Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

11-2-2011 Editoriala: Datozen denboraldiak

Nora doa Hattrick? Hitz gutxi batzuk gure azkeneko aldaketei buruz eta nola bat etorriko diren gure burubideetan Hattrick hobeago eta sendoago bat sortzeko datozen denboraldietarako.
Azkeneko urteetan, Hattrickek erabiltzaile aktiboak galdu ditu erritmo geldo baina etengabe batean. Joera hau serio hartzen dugu, azken finean, erabiltzaile normal, sendo eta alaia behar da jokoa mantentzeko.
Asko esan daiteke joera horri buruz, baina gakoa da benetan ez dugula aldaketa handirik ikusi gure oraingo erabiltzaileek jokoa ikusten duten eraren inguruan. Oso pozgarria da Hattrickek erabiltzaile oso leialak dauzkala ikustea, betidanik izan ditu (jokoa probatzen duen jendea denbora askorako geratzen da). Erabiltzaile berriak erakartzeko gure abilezia izan da azkeneko urteetan aldatu dena, eta hauen interesa mantentzea. Modu erraz honetan, teoria guri (beste hainbat joko eta elkarteei bezala) sareko erabiltzaile jokabide aldaketak gugan eragina dauka, esate baterako denbora gehiago sare sozialetan pasa edota mugikor berriekin (smartphonak). Badaude hainbat itxaropen desberdin jokoak eta elkarteak nola dabiltzan (eta nola aurkitu). Hattrick arlo horretan joko sozialen artean lehenengoetarikoa izan zen, baina ez dugu erritmoa mantendu gaur egun nola doan ikusita.

Hattrickeko ezaugarrietako batzuk izan dira betidanik joko sinesgarri bat eskaintzea, epe luzekoa, hasteko langa baxua edukitzea, dohakoa izateaeta erraz sartzekoa. Uste dugu Hattrickeko erabiltzaile gazte askorentzat, arrazoi horietako askok ez dutela bat egiten lehen egiten zuten bezala. Hori izena ematean eta erabiltzaile berrien arreta mantentzeko abilitatean ikus daiteke. Horregatik ez da ahazten orain jokoa.

Hau konpontzea hurrengo denboraldietako lehen helburua izango da. Denbora tarte batean, denbora gutxiago pasatuko dugu jokoari gauzak berritzen denbora gehiago pasatzeko ulergarriagoa, errazagoa sartzeko eta erosoagoa izateko. Baina baita ere guk daukagun antolatzeko moduan aldaketak egiten ari gara hori posible egiteko.

* Berrientzat, hamaikakoen iradokizun batzuk argitaratu ditugu azkenaldian, eta gaurtik aurrera erregistratzen diren erabiltzaile berrientzat bat-bateko partiduen prestakuntza argitaratu dugu (erregistratu eta 30 minutura joka dezakezu partidua, beraz). Funtzio berri hau oso ahaltsua da eta Hattrick Openeko kodean oinarritzen da.

* Barneratutako gure estatistika berriak, gaur argitaratuak, beste era bat da analisia errazteko bai erabiltzaile zaharrentzat bai berrientzat.

* Ekimen batzuk egiten ari gara marketing arloan, oso gutxitan egiten dugun gauza. Partikularki, bergonbidapen kanpaina bat egiten ari gara milioika erabiltzaile ohientzat. Marketing-ak gero eta garrantzi handiagoa dauka erabiltzailea gero eta zaharragoa denean (gaur egungo erabiltzaileak lagunik gabe geratu baitira Hattrick gomendatzeko), eta oraindik ez baduzu egin gonbidapenak) dituzu.

* Premium zerbitzu berria jarri dugu abian, Hattrick Gears, jokoaren zuzentasunan eraginik ez duen ordainketa zerbitzua. Poliki ibili gara ordaindutako produktuak sartu aurretik, baina Hattrick komertzialki ere garatu behar dugu. Premium zerbitzuen nahaste hobeagoarekin, Hattrick urteetan zehar mantendu dezakegu, baita erabiltzaileak murrizten jarraitzen badute ere.

