Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

10-3-2011 Editoriala: Jokalarien leialtasuna

Hattrick munduan jokalariei ez zitzaien ezer inporta zein taldekin jokatzen zuten edota askotan saltzen bazitzaien. Pentsatzen baduzue, pixka bat arraroa da. Benetako munduan, jokalariei apur bat kostatzen zaie talde eta taldekide berriak ezagutzea, baina egiten dutenean hobeto jokatzen dute.

Hurrengo denboralditik aurrera kontzeptu berri bat gehituko dugu jokoak hori simulatzeko: leialtasuna.
Zure jokalariak epe luzeago bat mantentzeak gero eta elkartasun eta leialtasun gehiago edukiko du zure taldearengan, horrek eragin positiboa edukiko du zelaian eduki dezakeen errendimenduan.
Leialtasunarekin, jokalariak zure taldean denbora luzez mantentzea zuretzat onuragarriagoa izatea lortu nahi dugu, eta zure taldea harrobiko jokalariekin eratzeko ideia sustatu.

Ideia hori hurrengo bi denboraldietan gradualki sartuko dugu. Jokalariek bonusaren erdia jasoko dute hurrengo denboraldia, eta onura osoa bi denboraldi barru (otsailan hasiko dena).

Kontuan hartzeko bi zehaztasun argitu nahi ditugu. Bi leialtasun mota desberdin daude:

Jokalarien leialtasun bonusa
Jokalari bat zure taldean egun bat gehiagoz mantentzen duzunero, hura zure taldera gero eta lotuago egongo da, eta leialagoa izango da. Gero eta lotura handiagoa, gero eta hobeto jokatuko du.

Leialtasuna hasieran erraz lortzen da, gero bere eragina polikiago nabaritzen da. Jokalaria taldean hiru denboraldi dagoenean lortuko duzu bere leialtasun handiena, baina leialtasun erdia lortzeko jokalariak nahikoa du 12 aste egotearekin.

Gehienezko bonusa: maila 1 gora dohain guztietan (egoera fisikoan ezik), 3 denboraldiren buruan (336 egun).

Adibidea: Imanol Agirretxeren Erremate maila ona da eta pase maila egokia. Gehiengo maila (jainkotiarra) du leialtasun gisa. Hala, hau izango da zelaian emango duen maila: Bikaina erremateetan, pase maila onarekin (izarren puntuaketan ere nabarituko duzu hobekuntza)

Jokalariaren leialtasun maila jokalariaren orrian ikusiko duzu (denentzat ikusgai), jokalarien mailaren eskala bera jarraituz. Jokalaria jainkotiar leialtasunera iristerakoan, bonus osoa jasoko du. Harrobiko jokalariak leialtasun jainkotiarrarekin hasiko dira.

Erne, jokalari bat saltzen baduzu, zure taldearekiko zuen leialtasuna galduko du. Beraz, jokalari hori berriro erosten baduzu, hutsetik hasi beharko duzu bere leialtasuna eraikitzen.

Jatorrizko taldeko bonusa
Jatorrizko taldean hasieratik jokatzen duten jokalariak, harrobikoek kasu, (beti zure taldean egon badira) barrenak hustu arte ibiltzen dira zelaian, bihotzean daramaten taldearentzat gehiago emateko prest.

Bonusa: maila erdia gora dohain guztietan (egoera fisikoan ezik).

Ibilbide osoan jatorrizko taldean egon diren jokalariak ikono batekin bereiziko dira jokalarien orrialdean. Erne, saldu ondoren geroago erosi duzun harrobiko jokalari batek ez du bonusa jasoko.

Bi bonusen batura
Jokalari batek bi bonusen onura lor dezake. Harrobiko jokalari bat talde nagusira igotzen duzunean (berdin dio zein harrobi sistema erabiltzen duzun), bere dohainen maila 1,5 handiagoa izangoa izango da (egoera fisikoan ezik), harik eta jokalari hori saltzen duzun arte.

Orain arteko denbora kontuan hartzen da
Zure jokalariek orain arte zure taldean eman duten denbora kontuan hartzen da hasieratik. Beraz, zure taldean azken hiru denboraldietan (edo gehiagotan) egon diren jokalariek leialtasun osoa jasoko dute hasieratik.

Leialtasuna eta selekzioak
Selekzioek ez dute leialtasun bonusik. Hartara, selekzioetan ez da leialtasun bonusik ezartzen.

Langile talde berria
Editorialarekin amaitzeko, langile sistema berriaren inguruko eguneraketa baten berri eman nahi dizuegu. Ekainaren 30eko azken editorialean esan nizuen langile sistema berriarekin denboraldi honetan zehar hasiko ginela, baina ez genekiela urrirako prest izango genuen. Orain badakigu: Langile sistema berria prestatzeko lanean ari gara, baina, tamalez, ez dugu denboraldi amaierarako prest izango.
 
Server 071