Berriak
6-29-2011
Editoriala: Jokoaren berriak
Editorial honetan jokoaren azken berriak emango dizkizuegu. Aldaketa bat daukagu hurrengo denboraldirako: jokalarien soldata murrizpena. Jokalarien Sindikatuak eta Jokalarien Jabeen Federazioak soldata murrizteko akordio berri batera iritsi dira. Hala, jokalariek orokorrean %10-15eko soldata gutxiago edukiko dute. Zehaztasunak barruan ikusi.
Baita ere elkarbanatu nahi nuke berri on eta garrantzitsu batzuk hurrengo denboraldirako (Urriaren amaieran hasi zen denboraldia); jokalariaren leialtasun bonusa eta langileen sistema berria, gehi beste gauza gutxi batzuk.
Editorial honetan jokoaren berriak barneratuko ditut. Baina, hasi aurretik gaur egungo egoerari buruz hitz batzuk esatea gustatuko litzaidake.
Egoera ekonomikoa oraintxe bertan
Orain dela urte bat entrenamendu bizkortzea argitaratu genuenean, salerosketen prezioak jaitsiko zirela uste genuela esan genuen ere. Horixe lortu nahi genuen, gastuekin eta diru-sarrerekin alderatuta, salerosketen irabaziak oso handiak zirela uste baigenuen. Horiek pisu gutxikoak eta garrantzi gabekoak izanik jokoa dimentsio batekoa eginarazi zuen. Prezioak jaisten hasi ziren, bereziki azkeneko denboraldi honetan, eta horrela jarraitzea nahi dugu. Baina txikitze abiadura gaur egun oso handia da osasungarria izateko.
Jokoaren beste ekonomia irudietan begiratzen badugu, erabiltzaile normal batek oraindik dirua sortzen du asteko balantzean. Baina orain dela gutxi baino gutxiago, eta guztira pixkanaka gutxitzen doa astero. Hori guztiaren arrazoi nagusia soldaten gehikuntza da (entrenamenduen ondorioz). Beraz, oraindik ez gaude egoera ekonomiko kritiko batean oraintxe bertan; baina egoera kritikoa bihurtu daiteke, eta horri buruz ezer egiten ez badugu talde normal bat dirua galtzen hasiko da astero. Baina egingo dugu!
(Horri buruzko arrazoien inguruko interesik baduzue, ekonomiari buruzko 2007 uztaileko editorial zaharra irakur dezakezue. Nahiz eta aurrekoarekin konparatuz, gaur egungo egoera oso desberdina den (eta desberdinarekin txarra esan nahi dugu), arrazoiak eta egin beharrak berdinak dira.
Zer egingo dugu honi buruz
Egoera kritikoa saihesteko bi ekintza adostu ditugu:
- Soldatak murriztu hurrengo denboraldian (zehaztasunak azpian).
- Langilegoaren inplementazio hasiera, uda eta gero (zehaztasun gehiago azpian).
Azkeneko inplementazioa ez da berez aldaketa ekonomikoa, baina eragina izango du ekonomian, hura neurri handi batean orekatzeko. Nahi dugun bezala, rrirako prest egon edo ez, eta hurrengo denboraldi amaierako egoera ekonomikoa nola doan arabera, ekintza gehiago egon daitezke edo ez.
Argi gera dadila ere gure ekintzekin ez dugula salerosketen prezioa handitzerik nahi, jokoarentzat ona izateko altuegiak direla uste baitugu. Baina, lehen esan dugun bezala, prezioen erorketa abiadura handiegian doa.
Soldata baxuagoak hurrengo denboraldian
Zure jokalariek soldata baxuagoak edukiko dute hurrengo denboraldian (euren urtebetetzean) egoera normalean edukiko luketeenarekin konparatuz. JSk eta JJFk hurrengo baldintzak adostu dituzte:
- %50ko beherapena bigarren mailako abilitateko soldatan (hirugarren mailakoan, etab.)
