimahaia:
4 boto daude:
- Boto bat komunitatearena (ezin izango duzu zure herri propioa bozkatu)
- Boto bat NT eta U20ko entrenatzaileena.
- Boto bat NTAena.
- Boto bat HT-Johanena.
Berdinketa bat egongo balitz, herriak komunitatearen botoaren handienak balioko du desberdintzeko.
Irabazleak XVII Mundiala antolatuko du eta bigarren sailkatuak XVII U-20 Mundiala antolatuko du.
Zorte on guztioi!