* Produktu hoberenak eta erabiltzaileen esperientzia emateko, benetan arretan egon behar garela ulertu dugu. Horrek esan nahi du normalean erabiltzen ditugun baliabideetan berkontsideratu behar dugula, Alltid esaterako. Alltiden barneratzea oso polita zirudien orain dela 3 urte, baina orain ez da oso errealista. Azkenean egin dugun bezala (gaur argitaratu dugu), bertsio txikiago bat sortzea ez da hilabeteko lana aurreztea, baizik eta gure zerbitzari egitura sinplifikatzen lortze, eta errendimenduan trabak ezabatzea. Oso mingarria izan zen erabaki hau hartzea, baina egin eta gero erabiltzaileei mesede egingo dien zerbiat egitea lortu dugu.

* Norabide honetako beste pausua da gure garapeneko lan taldea leku bakarrean izango dela. Suedian lan egiten ez duten zenbait aurpegi ezagunek HT lan taldea utziko dute. Flameron-en zereginak, zeinek diseinuarekin eta jokoaren analisiarekin lagundu digun, HT-Klaus-ek ordezkatuko ditu (lehen thomyorke bezala ezaguna), nor Malmön lan egin duen martxotik. HT-Oxidus, kanpo garatzaile independentea, eta jantzien diseinatzailearen aita, beste hainbat gauzen artean, ez da HT ofiziala izango eta ez da gure garapeneko lan talde izango. Eta elkartearen arduraduna, HT-Anne-k ere, nor erabiltzaileek eta lankideek asko apreziatzen duten, bere postua utziko du. Ez dago zalantzarik laguntza aparta egin diotela Hattrick-i, baina lan talde sakabanatua edukitzea gero eta zailagoa da mantentzeko gaur egun. Eta hori oso garrantzitsua da garatzaileentzat, baina are eta gehiago jokoaren diseinuan eta komunikazioan parte hartzen duten pertsonentzat.

* Azkenik, garatzerakoan zertan arreta jarri dugun argitu nahi dugu. Guretzat ez dago gure egungo erabiltzaileak baina gauza garrantzitsuagorik - Hattrick komunitate indartsu eta bizia bada, zuen leialtasunagatik da hori. Hattrickek internetek denboran zehar izan duen aldaketara izugarri ondo iraun dio, eta potentzial erraldoia du atzetik oraindik. Hala ere, orain jokalari berrien beharrez hitz egiten dugu gehienetan, eta Hattrick ulerterrazago bihurtzeko beharraz. Orain egin dezakegun garrantzitsuena denez, aldaketa horiek zure esperientzian eragin kaltegarririk egiten ez duela nabarmendu nahi dizuegu - eta horietako batzuk lagungarri izan daitezke, gainera. Esate baterako:

* Hasiberrien joko esperientzia arreta handiarekin ikusiko dugu. Izena ematetik lehenengo partiduak jokatu arte, eta hauen informazioa lortuta. Baita partiduen erremintak ere, badakigu zuek nahi duzuen gauza dela.

* Txapelketak ikertuko ditugu. Nahiko erakargarriak al dira? Sor daitezkeen galderak ligako eta kopako formatoak berregitura ditzake, mundu guztiarentzat dibertigarriagoa izateko.

* Ezaugarri sozialak. Non daude zure lagunak? Errazagoa izan behar litzateke aurkitzea eta eurekin elkarri eragin, bai Hattrick barruan bai beste sare sozialetan.

* Esfortzu gehiago Hattrickeko sakabanaketan kanal berrietan. CHPP aplikaziotik eta mugikorrentzat web orritik Facebook bezalako orrietara.

* Ez dugu aldaketa askorik egingo (momentuz) jokoaren nukleoan. Horrek esan nahi du langile berrien proiektua gure lehentasunetik kanporatuko dugula hurbileko etorkizunean. Nukleoa ukitzen badugu, gaurkotze eta ukitu txikiak egiteko izango da.

Mila esker guztioi zuen pazientziagatik! Mugimendu askoko denboraldi arteko aldaketa izan da eta gauza interesgarri pila bat dauzkagu hurrengo hilabeteetarako. Beraz, adi egon!
 
Server 070