- Zelaiko jokalari guztiek soldatan beherapenak edukiko dituzte, eta zenbat eta abilitate handiagoa izan, beherapen handiagoa izango dute. Adibidez, zelaiko jokalari batek %30eko murrizpena izango du bere soldatan bere abilitatea jainkotiarra baldin bada, %15a titanikoa bada, %10a liluragarria bada eta %5ekoa bikaina bada. “Paseak” beste abilitateekin konparatuz murrizpen txikiagoa edukiko du (baina onura egingo dio bigarren mailako abilitateen beherapenak)
- Atezainek ere beherapenak edukiko dituzte, baina beherape hori gero eta handiagoa izango da bere abilitatea txikiagoa bada. Adibidez, atezain titaniko batek, edo maila handiagokoek, %4-5eko beherapena edukiko dituzte, %14ekoa mundiala badira, %20koa liluragarria badira eta %40koa bikaina badira.
Atezainen eta zelaiko jokalarien soldaten egitura oso desberdinak dira, eta horregatik dituzte beherapen desberdinak. Atezainen soldatak altuagoak dira maila erdi-baxuetan zelaiko jokalariekin konparatuz, baina txikiagoa maila altuetan eta askoz txikiagoa maila oso altuetan (nahiz eta horiek gehiago eman beste jokalariekin konparatuz). Ez dugu nahi maila altuko atezain batek gaur egun baino botere gehiago edukitzea.
Berri garrantzitsuak hurrengo bi denboraldi barru
Otsailean esan nizuen bezala, zure taldeko jokalariak ahalik eta denbora gehien mantentzea onuragarriagoa izatea nahi dugu, baita zure harrobiko jokalariak baliotsuagoak izatea. Hurrengo bi denboraldi barru leialtasun saria sartuko dugu jokalarietan:
- Zure jokalariek gradualki gero eta hobeto jokatuko dute zure taldean denbora gehiago egon diren einean (muga bat arte).
Adibide bat jarrita: jokalari titaniko batek hiru denboraldi jokatu baditu zure taldean, erosi berri duzun titaniko batek baino hobeto jokatuko du. Hala ere, jokalari batek 7 denboraldiz jokatutako bat 9 denboraldi jokatu duenarekin konparatuz gero errendimendu bera emango dute.
Sari hau bi fasetan sartuko da: Lehenengo urrian hasiko den denboraldian, eta eragina hurrengo denboraldian izango du. Jokalari batek jaso dezaken sari maximoa %10-15ekoa izango da guztiz inplementatua dagoenean (%5-7,5ekoa lehenengo denboraldian). Argitaratzeko momentuan kontutan edukiko da jokalariek zenbat denbora daramaten zure taldean.
- Betidanik zure taldean dabilen jokalariek (eta jatorrizko taldea zarenean) euren errendimenduan bonifikazio bat edukiko dute. Zure taldearentzat jokatzen dutenean, beti pixka bat gehiago emango dute euren bihotzetan daraman taldearen alde. Mesedez, kontutan eduki saldutako harrobiko jokalari bat berrerosia izaten bada ez duela bonifikazio hori izango.
Hurrengo denboraldian zehar informazio gehiago emango dizuegu horri buruz.
Langile berriak
Langile sistema berriarekin langile bakoitzak izan dezakeen eraginaren inguruak zuk informazio argiagoa edukitzea nahi dugu. Hala erabaki egokia hartzeko aukera izango duzu. Horrela Hattrickera jokatzeko unean aukera gehiago izango dituzu aukerak egin eta estrategi desberdinak erabakitzeko. Pertsonalagoa izango da eta taldeko sentimendu hobeagoa eman dezake. Erabakien arabera erabiltzaileek ekonomia bere kabuz orekatuko dute.
Hori gehiegi izan daiteke, badakit, baina guztiz posible da. Utzi nazazue oinarrizko azalpenak azaltzen:
- Langile bat kontratatzen duzu langile postu baterako, zuk aukeratutako mailakoa. Gero eta maila handiagoa izan, gero eta hobeago egingo du bere lana.
- Zure taldean zein eragin edukiko duen jakingo duzu, argi azalduta baitago.
