Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

3-13-2012 Editoriala: Txapelketak

Noizbait amestu al duzu zuk erabakitako taldeen aurkako txapelketa batekin? Lesiorik eta txartelik gabe, Ligako edo Kopako jarduna inola oztopatuko ez duena? Tira, utzi amesteari eta ireki begiak, orain egin dezakezu!

Gaur Txapelketak jarri ditugu abian. Hemen zure lagunekin txapelketak antolatu ditzakezu, eta, akaso, zure Hattriceko ibilbideko garaikur garrantzitsuena jaso. Txapelketa bat sortzeko Supporterra izan behar duzu, eta Supporterrek dohainik joka dezakete. Baina supporterra izan gabe ere, Hattrick Gearsen bidez txapelketan bat egin dezakezu, momentu entretenigarriak pasaz.
Federazioek eta lagunarteek urte luzez antolatu dituzte kopak Hattricken. Baina ez zen posible zure hamaikako sendoena erabiltzea entrenamendua galdu gabe edo haiek arriskuan jarri gabe. Orain arte. Benetan pozten nau gure ezaugarri berria aurkezteak: Txapelketak. Bereziki kontuan izanik aspaldiko desioa izan dela.

Txapelketekin Hattriceko hutsune bat beteko dugu. Hitz handiegiak dirudite honek jokoari dimentsio berri bat emango diola esateak, baina ez dugu exageratzen. Txapelketek jokorako aukera berri pila ematen dizkizu, lehia mota berri bat bermatzen baitu. Zuk nahi duzun erabiltzaileen aurkako lehiaketa, non interakzioa eta lagunen arteko lehiakortasuna Hattriceko gatza eta piperra izango diren.

Baina goazen harira, nolakoa den erakutsiko dizugu:

Arau Orokorrak
Txapelketako partidak astean behin jokatzen dira, astelehenetan, eta txapelketa bakarrean aritu zaitezke aldi berean. 4 edo 8 taldetako liga eta kanporaketak dira formatua. Lau taldeko txapelketek lau aste irauten dute, eta zortzi taldekoek, bost aste.

Txapelketa batetatik kanporatzen zaituztenean, beste batean eman dezakezu izena.

Txapelketak sortu edo bat egin
Txapelketak "Nire taldea" atalean aurki ditzakezu, Talde Nagusiaren barruan. Txapelketa bat sortzeko supporterra izan behar duzu. Sortzaileak erabakiko du tamaina, izena, garikurra, ze ordutan jokatuko diren partidak eta zein gonbidatu. Supporterrek dohainik bat egin dezakete, supporterrak ez direnek 2 kreditu ordaindu beharko dituzte.

Txapelketa betetzen denean, automatikoki hasiko da eta foro bat sortuko da. Dena dela, ostiralerako bete ez bada, astebete atzeratuko da, hurrengo astelehenera arte. Erabiltzaile guztiek lehenengo partidarako hamaikoa egiteko aukera izan dezaten egiten dugu hori.

Lehen bertsio honek txapelketako edizio desberdinak egiteko aukera ematen du (txapelketa beraren bigarren denboraldia egitea), zure txapelketa iraunkorra eta klasikoa bihurtzeko aukerarekin.

Mesedez kontuan izan ez dagoela hutsune "irekirik" txapelketetan, gonbidapen bidez sar zaitezke soilik. Beraz, txpaelketa batean parte hartzeko gonbidapen bat jaso eta onartu duzu, edo zeuk sortu duzu txapelketa (eta erabiltzaileak gonbidatu). Txapelketa baterako gonbidapen bat nahi baduzu, edo zein gonbidatu bila bazaude, foru nazionalean begira dezakezu (ziurrenik horri buruzko hariren bat aurkituko duzu).

Partidak
Partidak zelai neutralean jokatzen dira, eta ez duzu ikusleen diru sarrerarik jasoko. Areago, partidetan ez du inork min hartuko, beraz, inongo arriskurik gabe erabil ditzakezu zure jokalari onenak.