- Mota bakoitzeko langile bakarra eros dezazeku eta lanpostu zenbaki mugatua edukiko duzu. Hau da, zuk erabakiko duzu zein langile erabili.
- Fisioterapeutak eta medikuak lanpostu bakarran bateratuko dira. Baina, hala eta guztiz ere, gaur egun baino lanpostu mota gehiago egongo dira.
- Langile guztiek, noski, eragin positiboak edukiko dituzte zure taldearengan, baina baita eragin negatiboak ere. Esan dezakegu langileen kostua ez dela ekonomikoa bakarrik izango, beste baliabideei ere eragingo diela, esate baterako: entrenamenduak, sasoia eta zaleak.
- Langile baten soldata langile mota hori zenbat erabiltzailek aukeratu dutenaren araberakoa izango da. Hau da, prezioa erabiltzaile guztien arabera jarriko da eta denboran zehar aldatuko da. Hurrengo denboraldian zehar langileei buruz informazio gehiago emango dizuegu.
Nola lagunduko dio jokoaren ekonomiari
Honek eragin dezente edukiko ditu jokoaren ekonomian, baina agian ez da hain erraza ekonomiari zertan lagunduko dion ulertzea. Entrenamendua diruaren truke alda dezakezula da erantzuna. Horrek esan nahi du zure entrenamenduaren zati bat (edo guztia) xahutu dezakezula, horren truke dirua jasoz (ikusle eta babesle gehiago, adibidez).
Beraz, entrena ditzakezun jokalariekin irabaziak merkatuan lortzea zaila bada zuretzat, entrenamendua uztea erabaki dezakezu eta dirua beste erara jaso. Gainera, hori onuragarria izango da jokoaren ekonomiarentzat, diru gehiago injektatuko baita sisteman. Diru horrek beste jokalariak erosteko balio dezake, eta prezioen oreka mantentzea lagunduko du.
Bestetik, erabiltzaile gutxik langile mota bat zehazki aukeratzen badute, oso merkea izango da eta momentu batean aukera ona izan daiteke. Eta alderantziz, langile mota bat erabiltzaile askok aukeratzen badute, garestiak izango dira, eta beste aukerak hartzea hobeago izatea eragingo du. Horrek estrategia desberdinak beren artean orekatzen lagunduko du.
Mugak estrategia mugagabeentzat
Langile sistema berri horrekin batera diru pilaketa eta jokalarien salerosketen muga maximoak sartuko ditugu ere. Beste estrategiek jadanik badituzte mugak, esate baterako: badago entrena ditzakezun jokalari muga bat eta zein abiaduratan entrena ditzakezun. Baina muga horiek kontrola ditzazkezu, zure entrenamendu abiadura handitzeko entrenatzaile laguntzaileak kontratatuz, etab.
Diru pilatzea bezala eta jokalarien salerosketak kontrola ditzatekeen mugak sartuko ditugu. Salerosketentzat, astero salmentan jarri ditzakezun jokalarien muga izango duzu (nahiz eta hori kopuru bat arte gehitu daitekeen). Agente bat kontratatzen baduzu jokalari gehiago jarri ditzakezu salmentan.
Diru asko daukaten taldeek (eta xahutu nahi dutenek) zerga ordaintzailearekin borrokatu beharko dute, baina kontulari batek lagundu dezake, zerga gutxiago ordaintzeko zergen ordainketa muga handituta
Oraindik doitze batzuk egin behar dira muga horiei, horregatik, oraintxe bertan ezin dugu xehetasun gehiago eman. Baina argi gera dadila muga horiek ez dutela erabiltzaile normalean eraginik izango.
Kalifikazio hobetuei buruz zer dago?
Kalifikazio hobetuei buruz nire azkeneko editorialean esan nuen jokoarentzat lehentasuna zela. Baina egoera ekonomikoa dela eta, langile sistema berria garrantzitsuagoa bihurtu da, eta hori da jokoarentzat lehentasun nagusia. Noski, oraindik kalifikazio hobetuetan lan egiten ari gara, baina beranduago etorriko da.