Txapelketako partidek gainontzeko partiden datu berak erabiltzen dituzte. Beraz, jokalarien uneko sasoia, dohainak, eskarmentua, lesioak eta abar hartzen dira kontuan. Bi salbuespen daude dena den:Txapelketek bere txartel sistema dute, eta taldeko giroa (eta segurtasuna) balio jakin batean ezartzen dugu. Beherago dituzu zehaztapenak. Hori dela eta, ezingo duzu partidaren garrantzia zehaztu, jarrera "normala" erabiliko duzu beti.

Partiden ondorengo eragina
Txapelketetako partidek ez dute eraginik zure taldean edo zure jokalariengan. Hau da, jokalariek ez dute ez eskarmenturik ez entrenamendurik jasoko partido horietan, eta partidetan erabilitako antolaketak ez du eskarmenturik jasoko; ezta talde giroak eta halakoek. Laburbilduz, txapelketako partida baten ondoren ez da eguneraketa berezirik egiten Hattrickeko jardun "normalean".

Zehaztapenak
Dagoeneko zehaztapen gehienak aipatu ditut, baina lagungarri izango da horiek pixka bat azaltzea:

Talde giroa: Talde giroa maila jakin batean (gustura) ezartzen da txapelketetako partidetan.

Talde segurtasuna: Segurtasuna maila jakin batean (altua) ezartzen da txapelketetako partidetan

Min hartzeak: Partidetan jokalariek ez dute min hartuko, baina Hattrick "normalean" min hartuta dauden jokalariek ezingo dute jokatu.

Txartelak: Txapelketek bere txartel sistema propioa dute. Hau da, txapelketan ikusita txartelek txapelketa horretan eragingo dute soilik (eta ez Ligan edo Kopan), eta alderantziz. Beraz, Hattricken txartel gorria ikusi duen jokalariak, txapelketan joka dezake.

Entrenamendua: Jokalariek ez dute entrenamendurik jasoko txapelketetako partidetan.

Eskarmentua: Jokalariek ez dute eskarmenturik jasoko txapelketetako partidetan.

Hamaikakoen antolaketa: Hattrick normaleko antolaketaren eskarmentua erabiliko dugu txapelketetako partidetan. Horrez gain, ez duzu eskarmenturik jasoko partida horietan.

Txapelketetako historia: Sailkapenak gorde eta artxibatu egingo ditugu, baina partidak bi denboraldiren buruan ezabatuko ditugu.

Supporterraren edukia
Txapelketen oinarrizko bertsioa (gaur kaleratu dugun hau) Supporterran sartua dago. Supporterra izaki, aldi berean txapelketa batean ibili zaitezke, supporterra amaitzen ez zaizun bederen.

Datozen bertsioak
Eduki berri hau erabiltzen hasi aurretik, Txapelketen etorkizunaren inguruan pare bat hitz esan nahi nituzke. Lehen bertsioarekin daukagun helburua oinarrizko bertsio on bat sortzea da, ondoren gehiago garatzeko aukera izateko, ezaugarri eta aukera gehiagorekin. Hori delako gure nahia. Izan ere hasi gara hurrengo bertsioa prestatzen, hurrengo hilabeteetan prest egongo dela uste dugu. Hurrengo bertsioak honakoak izango ditu: kopa formatu eta tamainu gehiago, txapelketa irekiak (gonbidapenik gabekoak), eta txapelketaren sortzaileak txapelketa osoa ordaintzeko aukera. Eta, akaso, zer edo zer gehiago; ikusiko dugu.

Azkenik eskerrak eman nahi dizkiet gure langile eta Stageko erabiltzaile guztiei, hau akats bila probatu izanagatik, eta eman diguten erantzun baliarriengatik- mila esker!

Amaitu dut. Beraz, segi txapelketa batzuk jokatzera. Ederki pasako duzula espero dut.

Ehh txo! Ikusi nolakoa izango den txapelketa bat, Hattrick Press-ek antolatzen du txapelketa promozio berezia 8 editorentzako. Beraiek partidu bat jokatuko dute egunean behin gaurtik hasita 20.00tan HT orduan.

 
Server 071